Etiketa honen artxiboa: sos-veleia
Iruña-Veleiaren plan zuzendarirako hitzarmena: eskandalu hutsa! Sos-Veleia. Berria
Ostegunean jakin dugunez, Arabako Foru Diputazioaren Euskara, Kultura eta Kiroletarako foru diputatu Lorena Lopez de Lacallek lankidetza-hitzarmena sinatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin Iruña-Veleiarako plan zuzendaria egiteko. Badira hitzarmen horretan hiru atal deigarriak bezain kezkagarriak.
Atal batean, plan berria egiteko arduradun Julio Nuñez izendatzen da. Gogora dezagun grafitoak faltsuak zirela erabaki zuen Batzorde Zientifikoaren partaideetako bat bat Nuñez izan zela. Eta hori onartezina da, ezin da epaile eta onuradun nagusia izan aldi berean. Era kontzientean zein inkontzientean, ezin da objektiboa izan jakinda emango duzun epaiak eragina izan dezakeela zure ondorengo lan ibilbidean. Berri horrek auzi ak daraman prozesuarekiko ezinegona eta kezka areagotzea baino ez dakar. Eta areago, Batzorde Zientifikoak egindako hainbat txostenek beren balizko sinesgarritasuna eta balioa galtzen dute neurri handi batean.
Gainera, plana idazteko 100.000 euro emango direla jakiteak haserrarazi gaitu. Nola liteke aurreko astean Lorena Lopez de Lacalle foru-diputatuak esatea krisian gaudelako ezin zirela egin plataformak, Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk eskatutako froga berri independente eta kostu gutxikoak, eta hurrengo astean diru kopuru hori ematea?
Beste atal batean, berriz, bi aldeek plana egin bitartean sortutako datu eta informazioak sekretupean gordeko direla irakurri ahal da. Hots, gardentasunaren ordez, obskurantismoa.
Horren guztiaren aurrean, zera eskatzen diegu foru-diputatuari eta alderdi politikoei:
-Ezin da itxitzat eman grafitoen inguruan sortutako eztabaida, gutxiago azken egunotan Batzorde Zientifikoaren txostenen ondorioak zalantzan jartzen dituen 13 txostenen aurkezpena egin eta gero. Ezin da izugarrizko balioa izan dezakeen grafito multzoa bazterrean utzi hainbeste duda eta kontraesan egonda. Ezin da, berriz ere, presaka ibili gure ondarearekin. Hain ziur badaude, zergatik hainbeste beldur eta oztopo froga berriak egiteari?
-Iruña-Veleiarako edozein plangintza egin aurretik, behar diren froga berriak egin ditzatela grafitoen faltsutasuna edo benetakotasuna argitzeko. Hau argitu bitartean edozein plangintza berri hilda jaioko baita.
Arduraz joka ezazue, arren, denon ondarea da eta.
Maritxu Goikoetxea.
SOS-Veleia plataformaren izenean.
Iruña-Veleia indefentsio egoeran
Julio Nuñez izendatzearekin Iruña Veleia egoera honetan jarri dute:
1.- Hiru kereila daude, Eusko Trenbide sarearena artxibatua “salaketak frogatu gabe daudelako” eta berriro errekurritua.
2.- Mila ostrakak Lorena Lopez de Lacalle kultura diputatuaren esku, kereila bat jarri zuena arkeologoen aurka.
3.- Eusko Jaurlaritzako kultura sailburua Blanka Urgell, publikoki faltsutzearen defendatzailea eta Gorrotxategi eta Lakarra faltsutze salatarien lankide ohia.
4.- Iruña-Veleiako zuzendari plan berria Julio Nuñezen ardura pean, bere txostenean 110 ostraka ikonografikoak faltsutzat salatzen ditu, nahiz eta beste aditu batzuek erantzuten dioten
5.- Euskaltzaindia suposatzen euskararen ardura duela, isilik duela 1.700 urteko euskara faltsutzearen salaketa larrien froga zientifikorik eta fisiko-kimikorik eskatu gabe.
Ardura zientifikoa eta politikoa duen inork ez du euskararen aurkako faltsutze salaketa larrien aurrean, froga zientifikorik, fisiko-kimikorik edo indusketa kontrolatuak eskatzen.
Indefentsio egoera beldurgarria.
Sos-Veleia bakarrik gelditzen da.
13 txosten aurkeztu dituzte Gasteizen
Prentsaurrea Gasteizen Eliseo Gil, Idoia Filloy, Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche, 13 txosten aurkeztu dituzte grafitien egiazkoaren aldekoak berriena, Hector Iglesias filologoarena. Aurkako frogarik ez dagoela eta batzordekoen iritzien aurka beste hainbat adituen iritziak daudela. Sos-Veleiak eskatzen duen bezala bada garaia eztabaida zientifikoa hasteko eta frogetara pasatzeko, analisi berriak eta kontrolatutako indusketak edo zundaketak.
Txostenak:
1.- Edward Cecil Harris Dr., arkeologoa, Bermuda Maritime Museum-eko Zuzendaria. Valoración arqueológica de Iruña-Veleia. Txosten honek garrantzi berezia du Harrisen arkeologia metodo ospetsua delako arkeologia modernoaren eredu arkeologikoa. Aztarnategian egindako aplikazioa guztiz zuzena izan dela azpimarratzen du.
2- Antonio Rodríguez Colmenero Dr; Arkeologoa eta epigrafista, Antzinateko Historiako Katedratikoa Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Iruña-Veleia. Sobre algunos grafitos singulares aparecidos en las excavaciones arqueológicas de la ciudad romana. Un parecer. Izen handiko ikertzailea, epigrafia aldetik aztertu ditu piezak eta ontzat jo ditu.
3- Ulrike Fritz Dr.; hizkuntzalaria eta egiptologoa, Tübingen-go Unibertsitatea (Alemania). Informe sobre los ostraka con jeroglíficos egipcios y nombres egipcios escritos en latín de Iuña-Veleia. Egiptologian prestigio handiko taldea duen unibertsitateko irakasle honek hieroglifikoak eta izen (Nefertiti, Ramses, Hermopolis…) egiptoarrak aztertu ditu eta ez die ezinezkotasunik ikusten.
4- Koenraad Van den Driessche, Geologian Doktorea. El problema de la falsedad/autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia: evidencias físicas. Beasainen bizi den Geokimika doktore belgikarrak (Ganteko Unibertsitateko irakaslea izandakoa da) alderdi fisikotik aztertu ditu piezak eta zantzu ugari aurkitu du benetakotasunaren alde.
5- Joaquín Baxarías Tibau Dr., mediku paleopatologoa, Associació catalano-balear de paleopatología eta Fundació académica de ciences médiques i de la salut de Catalunya y Balears-eko kidea. Informe preliminar de los restos óseos con inscripciones antrópicas procedentes de las excavaciones de Iruña-Veleia. Hezurrean egindako inskripzioak aztertu ditu (40 bat daude) eta benetakoak direla iritzi die.
6.- Hector Iglesias. Les inscriptions de Veleia-Iruña 3
: | |
CNRS : UMR5478 – Université Michel de Montaigne – Bordeaux III – Université de Pau et des Pays de l’Adour |
7.- Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea.
8.- Emilio Ilarregi arkeologoa
9.- Carmen Fernandez Ochoa (arkeologian katedratikoa) eta Angel Morcillo doktoreak : “Dictamen científico sobre el método arqueológico de Iruña-Veleia”.
10.- Mikel Albisu geologoa “Análisis visual de 15 piezas arqueológicas de Iruña-Veleia por sus fotografías”.
12.- Eliseo Gil arkeologoa.
13.- Idoia Filloy (ikonografikoa, onomastika, latinezko testuak)
http://veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/55_adjunto1.pdf (3/4)
http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/54_adjunto1.pdf (2/4)
http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/53_adjunto1.pdf (1/4)
Bilabona 2009-10-22
Ehun bat lagun Gurea zineman arratsaldeko 19etan, Elexpuru, Koen, Filloy eta Gil mahaiaren beste aldean, alboan Nafarroako kateak eta ikurrina. Elexpuruk agurtzen du jendea, eskerrak eman Aritza taldeari antolatzeagatik, historia pixka bat egin eta gogoratzen du irteeran Sos- Veleiaren alde sina daiteela. Hitza ematen dio Eliseo Gil arkeologoari.
Gilek irudiak lagunduta aztarnategiaren historia kontatzen du, indusketak eta azken urtetako gertakizunak. Argazki berriak erakusten ditu hainbat ostraka lurretik ateratzen. Prozedura kritikatzen du, defentsa eza, salaketak, lintxamendua, eztabaida zientifikorik ez dela izan.
Bigarrena Idoia Filloy eta bere azken txostenak laburtzen ditu irudiekin lagunduta, batzordekoei erantzuten. Gurutzeak, orrazkerak, jantziak, perspektibak, erotismoa, garaiko adibideak erakutsiz.
Hirugarrena Juan Martin Elexpuru, gogoratzen du hainbat lekutan azaldu direla grafitoak, Pompeia Valentina etxean, Arrosen geroglifikoaren etxean (6. sektorea) ostraka euskaldun asko, eta beste hamaika zundaketan. Gorrotxategi eta Lakarraren salaketak errefusatzen ditu, artikulua, San Milango “reja”, polita, azpimarratzen du euskaraz dauden ehun eta gehiago hitzetan ez dagoela bat ere eziznezkoa dena. Hector Iglesiasen txostena aipatzen du Gorrotxategi, Lakarra eta Velezquezen aurka.
Koen azkenik irudiak lagundurik, kritikatzen du Madariagaren txostena, bakarrik zortzi bat pieza aztertzen dituelako, ezer ez frogatzeko. Bere txostena laburtzen du argazkietan oinarriturik, ostraken adinaren froga fisikoak adierazle, geruza izkien gainean, errautsa ostraketan, buztin freskoan idatzitako ostrakak (egosi aurretik), hezur freskoan (gaztean) idatzitako izkiak eta abar.
Galdera eta erantzunak interesgarriak, gaueko hamarretan bukatzeko, hiru ordu motz gelditu dira, eta jendeak txaloekin agurtu ditu. Irteeran jendea Sos-Veleia eskaera sinatzen. Laster argazkiak eta bideoak. Eskerrak Aritza elkarteari.
Sinaduraren balorea. Javier Vegas. Arabaonline
Javier Vegasek zergatik sinatu duen SOS-Veleiaren manifestua:
Xabi Otsoa Alda SOS-Veleia. DNA
En busca de claridad en el “caso Iruña Veleia”. DNA
SOS-Veleia: Una plataforma exige pruebas independientes que aporten luz a Iruña-Veleia. Gara.
Iruña-Veleiako grafitoen auzia argitzeko galdegin du herritar talde batek. Berria
Arabako aztarnategiko idazkunen faltsutasuna ez dagoela «behar bezala» frogatuta salatu dute manifestu batean
Edurne Begiristain.
Gasteiz Iruña-Veleian aurkitutako grafitoen inguruko auzia argitzeko eskatu du herritar talde batek manifestu baten bidez. 2005ean eta 2006an Arabako aztarnategian agertutako idazkunen faltsutasuna ez dagoela «behar bezala» frogatuta salatu dute, eta Arabako Foru Aldundiari galdegin diote «berriz pentsa» dezala Lurmen SM enpresari indusketa baimena kentzeko erabakia, eta atzera bota dezala Eliseo Gil taldearen aurka jarritako kereila.(Jarraitzen du)