Etiketa honen artxiboa: sos_iruña_veleia

Sos Iruña Veleia proposamena

Sos Iruña Veleia

Juan Martin Elexpururen bloga

SOS IRUÑA-VELEIA PLATAFORMAREN PROPOSAMENAK ARABAKO FORU ALDUNDIKO EUSKARA ETA KULTURA DEPARTAMENTUAREN ARO BERRIAREN AURREAN

Orain dela egun batzuk Xabier Agirre Ahaldun Nagusiak bere kargutik kendu zuen Euskara eta Kultura Departamentuko Diputatua, Lorena Lz de Lacalle anderea. Plataforma honek ezin du bere poza ezkutatu gertakizun horren aurrean, pertsona hori baita, gure iritziz, auzi honen bilakaera negargarriaren erantzule politiko nagusia. EAJ alderdiak haren ordezkoa izendatzekotan den honetan, oso momentu egokia delakoan gaude lehen oker egindakoak zuzentzen hasteko.

Gure ustez, 2008ko Azaroaren 19ko Agindu Forala, zeinen bidez Lurmeni indusketa-baimena kentzeaz eta aztarnategia ixteaz gain, fiskalari arkeologoak auzipetzeko eskatzen zitzaion, ez zen sekula gertatu behar. Oso luze joko luke Diputazioak egun beltz horretan egin zituen irregulartasunak zerrendatzeak, baina aski izango da esatea erabakia hartu zenean batzordearen hamar txostenetatik bakarra zegoela entregatuta, eta orrialde erdi inguru besterik hartzen ez dituzten azken ondorioak foru-funtzionario batek idatzi zituela. Ondorio horiek bilera hasi aurretik egon behar zuten halabeharrez idatzita, zeren eta Eliseo Gili bilera bukatuta gero eman zitzaion agiria, eta sinatzen duen funtzionarioa bilera horretan egon zen. Gure ustez, arrazoi nahikoa eta gehiegi dago atzera jo eta dekretu hori baliogabe uzteko.

Gero etorriko ziren Lurmeneko kideen eta kolaboratzaileen aurkako hiru kereilak. Horietatik bi artxibatuta daude betiko, eta hirugarrena, Foru Aldundiarena, ez da instrukzio-fasetik igaro. Epaileak ontzat eman du Lurmenek eta Plataformak analitikak burutu daitezen egindako eskaria, eta gure ustez honek garbi adierazten du ez duela inolaz ere frogatutzat jotzen faltsifikazioa gertatu dela. Gainera, gogoratu beharra dago, bi urte igaro diren arren, epaileak ez duela inor ezertaz akusatu, nahiz eta dagoeneko hainbat pertsona kondenatuta dauden sozialki eta mediatikoki, denok dakigun bezala.

Egoera berriaren aurrean, ondorengoa eskatzen dio SOS Iruña-Veleia Plataformak Arabako Foru Aldundiari:

1) Arabako Foru Aldundiak ken dezala Lurmeneko bi kideren eta kolaboratzaile baten aurka jarritako kereila.

2) Hori egindakoan, foru erakundeak auzian jarritako grafitoen gaineko azterketak eta analisiak egitea agin dezala arkeometrian berezitutako Europako laborategi batean.

Esan beharrik ez dago, laborategiek grafitoak faltsuak direla frogatuko balute, Foru Aldundiak berriz hartu ahal izango lukeela kereilaren bidea.

Gasteizen, 2010eko abenduaren 1ean

Sos Iruña Veleia propuesta castellano Angulo oscuro.

Gara

Sos Iruña-Veleia prentsaurrekoa bihar abenduak 1. Elexpuru

Juan Martin Elexpururen bloga

Plataformak prentsaurreko garrantzitsua konbokatu du biharko (Abenduak 1)

Hona hemen deialdia:
SOS IRUÑA-VELEIA PLATAFORMAREN PRENTSAURREKO INPORTANTEA
Gaia: Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuan erreleboa gauzatu den honetan, Iruña-Veleiako auzia konponbidean jar dezakeen proposamena egingo dio Plataformak Foru Aldundiari.
Hizlariak: Jose Ignacio Vegas Aranburu, arkeologoa eta Plataformako kidea, eta Maritxu Goikoetxea, Sos Iruña-Veleia Elkarteko presidentea.
Lekua: Aldabe Gizartetxea, Erabilera Anitzeko Aretoa,, 3. solairua
Eguna eta ordua: abenduak 1, asteazkena, 11:30