Etiketa honen artxiboa: Roslyn_M_Frank

Bideoa: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank

Bideoa: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank. Bergara 2011-10-19

Arrakasta handia Bergarako hitzaldiak. Juan Martin Elexpuru

Aretoa puntaraino bete zen atzo Roslyn M. Franken hitzaldia entzuteko; 80 bat lagun ziren Irizar Jauregiko aretoan. Euskara, gaztelania eta ingelesa tartekatuz, Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara gaia jorratu zuen pantailako irudi eta testuekin lagunduta. Ondorengo solasaldia ere oso aberatsa eta beroa izan zen. Laster eskuragai egongo da hitzaldian erabilitako PowerPointa.
Entzule batek grabatutako bideoa ikus daiteke hemen.

Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank.

Jardun euskara elkartea

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.

EGUNA: Urriak 19, 19:00etan

LEKUA: Irizar Jauregiko aretoan

Hitzaldiaren izenburua  “AZKEN GLAZIAZIO HANDIKO BABESLEKUA ETA EUSKARA” da eta hizlaria Roslyn M. Frank filologo Estatu Batuarra izango da.

Roslyn M. Frank Iowa-ko (Estatu Batuak) Unibertsitateko irakaslea da, Hizkuntzalaritzan. Arbaso euskaldunik ez izan arren, aspaldi ikasi zuen euskaraz. Euskal Herriarekin lotutako hainbat lan argitaratu du.
Euskal hizkuntza, Sarobeak, Inauteriak, Serorak edo eta Iruña-Veleiako auzia daude, besteak beste, berak jorratutako gaien artean.

Hitzaldian mundu zientifikoan bero-bero dagoen gaia jorratuko du: PCRT  (Palaeolithic Continuity Refugium Theory). Gero eta indar handiagoa hartzen ari den teoria honen arabera, Azken Izozte Handian (22.000-10.000 K.a.) Babesleku Franko-Kantabriarrean mintzatzen zen hizkuntza euskara zen, eta ia Europa osora zabaldu zen izotzak urtu zirenean.

Bihar asteazkena Roslyn M. Frank filologoaren hitzaldia Bergaran

Juan Martin Elexpururen bloga:

Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara izeneko hitzaldia eskainiko du Roslyn M. Frank filologo estatubatuarrak. Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatuta, Irizar Jauregian izango da solasaldia urriaren19an, eguaztenean, 19:00etan hasita. Berria goiena.net-en.

Roslyn M. Frank Hernaniko Kronikan.
Roslyn M Frank

Roslyn M. Frank

Roslyn M. Frank filologo estatubatuarraren hitzaldia Bergaran. Elexpuru

Juan Martin Elexpururen bloga:

Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara izeneko hitzaldia eskainiko du Roslyn M. Frank filologo Estatu Batuarrak. Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatuta, Irizar Jauregian izango da solasaldia urriaren19an, eguaztenean, 19:00etan hasita. Berria goiena.net-en.

Roslyn M. Frank Hernaniko Kronikan.
Roslyn M Frank

Roslyn M. Frank

Munduko ikerlariak sutan daude txikizioa ikusita. Roslyn M. Frank Hernaniko Kronikan

Roslyn M. Frank Hernaniko Kronikan.
Roslyn M Frank

Roslyn M. Frank

2010eko irudia Julio Nuñez aztarnategiko 8.000 M2ko eremu arkeologikoa erasotzen hondeamakinarekin.
Julio Nuñez

Julio Nuñez faltsutze salataria eta txikitzailea. Bideoa “Destrozando Iruña-Veleia” 2010-7-20an grabatua, Arabako Aldun nagusiak Iruña-Veleia bisitatu zuenean. Sinestezina. Noiz pasako dituzte 8.000 M3ko hondakinak galbahetik ondarea berreskuratzeko?

Roslyn May Frank: euskara izan dut Euskal Herria ulertzeko tresna. Berria

Gaurko Berria egunkariaren “Igandean” 10. orrian Roslyn May Franken elkarrizketa luzea eta mamitsua, argazki eta guzti, tamalez ez dut lotura aurkitu.

Roslyn M. Frank

“Iruña Veleiako auzia dela eta, oso harreman estua izan dut azken aldian hemengo jende askorekin, eta haiekin egon nahi nuen. Gaiak guztiz liluratuta eta kezkatuta nauka. Nire ustez grafitoak benetakoak izan daitezke. Ezin dut ulertu gertatzen dena. Ezin dut ulertu nola ez diren egin auzia betiko erabaiko luketen laborategiko analisi fisiko-kimikoak. Gai hau ez da Araba edo Euskal Herrikoa soilik, aurkikuntzak benetakoak balira, mundu mailako garrantzia izango lukete. Horregatik, oso larria iruditzen zait hain argudio arinekin faltsutzat jotzea.”

Roslyn M. Frank Iowako unibertsitateko irakasle ohia (emeritoa), bere curriculuma eta bibliografia.

15.- Informe sobre los peritajes grafológicos de Iruña-Veleia
Autor: Dra. Roslyn M. Frank
Tema: Informe sobre los peritajes grafológicos de la DFA