Etiketa honen artxiboa: sustatu

Disparateak sustatu lau urte

Gaur lau urte Iurña Veleiari buruz oso gutxi zegoen argitaratua, AFAn bakarrik Gorrotxategiren txostena, baina, hedabide gehienek ezer kontrastatu gabe disparateak argitaratu zituzten…

Disparateak sustatu

Laster etorri ziren 16 txosten zientifikoak eta

bi mila sinadura analisiak eta indusketa kontrolatuak eskatzen

Juan Martin Elexpuru

Hector Iglesias

Disparateen zerrenda sustatu

Duela hiru urte 2008-11-20an Veleia: disparateen zerrenda artikulua argitaratu zuten, bezperan Arabako Foru Aldundian batzorde zientifikoak faltsutzat salatu zituen Iruña Veleiako ostrakak baina ez ziren ezagutzen txosten zientifikoak. Gero jakin zen data honetan Gorrotxategirena bakarrik sartuta zegoela AFAn, gainontzekoak beranduago sartu baitziren.

Ezer jakin gabe informatu beharrean ustezko disparateen zerrenda lau haizetara zabaltzen, ustezko disparateen zerrenda sustatzen. Txostenak publikatu ahala berehala azaldu ziren ustezko disparateen zerrendaren aurkako iritziak Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan eta Txillardegi besteen artean. 16 txosten zientifiko argitaratu ziren “disparateak” defendatuz eta Sos Iruña Veleiak 2.132 sinadura bildu ditu eskatzeko “disparateak” frogatzeko analisiekin eta indusketa kontrolatuekin. Baina inork ez du barkamenik eskatu.

Iruña Veleia ez da ondo itxi. Joseba Lakarra DV eta Sustatu

Joseba Lakarra DV:

Joseba Lakarrak Iruña Veleiari buruzko txostena idatzi zuen eta bere ustez auzia «ez da ondo itxi. Ez dut ikusi artikulu bakar bat aldizkari zientifikoetan. Gauza horiek inoiz ez ziren hizkuntzalarien eskuetara heldu behar. Lanak ondo egiten direnean, arkeologoek lehengo, gero epigrafistek eta azkenean, zerbait idatzita baldin badago, iristen da gure eskuetara. Gainera ez du balio ezkerreko aldea interesatzen zaizula esatea eta ez bestea. Guztiaz hitz egin behar da, baita aldamenean dagoen guztiaz ere; eta bestela ez jolastu. Latin makarroniko bat agertzen bada, eta latinistak esaten badizu gaizki idatzita dagoela, euskarakoarekin zalantzak izanda ere horrek bertan behera uzten du dena».

Bittor Hidalgo Sustatu

Gorrotxategi eta Pruden ere PPkoak?

Sustatun eztabaida, ematen du gaia politizatu nahi dutela eta hasieran argitaratutako mezua ezabatu dute:

“Jakina da Gorrotxategik, Henrike Knorr-ek, Eliseo Gilek, Santos Yanguasek eta Pilar Cipresek bermatu zituztela ostraka euskaldunak… guztiak PPkoak al dira?

Pruden ere PPkoa al da Iruña Veleiako euskara defendatzeagatik?

Pruden 2006-6-10ean Filoblogian: …”Bukatzeko, ohar pertsonalago bat. Utikan zenizoak! Bada tamala zerbait interesgarri aurkitzen den bakoitzean kristo guztia “zuhurtzia” gora eta behera aritzea, eta bazter guztietan trikimailuak eta engainuak besterik ez ikustea. Sakoneko arrazoia hauxe da: euskara susmopean dago, beti susmopean. Noiz entzun behar diogu Gobernuko eledunari esaten ororen buru POZTU egiten dela? (eta, ondoren, gainera ditzala nahi dituen ohar zuhur guztiak…).”



Iruña Veleia afera

Iruña Veleia aferaren eboluzioa ulertzeko onena Sos Iruña Veleia, Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias irakurtzea da. Salatarien bertsio manikeoa irakurri nahi duenarentzat Barandiaranek idatzi du liburu berria.

Iruña Veleia aferaren beste ikuspuntu bat izateko interesgarria da konturatzea azken bi urtetan  disparateen zerrendatik gaur egungo idatzietara dagoen aldea adibidez Sustatun:

Veleia disparateen zerrenda

Iruña Veleia afera Sustatun, iruzkinak Bittor Hidalgo, Xabi Larrabe, Eztitxu Breñas, Hector Iglesias…

Iruña Veleia afera (iritzi bat)