RTVEko albistegietan zentsura eta manipulazioa. Berria.
RTVEko albistegien «manipulazioa» ikertuko du Europako Legebiltzarrak
Parlamentuak txosten bana eskatu die Europako Batzordeari eta Askatasunen Batzordeari.
RTVEko kazetariek urteak daramatzate salatzen Espainiako telebista publikoko albistegietan barra-barra erabiltzen dela «zentsura eta manipulazioa», baina ez dute lortu zuzendaritzak jarrera aldatzea. Oraingoan, TVEko Albistegietako Batzordeak Europako erakundeetara eraman du salaketa, eta Europako Legebiltzarrak onartu egin du egoera ikertzea.