Iruña-Okako udalak eskatzen du berehala egiteko analitikak faltsutzat salatutako ostrakei DNA
Informazio osagarria analisi mota Anguloscuro bloga
Iruña-Okako udalak eskatzen du berehala egiteko analitikak faltsutzat salatutako ostrakei DNA
Informazio osagarria analisi mota Anguloscuro bloga
Duela urtebete adierazpena aurkeztu zuten 43. Durangoko azokan.
http://www.blogari.net/euskjatorria/2008/12/06/iruapa_oka_arkeologia_eta_zientziaren_al
Egoera asko aldatu da, Elexpururen liburu berria, 13+ txosten zientifiko eta Sos-Iruña-Veleia.
Ezagutzen dugun aurreneko euskara idatzia Iruña-Veleiakoa da eta gaur da bere nazioarteko eguna, eskerrak eman behar dizkiegu grafito euskaldunak ezagutarazi dituztenei, arkeologoak, Arabako kultura diputatua (argitaratzeagatik) eta Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatzen dutenei, Gil, Filloy, Elexpuru, Koenraad Van den Driessche, Hector Iglesias... 13+ txosten zientifikoak eta Sos-Iruña-Veleia:
– Grafito euskaldunen argazkiak Araba.net
– Euskarazko grafitoak (Gorrotxategi 3. eranskina)
– Euskarazko grafitoak (Filloy)
– Euskarazko grafitoen argazkiak (Elexpuru)
Sos-Iruña-Veleia mila sinadura baino gehiago.
Sos-Iruña-Veleia egun osoa sinadurak biltzen Gasteizko plazan sinadurak biltzen, mila baino gehiago bildu ditu jadanik.
Iruña-Veleiako batzordearen 5. bilera, goizeko 10etan hasi eta 14.30etan buka hemen akta:
http://www.alava.net/msginet2/Actas/AFADFA_IV_Akta_2008_11_19.pdf
Batzordekideek zirriborro batzuk irakurtzen dituzte, baina Arabako Foru Aldundian sarrera bakarrik Gorrotxategiren txostenak du (bost hilabete lehenago 2008-6-24). Bilera bukatu ahala kultura diputatuak aginte forala ematen dio Eliseo Gil arkeologoari, indusketak jarraitzeko eskubide guztiak kenduz. Suposatzen da Felix Lopezen txostena idatzita dagoela baina ez da argitaratu.
Arratsaldeko 16.30etan (bilera bukatu eta bi ordu beranduago) Arabako Biltzar nagusia (akta 2008-11-19) deituta dago hedabide guztiekin eta batzordekide batzuk azaltzen dituzte beren aurkezpenak, Descartes eta loctite… algarak sortuz diputatuen artean.
Bitartean, Eliseo Gilek batzordekideen txostenen zirriborroak entzun besterik ez du egin goizeko bileran (akta), ez ditu idatzita jaso eta ez ditu ezagutzen ere, inolako aukerarik izan gabe ez irakurtzeko, are gutxiago erantzuteko ere.
Arkeologoak inolako defentsarik gabe “kiskaltzen” dituzte Arabako Biltzar nagusian diputatu eta hedabide guztien aurrean, hauekin batera Iruña-Veleiako euskara zaharra.
Urtebete beranduago 13+ txosten zientifiko daude grafitiak bermatzen eta Sos-Iruña-Veleia herri plataforma justizia eske.
1.600. urtean Giordano Bruno bizirik erre zutenean teoria heliozentrikoak defendatzeagatik eztabaida itzela gertatu zen. Hiltzaileek “frogatua” zuten eguzkia mugitzen zela, hona “froga”:
Testamentu zaharrean jainkoak Josue-ri agindu zion Jeriko konkistatu behar zuela lur sakratua zelako, erasoan irabazten ari zirela, berandutu zen eta ilunabarrean ikusten ez zutelako erretiratu beharrean zeuden, helburua lortu gabe; baina jainkoak eguzkiari gelditzeko agindu zion, eguzkia gelditu zen eta Josueren armadak astia izan zuen Jeriko konkistatzeko.
Jainkoak eguzkiari gelditzeko agindu eta mugitzen zen eguzkia gelditu zen, eguzkiaren mugimenduaren ebidentzia nabarmena. Beraz Giordano Brunok bere teoria heliozentrikoekin jainkoari desafioa egiten zion, alperrik izan ziren bere teleskopio eta kalkulu guztiak, Testamenduaren “frogaren eta ebidentziaren” aurrean eta bizirik kiskali zuten.
Dogma ebidentziaren aurrean.
Iruña-Veleian antzeko zerbait gertatu da, dogma batzuk omen daude euskararen inguruan, latinizazio berantiarra, euskararen eremua duela bi mila urte, karistiarren hizkuntza, euskararen eboluzioa, gurutzeen esan nahia eta erabilera, euskaldunon ezaguera, idazteko gaitasuna eta abar.
Iruña-Veleiako grafitiak behartzen dute gai batzuk berplanteatzea, besterik gabe, ebidentzien aurrean, interpretazio berri batzuk, hipotesi berriak eta aurrera besterik gabe.
Batzordeko batzuk nahiago izan dute esatea ezinezkoak direla eta faltsutzat salatu dituzte. Faltsutze salaketa larriak ez dira ikertu batzordean (Gorrotxategi) eta duela urtebete kultura diputatuak sinesgarritasuna eman zien, Felix Lopezen ustezko “unanimitate zientifikoaren” arabera. “Frogatutzat” dituzte faltsukeriak.
Orain beste 13+ txosten zientifiko daude grafitiak bermatzen eta Sos-Iruña-Veleia herri plataforma analisiak, indusketa kontrolatuak eskatzen, alegia, ebidentzia zientifikoak, aurre-iritzien, sasi-frogen eta dogmen aurretik. Ez da batere zaila arazoa konpontzea.
Isilune beldurgarria bazterretan, iaz Arabako Biltzar nagusian hedabide guztien aurrean egin zuten kiskaltze publikoa ikusirik (loctite, Cervantes), kontuan harturik aurten 150.000 euroko aurrekontua izan duela kultura diputatuak… eta zientziaren aurkako antzekorik bilatzeko 400 bat urte atzera joan behar dugula, alegia, eginahalak egin, kostako zaiola tamainako astakeria egitea agian beste mende batean behinik behin.
Lotsagarria bada ere euskal instituzioen laguntza behintzat ez zaio faltako, Urgell kultura sailburua, Lorena Lopez de Lacalle Arabako kultura diputatua, Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendaria, Euskaltzaindia eta Arabako Aldundia isilik.
Eskerrak euskara zaharra defendatzen duten 13+txosten zientifikoak dauden eta Sos-Iruña-Veleiako ehundaka herritarren sinadurak.
Gara egunkariko kontraazala Iturralderen artikulua marrazki eta guzti Sos-Iruña-Veleiaren alde. (Ez dut aurkitu lotura zuzena)
13+ txosten zientifiko Iruña-Veleiako idazkunen alde
Ez da beste munduko ezer eskatzen, ostrakak bermatzea, analisiak eta indusketa kontrolatuak egitea. Sinadurak ez dira gutxi, Amatiñok ez du sinatu baina, eskatu die “sinadura” Andres Urrutia Euskaltzainburuari eta Xabier Agirre Arabako Aldun nagusiari. 13+ txosten zientifikoek bermatzen dute idazkunak egiazkoak direla. Zergatik ez dute analisirik eta kata kontrolaturik egin nahi?