Etiketa honen artxiboa: tolosa

Tolosako ataria elkarrizketa JM Elexpuru euskal filologoari

JM ElexpuruTolosako ataria elkarrizketa JM Elexpuru.

“Piezetan euskara agertu zenean gure filologo jakintsu batzuk urduri jarri ziren”

Euskararen historia ezagunean, pasarterik ilunenetakoa Iruña Veleiako auzia da. Bai bertan aurkitutako idatziak faltsuak izan, eta zer esanik ez, benetakoak baldin badira.

Enpresa, alderdi politiko, epaile, eliza, irakasle, kazetari eta komunikabide, arkeologo eta herri mugimedu zehatzek bere papera jokatu dute eta jokatzen ari dira auzi ilun honetan. Eta guztiaren erdian, euskara. Izen abizenekin, guztiaz bere ikuspegia emango du  Juan Martin Elexpuruk (1950, Bergara), ostiralean, Ibarrako kultur etxean 18:45etik aurrera.

2.300 urteko planoa Basagain aztarnategian Anoeta, Gipuzkoan

Planoa Basagain Anoeta2.300 urteko planoan Basagain aztarnategian, Anoetan. Berria.

Tolosa. Ataria.
Historiaurreko lehen hiri planoa izan litekeena aurkitu dute

Anoetako Basagain herri gotortuan atzeman dute, Gipuzkoan. Baliteke ustezko planoak kale bat irudikatzea, eta etxeak bi aldeetan
Oraingoz hipotesi bat da, baina, ziurtatzekotan, aurkikuntza Euskal Herriko historiaurreko lehen hiri planoari legokioke. Ustezko planoaren euskarria hareharri triasikoko harlauza bat da, eta Anoetan aurkitu dute, Basagainen. Bigarren Burdin Aroan, k.a. 300. urtetik aro berria hasi artean, herrixka gotortu bat izan zen bertan —azken indusketek epe hori aro berriaren lehen urteetara luzatu dute—. Xabier Peñalver eta Eloisa Uribarri arkeologoek 25 urte daramatzate eremu hori induskatzen, eta haien taldeak atzeman du orain Euskal Herriko lehen hiri planoa izan litekeena. Peñalverrek atzo eman zuen aurkikuntzaren berri, Donostian, Denis Itxaso Gipuzkoak Kultura diputatua eta Mari Jose Telleria Kultura zuzendaria aldamenean zituela.
1700 urteko planoa Iruña-Veleian.
14469 Iruña Veleia

Informazio gehiago Ama Ata.