Sos Iruña Veleia webgunean jarri duten aurkezpena txikizioaren xehetasunekin gazteleraz:
Etiketa honen artxiboa: sos_iruña_veleia
Están destruyendo el patrimonio de Iruña de Álava. Sos Iruña Veleia
Investigación plena en Iruña-Veleia. Xabi Otsoa de Alda. DNA
Investigación plena en Iruña-Veleia. Xabi Otsoa de Alda. DNA
Metro eta erdiko “indusketa” hondeamakinaz aztarnategian.
Sos Iruña-Veleiaren erantzuna EAri
Sos Iruña-Veleiak Arabako Foru Aldundia salatu du ondarea suntsitzeagatik
Sos Iruña-Veleia (euskaraz eta gazteleraz)
Indy EH (euskaraz eta gazteleraz)
SOS IRUÑA-VELEIA PLATAFORMAK ARABAKO DIPUTAZIOA SALATZEN DU ONDAREA DESEGITEAGATIK IRUÑA-VELEIAKO AZTARNATEGIAN
Aurrekariak:
– Plan Zuzendaria ez da betetzen ari: plan horretan zehazten da 50 cm-ra arte induskatu daitekeela bitarteko mekanikoekin, eta aldiz, konprobatu dugunez, zenbait lekutan 1,5 metroraino ere sakondu da, tonelada askoko eskabadora bat erabiliz, arkeologia aldetik oso aberatsa den inguru batean, non 30 cm-tik aurrera ukitu gabeko pieza arkeologikoak dokumentatu diren orain arte egindako indusketetan.
– Ondarearen suntsiketa bertan egiaztatzea, begien bistakoa dena ikus daitezkeen erromatar garaiko egitura arkeologikoen hausturan. Kontuan hartu behar da Plan Zuzendariak berak ere arrisku handitzat jotzen zuela indusketa mekanikoa egitea berau kontrol arkeologiko zorrotzaz egin ezean, betiere 50 cm. horiek muga gisa jarriz, soberan gaindituta jadanik lehen lan egunean. 30 cm.-tik gorako bertako indusketa mekanikoak, frogen suntsiketa larria dakar, izan ere, geruza arkeologiko eta lotutako material higigarriak desagerrarazten baititu, zeharo beharrezkoak direnak ezinbesteko froga moduan ekar ditzaketen datuengatik, oraindik irekita dagoen auzi judizialerako.
Beraz, hau da eskatzen duguna:
– Zuzendaritza planaren berehalako gelditzea.
– Lurra botazen ari den zabortegiaren berrikustea, arkeologia materiala behar bezala jasoa izen den ikusi ahal izateko
– Arkeologia peritazioa egitea makinaren bidez egitura estatigrafikoen desitxuraketa eman den ala ez ikusi ahal izateko.
– Induskatutako zonaldearen azterketa egitea erromatar garaiko arkeologia egituren suntsitze maila norainokoa izan den ikusteko.
Gasteizen, 2010eko uztailak 16
Sos Iruña-Veleiako kideak saiatu ziren Arabako Aldun Nagusia suntsiketaz informatzen
Sos Iruña-Veleiako kideak saiatu ziren Arabako Aldun nagusiari suntsiketaren berri ematen aztarnategia bisitatu zuenean 2010-7-20an.
Sos Iruña-Veleiako informatzaileak baztertzen.
Sos Iruña-Veleiak irudiak ematea Arabako Aldun Nagusiari galerazi
Gaur politikoek aztarnategiko bisita zuten eta Sos Iruña-Veleiako kide batzuk saiatu dira Xabier Agirre Arabako Aldun nagusiari txosten bat ematen hondeamakinaren txikizioaren irudiekin, baina ertzainek galerazi diete hurbiltzea. Hondeamakina eta kamioiak ere ezkutatu dituzte bisitak iraun duen bitartean. ETBk ere hondeamakinaren irudirik ez du erakutsi albistegietan.
Espolioaren irudiak:
15/7/2010 98 lursaila
16/7/2010 98_2 lursaila
16/7/2010 98 lursaila txikizioan
2 zmko ostrakak 20 tonako hondeamakinarekin?
98 lursailean 88. zundaketan Daniel Vallo arkeologoak 15542 alfabetoa aurkitu zuen, bi zmko ostraka alfabeto osoarekin. Antzeko tamainako beste ostraka batzuk azaldu dira ere. Julio Nuñezek 2 zm-ko ostrakak aurkituko al ditu 20 tonako hondeamakinarekin ??? Bi mila urteko ondarea txikituta betiko. Espolioa gelditu! Sos iruña-Veleia
2 zmko ostraka.
Grafitoak benetakoak direla defendatzen duten foroak bizirik
Salatarien foroak isilarazi dituzte ia guztiak batera eta bakarrik utzi dituzte Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatzen duten foroak:
Bihar ekainak 8 asteartea hitzaldia Gasteizen
Hitzaldia: “Iruña-Veleiako ezohiko aurkikuntzak eta analisis fisiko-kimikoen beharra”
Hizlariak: Idoia Filloy, Koenraad van den Driessche, Juan Martin Elexpuru
Lekua eta ordua: Hikateneo (Pintoreria kalea, Gasteiz), ekainak 8, asteartea, 19:30
Antolatzailea: Sos Iruña Veleia Plataforma