Juicio Iruña-Veleia El Pais español. Pedro Gorospe.
Non dago errugabetasun presuntzioa?
Juicio Iruña-Veleia El Pais español. Pedro Gorospe.
Non dago errugabetasun presuntzioa?
Epaiketa otsailean. JM Elexpuru.
Gaurko El Correo-ren bidez jakin dugu notizia. Hona hemen Ama Ata-ko lotura. Ohituta gaude bidegabekerieara, eta gaurkoa bat gehiago. Iruña-Veleia Argituk prentsa-oharra atera du berehala. Horrela dio:
Bidegabekeria bidegabekeriaren gainean
” El Correoren gaurko portadan zera irakurtzen dugu letra handietan: “El escándalo de Iruña-Veleia a juicio 11 años después. Eliseo Gil se sentará en el banquillo en febrero por las falsas inscripciones sobre el origen del euskera”. Eta aurrerago: “Todas las partes han sido ya convocadas, según han sabido en exclusiva EL CORREO”. Harremanetan jarri gara akusatuekin eta abokatuekin eta ziurtatu digute prentsaren bidez jakin dutela berria eta epaitegiko jakinarazpena gaur goizean heldu dela abokatuen eskuetara.
Iruña-Veleia Argituri eskandalagarria iruditzen zaio eta gogor salatu nahi du akusatuak prentsaren bidez jakitea epaiketaren data, ia hamaika urte igaro ondoren. Higuingarriak iruditzen zaizkigu, halaber, Correoren kronikako lerroburuak eta edukiak: ” falsas inscripciones”, “supuestamente falsificadas por Eliseo Gil y sus colaboradores”, etab. , epaiketa mediatiko paralelora ohituak gaituen hedabide honen ibilbidearekin sintonian daudenak.
Iritzi publikoari gogorarazi nahi diogu piezen benetakotasunaren alde diharduten hogei txosten daudela, izen handiko eta nazio askotako adituek eginak, eta akusatuek lehen egunetik eskatu dituztela Arkeometrian espezializaturiko laborategietan burututako analisi erabakigarriak, eta baita aztarnategian bertan egin beharreko indusketa kontrolatuak ere.
Zentzunezkoa iruditzen zaigu aipaturiko frogak epaiketa aurretik egitea, zeren eta frogatuko balitz piezak benetakoak direla, ez luke inolako zentzurik izango epaiketa egiteak. Aldi berean gaiaz ondo informatzeko eskatzen diogu iritzi publikoari eta ez manipulatzen uzteko informazio gezurtiekin.”
Epaiketa hasiko omen da otsailean. Berria.
Otsailean hasiko da ‘Iruña-Veleia auziko’ epaiketa
Duela hamar urtekoa da Eliseo Gilen eta aztarnategiko beste hainbat arduradunen aurkako salaketa, eta orain helduko da epaitegietara. Zazpi urte eta erdira arteko kartzela eskaerei egin beharko diete aurre akusatuek. Froga gehiago eskatu ditu Iruña-Veleia Argitu plataformak,
Hamar urte eman ditu Iruña-Veleia aztarnategiko aurkikuntzen auziak labirinto judizialean, baina, azkenean, epaiketak badu data: otsailaren 3an hasiko dira saioak Arabako Auzitegiko 1. Zigor aretoan. 2006an aurkeztutako “ezohiko piezak” indusketa guneko zuzendari Eliseo Gilek berak egin zituela frogatu beharko du akusazioak, eta haren errugabetasuna defendatuko dute defentsa abokatuek, baina piezen faltsutasuna edo benetakotasuna izango da epaiketaren sakoneko eztabaida. Piezetako idazkiak eta marrazkiak autentikoak direla ziurtatzen baitute zuzendari ohiak eta haren inguruko sustengu taldeek ere, eta, ondorioz, baita errugabe direla ere.
Hamaika urte izorratzen…
Auritz duela bi mila urte. Berria.
Aranzadi zientzia elkarteak beste indusketa bat egin du aurten, eta erromatarren garaiko herriaren aztarna berriak azaldu dira: bi eraikinen egiturak, bat harrizkoa.
Pirinioen magalean, Auritz eta Aurizberri arteko eremuan, zelai zabal eta lasai bat dago, paregabea osteratxoa egiteko. Haatik, lurrak azpian sekretuak gordetzen ditu. 2012tik, Aranzadi zientzia elkartea ikerketa arkeologikoa egiten dabil, eta uda honetako indusketek emaitza berriak eman dituzte. Lurra ireki, eta 280 metro koadroko eremuan erromatarren garaiko sei metroko zabalerako galtzada ageri da. Alde batera zein bestera, bi eraikinen arrastoak daude: bata arruntagoa, bestea harrizkoa. Oihane Mendizabal Aranzadiko ikerlariak aztarnak interpretatu ditu: «Azkenean, gaur egungo Auritz ikustea bezala da. Egun, errepideak egituratzen du herria, etxeak daude bi aldeetan, eta batetik bestera karrika bat edo eremu libre bat dago». Diferentziak diferentzia, erromatarren garaian ere antzera egituratzen zen orduko herria.Pirinioen magalean, Auritz eta Aurizberri arteko eremuan, zelai zabal eta lasai bat dago, paregabea osteratxoa egiteko. Haatik, lurrak azpian sekretuak gordetzen ditu. 2012tik, Aranzadi zientzia elkartea ikerketa arkeologikoa egiten dabil, eta uda honetako indusketek emaitza berriak eman dituzte. Lurra ireki, eta 280 metro koadroko eremuan erromatarren garaiko sei metroko zabalerako galtzada ageri da. Alde batera zein bestera, bi eraikinen arrastoak daude: bata arruntagoa, bestea harrizkoa. Oihane Mendizabal Aranzadiko ikerlariak aztarnak interpretatu ditu: «Azkenean, gaur egungo Auritz ikustea bezala da. Egun, errepideak egituratzen du herria, etxeak daude bi aldeetan, eta batetik bestera karrika bat edo eremu libre bat dago». Diferentziak diferentzia, erromatarren garaian ere antzera egituratzen zen orduko herria.
Soria eta euskaldunak. JM Elexpuru. Argia.
Hurrengo egunean El Heraldo de Soria-k orri osoko kronika zekarren. Zera irakurtzen dugu, besteak beste: “Tenemos un patrimonio excepcional, y dentro de este algunas piezas que están dando un nuevo giro a los estudios sobre el origen del euskera. La estela de Antestius Sesenco, datada entre los siglos I y II, y hallada en Villar del Río, es en este sentido el gran atractivo que de hecho ya está suscitando reserva de visitas desde el Pais Vasco (…) De alguna manera esto certifica que en Tierras Altas existía una nomenclatura indígena vascona o “vascoaquitana…”. Ezin da esan, nonbait, “hemen euskaraz egiten zen”, baina tira, zeharbidez esaten da, eta testuingurua ezagututa ez da gutxi.
Euskaltzaindia.
Euskararen historia ezagutzeko hiztegi etimologikoa aurkeztu du Euskaltzaindiak. Naiz.
Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200) aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak. 200 hitz-familia eta ia 2.600 sarrera eta azpisarrera eratu dira, 100 inguru ondare zaharreko oinarriekin, eta beste horrenbeste mailegatuekin. Momentuz, paperean editatu da; aurrerago izango da euskarri digitalean.
Berria
Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara (ez zitzaien ahaztuko).
Informazio gehiago:
Ostraketako euskal testuak. JM Elexpuru.
Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. JM Elexpuru.
Iruña Veleia euskara irudiak. JM Elexpuru (Flickr)
Euskara Iruña Veleia (Gorrotxategi txostena 3. eranskina)
Ostrakabase. Sos Iruña Veleia
Ekain 50 urte. Jesus Altuna. Naiz.
Jose Migel Barandiaran.
Handik ‘comisario general de excavaciones’ delakoak, Almagro (falangista) abizenekoak, zoriondu ordez bera iritsi bitartean gu sartzea debekatu zigun. Berak ikertu nahi zuela. On Jose Migeli esan nion: ‘zuk bizitza oso daramazu honetan eta nola etorriko da hura aztertzera?’. Hurrengo egunean bertan hasi ginen barruko azterketa egiten.
Arkeologo eta paleoantropologoak Ekaingo kobazuloaren zirrikituak ederki ezagutzen ditu. Urteak eman ditu bertan lanean, han bizi izan zen Lehen Gizakiaren sekretuak ikertzen. Soinean 86 urte izanagatik, burua argi du eta atzo izan balitz bezala gogoratzen du haitzulora sartu zen lehen aldia. Kontakizun zientifikoa bizipen pertsonalez zipriztindu du.
Ekain aurkitu zutenean duela 50 urte ere, Almagrok (goropiusa) debekatu zuen Ekain harpera sartzea bera azaldu arte… Ekain 50 urte Aranzadi omenaldia. Liburu zoragarria argitaratu dute.
Ekain behorrak 50 urte. Berria.
Biharko egunez, duela 50 urte, topatu zuten Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek Ekaingo koba, eta hark barnean gordetzen zuena, historiaurreko artea: 70 irudi, 64 margolan eta 6 grabatu. Eta irudien artean, bat errepikatuena: zaldiarena. Bizkor jazo ziren hurrengo egunetako mugimenduak: bi egunetara, han ziren Aranzadi elkarteko Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna margolanak egiaztatzen, eta aste bereko ostegunerako burdinazko hesi bat jarria zuten leizearen sarreran, lehen babes neurri gisara. Hasieratik, Ekain turismoaren inpaktutik aparte mantentzeko neurrien alde borrokatu ziren arkeologoak. Sasoi hartan, Altamirako kobek, esaterako, 3.000 bisitari hartzen zituzten egunero, eta, arkeologoen begietara, bistakoa zen joan-etorri hark arte paleolitikoari eragiten zion kaltea.
Hitzaldia: Zer gertatzen da Iruña-Veleian?
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Eguna eta ordua: ekainak 6, osteguna, 19:00
Lekua: Segurako Kulturetxea
Antolatzaileak: Erraztiolatza Erakustokia eta Plaza Zaharreko Lagunak