Etiketa honen artxiboa: Txillardegi

Txillardegi hil zaigu.

Txillardegi hil da. Berria.

Txillardegi hil da. Gara.

Txillardegiri omenaldia Donostian 2011-2-12an Euskal Herrian euskaraz EHE taldeak antolatuta. (bideo bat)

Joxe Austin Arrieta Txillardegiren omenaldian 2011-2-12an
Txillardegi Donostian 2011-2-12

Txillardegi Donostian 2011-2-12an.

Sos Iruña Veleia herri plataformaren manifestua sinatu zuen 1742. pertsona, eskerrik asko:

1.742 J. L. Alvarez Enparantza “Txillardegi” Donostia. Euskal filologoa eta idazlea.

Txillardegik Iruña Veleiako grafitoak benetakoak dituk

Iruña Veleiako grafitoak benetakoak dituk” Txillardegi

Elexpuruk zabaldu du Txillardegiren iritzia. Sustatu
13371

13371b YAVHII ZUTAN IZANA

13371b YAVHE ZUTAN IZANA ( Sos Iruña Veleia)

Elexpuruk:

13371b ostrakak YAVHII ZUTAN IZANA ipintzen du. Hona hemen Txillardegik gutun bidez eginiko komentarioa (baimena dut argitaratzeko): “Yavhe zutan izana’ hika zegok: ‘Yaveh zeruetan izana’ Guk batuaz idatziko genikek: ‘Yaveh zeruetan haizena’ Baina Leizarragak ez dik ‘hi haiz’ erabiltzen, ‘hi aiz’ baizik.” “Yavhe zutan izana’ hika garbia duk. III. mendean jainkoari hika hintzatzea normala duk”.
“Zeruetan-zutan” gaiari buruz ere luze ari da Txillardegi, eta posible ikusten du. Hainbat txosten irakurrita gero (Lakarra eta Gorrochateguirenak barne), zera dio: “Hori guztia ikusita, zalantzarik ez diat: grafito horiek benetakoak dituk. Eta hor somatzen den euskara euskalki arkaiko bat duk. Gorrotxategi eta Lakarra (hau batez ere) oker zeudek.”
Luze jardun genezake honetaz, baina hau ez da leku egokiena. Dena dela, grafitoen benetakotasunaz edo faltsutasunaz azken hitza ez dute filologoek, ez aldekoek eta ez kontrakoek, froga fisiko-kimikoek eta egin beharko liratekeen indusketa kontrolatuek baizik. Hori eskatzen duen agiri bat dago sinatzeko (Sos Iruña Veleia). Ez dakit zenbaitek zergatik uko egiten dion auzia betiko argituko lukeen bideari.

Labartzari agur. Joxe Austin Arrieta. GARA

Labartzari agur. Joxe Austin Arrieta. GARA

«A zer muturrekoa hartu behar dugun, erreakzionatu ezean», dio Arrietak, «Txillardegi»-rekin solasean osatu duen artikuluan. Euskararen egoera aztertzen du, larritasun handikoa deritzona, begirada zorrotzez eta umore kaustiko ukitu batez. Artseniko-aztarnak aurkitu ditu Koldo Izagirrek euskararen gorputzean, eta Arrietak hari beretik tiraka euskararen bidean hurrengo geltokia «residualismoa» dela dio, eta honen hurrengoa, «Station Terminus», hizkuntzaren heriotza.

1.- Txillardegiren omenaldia (Donostia 2011-2-12)

2.- Joxe Austin Arrietaren hitzaldia Txillardegiri

Txillardekik: Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak dituk

Elexpuruk zabaldu du Txillardegiren iritzia. Sustatu

Elexpuruk:

13371b ostrakak YAVHII ZUTAN IZANA ipintzen du. Hona hemen Txillardegik gutun bidez eginiko komentarioa (baimena dut argitaratzeko): “Yavhe zutan izana’ hika zegok: ‘Yaveh zeruetan izana’ Guk batuaz idatziko genikek: ‘Yaveh zeruetan haizena’ Baina Leizarragak ez dik ‘hi haiz’ erabiltzen, ‘hi aiz’ baizik.” “Yavhe zutan izana’ hika garbia duk. III. mendean jainkoari hika hintzatzea normala duk”.
“Zeruetan-zutan” gaiari buruz ere luze ari da Txillardegi, eta posible ikusten du. Hainbat txosten irakurrita gero (Lakarra eta Gorrochateguirenak barne), zera dio: “Hori guztia ikusita, zalantzarik ez diat: grafito horiek benetakoak dituk. Eta hor somatzen den euskara euskalki arkaiko bat duk. Gorrotxategi eta Lakarra (hau batez ere) oker zeudek.”
Luze jardun genezake honetaz, baina hau ez da leku egokiena. Dena dela, grafitoen benetakotasunaz edo faltsutasunaz azken hitza ez dute filologoek, ez aldekoek eta ez kontrakoek, froga fisiko-kimikoek eta egin beharko liratekeen indusketa kontrolatuek baizik.
Hori eskatzen duen agiri bat dago sinatzeko. Ez dakit zenbaitek zergatik uko egiten dion auzia betiko argituko lukeen bideari.

Elexpuru, Iglesias, Silgo, Orpustan eta Txillardegik defendatzen dute Iruña-Veleiako euskara zaharra

Hector Iglesiasek esan zuen bere hitzaldian (Gasteiz 2010-3-25) baimena zuela esateko Orpustanek eta Txillardegik defendatzen dutela Iruña-Veleiako euskara zaharra, ezin dela iruzur bat izan. Elexpuruk, Hector Iglesiasek eta Luis Silgok idatzi dituzte beren txostenak Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuz. Zertan ari da Arabako Foru Aldundia Iruña-Veleiako euskara zaharra faltsutzat salatzen? Zertan ari da Euskaltzaindia Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatu gabe? Zertan ari da Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua Blanka Urgell? Non daude euskara defendatu behar duten erakundeak?

Txosten zientifikoak

Sos-Iruña-Veleia 1.800 sinadura