Etiketa honen artxiboa: veleia

Salatarien lekukoa gezurretan epaiketan: lan koadernoak suntsitzeko agindua omen zuten eta epaitegian daude.

Leire Saitua (Twitter): epaiketa jarraitzen ari da.

Apellaniz gezurretan

Jose Angel Apellaniz (Ape): Idoiak (Filloy) agintzen omen zien lan koadernoak suntsitzea… eta baietz.

Defentsak: Ertzaintzak eskatu eta epaitegian daudela.

Inigo Astiz Berriako kazetariak ere (Crespo):

Iñigo Astiz lan koadernoak suntsitzeko

 

Epaiketa jarraitzeko: Berria, Iñigo Astiz.
Leiru Saitua.
Gorka Knörr

Salaketa puztuak x 476 diru publikoarekin Arabako Foru Aldundia + fiskala

13371 Iruña VeleiaNola liteke Arabako Foru Aldundiaren eta fiskalaren salaketa (diru publikoarekin) izatea 476 ostraka manipulatzea eta konformatzea ostraka bat bakarrik manipulatu izanarekin, urtebeteko espetxe zigorraren truke?

Erakunde publikoak diru publikoarekin biderkatzen dituzte salaketa penalak x 476 inolako frogarik gabe? Gero negoziatzeko?

De Miguel aferan, adibidez, isuna eskaera 350.000 € x 476 = 166 milioi €?

Norbaitek eskatu du?

Arabako Foru Aldundiaren salaketa (2018-4-16):

Con la actividad llevada a cabo por los encausados Eliseo Gil y Oscar Escribano descrita, esto es al realizar los mismos grafitos sobre soportes originales de la época romana procedentes del yacimiento arqueológico de Iruña-Veleia han causado unos daños materiales ascendentes a la cantidad de 286.600 euros, considerando que han realizado grafitos sobre 476 soportes originales y que cada uno de ellos tenía un valor de 600 euros, pues los materiales sobre los que se han llevado a cabo los grafitos excepcionales son Patrimonio Cultural y su valor es principalmente histórico y científico, por tanto intangible. La Ley 7/1990, de Patrimonio cultural Vasco, los califica como de dominio publico y les otorga amplia protección dentro del ámbito de la Comunidad autónoma de Euskadi (f. 2885 y 2886 . Tomo III) y (f. 12071 – Tomo XXVI). SEGUNDA.- Los hecho

VIILIIIA => VELEIA faltsua al da Iruña-Veleian? Ba Julio Nuñez, Pilar Ciprés eta Gorrotxategi salatu behar dituzte

Veleian ara Iruña-VeleiaVeleian ara argitaratu zuten Julio Nuñez, Pilar Ciprés eta Gorrotxategik… inork ez du faltsutzat salatu.

Veleian ara textua Veleia Nuñez

Txosten zientifiko berri bat argitaratu du Idoia Filloy arkeologoak eta dio Veleian ara euskaraz idatzita dagoela duela 1.700 urte eta gainera Julio Nuñezek aurkitu eta aurkeztu zuen.

Sos Iruña Veleia Veleian ara.

INFORME SOBRE LA APARICIÓN EN 2012 DE UN ALTAR ROMANO CON UNA NUEVA MENCIÓN A VELEIA
En el yacimiento arqueológico de Iruña-Veleia 2012
“Un nuevo aporte a la veracidad de los grafitos”
Idoia Filloy

Veleia ¿madre y diosa?.Una nueva posibilidad.
Antonio Rodríguez Colmenero
Universidad de Santiago de Compostela

Nuevo fragmento de inscripción procedente de Veleia (Iruña de Oca, Álava) con posible expresión de un magistrado local. Pilar Ciprés, Julio Nuñez y Joaquín Gorrotxategi. (Pdf sarean).

Iruña-Veleian euskararen aurka ez dago errukirik, txantxa ebidente bat harri koskor batean => urtebeteko espetxe zigorra. Hau ez da justizia, presioa, intimidazioa, mendekua… besterik ez da.

Iruña Veleia novaIruña-Veleia epaiketa. Naiz.

Oskar Escribanoren “delitu” bakarra, Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuen arkeologoa EZ salatzea 11 hamaika urtetan, horregatik zigortzen dute txantxa ebidente batengatik, urtebeteko espetxe zigorrarekin.

VIILIIIA => VELEIA hitza hamaika aldiz azaldu da Iruña-Veleian, sinestezina bada ere, Julio Nuñez eta Gorrotxategik ere aurkitu zuten (VIILIIIAN ara)… Aupa Oskar.

Iruña-Veleia gorria.
Ez genuen pentsatzen baina Veleia (VIILIIIA) dokumentatuta dago hamar bat ostraketan:
1.- 12077a 5/30  VIILIIIA NOVA / VIILIIIA VICI

2.- 12077b IN VIILIIIA VICI
3.- 13369 2005-5-4 Samuel, Mario / Veleian iaun
4.- 13374a Samu / Velei / athe / dan – miria
13374b 2005-5-4 Samu / Velei / athe / dan+
13374b (-) SAMU (-) / (-) VIILII(-) / (-) ATHII….
5.- 13380 MARIO CAYO MAXIMO PONTIFICII // SAMUII IIISUS NIITO / VIILIIIAN / PATHIIR PONTIFICII
13380a 2005-5-4 Samuel Iesus neto / veleian / pather Pontifice
6.- 14469 ? VIILIII NOVVA VIILIII GORI, VIILIII IRO? (pag 17) (Santos & Cipres)
14469 2006-7-14 Veleia gori / Velei novva / Velei no[
7.- 15921 2006-6-22 Vele / ian oso / lagun, / Marcus / n. = Veleian oso lagun, Marcus
8.- 16364 2006-6-28 neu Veleian / gori bisi na,
9.- 16365_1 neu laiki / (ῆλlos) na / XI urte tu / veleian gori bisi na / esta /
10.- 16365_2 velei NO / VVA baina / OSO,V poli /  ta  NIIV / RII ATA / araina / arrapa
11.- 13666 2006-6-28 neu laike ta / velei+n gori  (akatsa 16366)
16366  2006-6-28 neu laike ta / velei+n gori (falta txostenean)

Bizikleta martxa Gasteizen. Naiz.

Iruña Vleia bizikleta martxa. NaizBizikleta martxa. Naiz.

Epaiketa abiatzear dela, Iruña-Veleia «zientifikoki argitzeko» deia berretsi dute

Txirrindula martxa eta elkarretaratzea egin dituzte gaur larunbatean Gasteizen, Iruña-Veleia «zientifikoki argitzeko eta ez epaiketaren bidez» eskatuz. Lakuako Gobernuari, Arabako Aldundiari, EHUri edota Euskaltzaindiari zuzendu zaizkio. Eta auzitegiari, jakina.

Iruña-Veleia argitu agiria. JM Elexpuru.

Elexpuru Fontaneda 2020_1_28Iruña-Veleia argitu komunikatua. JM Elexpuru.

Iruña-Veleia Argitu-ren agiria epaiketaren atarian

Iruña-Veleia Argitu ekimenak bere jarrera agertu nahi du datorren otsailaren 3an Gasteizko Justizia Jauregian hasiko den epaiketa dela eta. Sekula egin behar ez zen epaiketa, gure ustez, zigor-auzitegia ez delako eztabaida zientifiko bat erabakitzeko lekurik onena.

2009an Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gil Zubillaga Lurmeneko zuzendariaren, Oscar Escribano Sanz langilearen eta Rubén Cerdán Casilari kolaboratzailearen aurka kereilatzeko erabaki negargarria hartu zuen, Batzorde Zientifiko Laguntzailea izenekoaren zenbait txostenetan oinarrituta. Gogoratu nahi dugu ebidentzia fisikoez egindako txosten bakarrak ez zuela ondorioztatzen ez grafitoak benetakoak zirenik eta ez faltsuak zirenik. Handik gutxira, nazio ezberdinetako hainbat adituk ondutako txostenek banan-banan ezeztatu zituzten Batzorkideen faltsutasun argudioak.

Nahiz eta ikertu beharreko pertsonak hiru bakarrik izan, instrukzio fasea amaiera gabea izan da, hamaika urte igaro baitira kereila jarri zenetik orain arte, hamaika urteko “aulki-zigorra” auzipetuentzat, benetako tortura. Eliseo Gil eta Oscar Escribano kartzela-urte luzeak bereganatzeko arriskuan daude (zazpi urte eta erdi Gilek, hiru eta erdi Escribanok), eta ia 300.000 euroko isuna ere bai “ondarearen aurkako kalteengatik”. Eta hori oraindik zientifikoki frogatu gabe dagoelarik grafito bakar bat ere faltsua dela eta are gutxiago auzipetuak direla egileak.

Era berean, gure harridura azaldu nahi dugu Isabel María Díez-Pardo Hernández epaileak, auziaren epaile bakarrak, ez dituelako deklaratzera deitu ez kereila jarri zuen politikaria, Lorena Lopez de Lacalle Aldundiko diputatu ohia, eta ezta faltsutasuna erabaki zuten unibertsitate irakasleak ere: J. Gorrochategui, J. Lakarra, A. Azkarate, J. Núñez, etab., nahiz eta bi aldeek eskatu. Guztiz ulertezina zaigu zergatik ez duten agertu behar ahozko bistan egoera honen sortzaile eta erantzule nagusiak. Benetakotasunaren aldeko txostenen egileak ere (E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, K. Van den Driessche, etab., ezingo dute deklaratu.

Guk geure aldetik berriro adierazi nahi dugu konbentzituak gaudela grafitoak benetakoak direla, eta ondorioz auzipetuak errugabeak direla egozten zaizkien delituetatik. Hau dela eta, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu auzipetuen aurkako karguak baztertu eta azterketa arkeometrikoak eta indusketa kontrolatuak bideratu ditzala, hauexek baitira auzia betiko erabaki dezaketenak, Lurmenek eta Iruña-Veleia Argituk behin eta berriz proposatu duten bezala. Oraindik garaiz gaude.

Aldi berean, arrenka eskatzen diegu gure ondare kulturala eta historikoa zaintzeko eginkizuna duten erakundeei (Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritza, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, etab.), zein erabakitzeko edo eragiteko ahalmena duten pertsonei, arazoari arduraz hel diezaiotela eta ahaleginak eta bi egin ditzatela auzia argitzeko.

Azkenik, dei egiten diogu gaiarekin arduratutako jende guztiari datorren larunbatean, otsailak 1, Gasteizen egingo den Bizikleta Martxan parte hartzera. Zientziarik gabe justiziarik ez / Sin ciencia no hay justicia izango du lema, goizeko hamaiketan hasiko daLakuako autokarabanen aparkalekuan, eta zenbait geldialdi egin ondoren, eguerdiko ordu batetan amaituko da Justizia Jauregiaren aurrean, non egingo den elkarretaratzea eta azken ekitaldia.

Eginahalak egin behar ditugu auziak amaiera ustela izan ez dezan, hurrengo belaunaldiei pasatuko genieke-eta eztabaida. Egia jakin nahi dugu, edozein delarik ere. Egia jakitea exijitzen dugu.

Iruña-Veleia Argitu (Gasteiz, 2020-01-28)

Prentsaurrekoa hedabideetan

Elexpuru Fontaneda 2020_1_28Euskeraren jatorria. Iruña-Veleia Argituk prentsaurrekoa eman du Gasteizen, datorren astean hasiko den epaiketari begira.Momentuz zerbait argitaratu dutenak (ETBko informatiboetan ezer ez!!)

Naiz Iruña-Veleia auzikoen aurkako karguak baztertu eta arkeometria probak egiteko eskatu dute
Deia La Plataforma Iruña-Veleia Argitu mantiene que los grafitos son auténticos
Berria Piezak benetakoak direla berretsi du Iruña-Veleia Argituk, epaiketaren atarian
Radio Vitoria 13.40an prentsaurreko zati bat
EITB La Plataforma Iruña-Veleia Argitu mantiene que los grafitos son auténticos (telebistan ez dute eman baina webgunean bai)