Etiketa honen artxiboa: veleia
Jesus, Maria, Jose 1.700 urte Iruña-Veleian
Ostraka batzuk Iesus, IIISUS, IIISHU:
13364 2005-4-4 geure “ata” zutan / Reinu “Iesus” ta / egin badi zur
13368a 2005-5-4 denos / zure / naia
13368b 2005-5-4 Iesus , Ioshe ata / ta Miriam ama
13370a 2005-5-4 Iesus et Mirian
13370b 2005-5-4 (irudia larrua jotzen)
13374a 2005-5-4 Iesus / Ya” fil / Miria / ex – vir
13374b 2005-5-4 Samu / Velei / athe / dan+
13380a 2005-5-4 Samuel Iesus neto / veleian / pather Pontifice
13380b 2005-5-4 Mario Cayo / Maximo / pontifice
13381 “IIISH+ / MI
13383 2005-5-4 Ieshu / Yavhe / “fili”
13385a 2005-5-4 “Ieshu” / et Mer (+)an M
13385b 2005-5-4 “Ieshu” / et Mer (+)an m[
13385b ET MER+AN M
13381 “IIISH+ / MI
Olentzerok “arraina harrapa” 1.700 urte Iruña-Veleian
Olentzero begi gorri, non harrapatu duk arrai hori? => Non lapurtu duk okela hori? Olentzero falta zitzaigun Iruña Veleian eta hara non azaldu zen Patziku Perurenaren eskutik:
Orantza aroko txermoniak. Patziku Perurena Berrian (2011)
Olentzero begi gorri, non harrapatu duk arrai hori?
“Baina zer klasetakoa ote da zorioneko «arrai» hori? Bixigua edo legatza? Txitxarroa edo berdela? Oilarra edo zapoa?… «Hi bai zapoa! Hori duk gibel-arraiak esaten dena, edo buru-arraiak, edo… arrai klase hori biñipiñ».
Iruña Veleian duela 1.700 urte kasualitatez “araina arrapa” => haragia lapurtu agian? Patziku Perurenak ez dut uste jakingo duenik:
16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa
Orantza aroko txermoniak. Patziku Perurena Berrian. Eskerrik asko.
Olentzeroren tankerako kanta bat ote? Grekeratik itzulitako kanta? Bertsoa?
16365a 2006-6-28 neu laiki / (ῆλlos) na, / XI urte tu / Veleian / gori bisi ta, / esta
16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa
= neu laike (ῆλlos) na, XI urte tu Veleian gori bisi ta, esta Velei novva, baina osou polita, neure ata araina arrapa
Olentzero eta Iruña Veleia. Jakin. Pruden Gartzia
Izarrak 1.700 urte Iruña-Veleian
Eguberritako mezu klasikoa: Izarrak 1700 urte Iruña Veleian (2017)
Izarrak azaltzen dira ere ostraketan duela 1700 urte, Jesusen jaiotzekin batera gehienak: 12503, 13350, 13353,13359, 13376, 15147 (isar), 15587…ISAR” hitza ere datatu gabe ostraka batean:15147 2005-11-7 urdin X isar
Jesusen jaiotzak eta izarrak 1.700 urte Iruña Veleian
1.700 urteko jaiotzak eta izarrak
13353 www.sos-irunaveleia.org (Beste jaiotza bat, bi izarrekin)
17194 GANIS 1.700 urte => Inexa Gaxen (+1566) makurtu gabeko lilia
Inexa Gaxen (1566), makurtu gabeko lilia. Zuzeu. Joseba Aurkenerena.
Inexa Gaxen 1566an sortu zen Baxenabarreko Bastida herrian, Gaxen auzategian, hain zuzen, eta hortik datorkio deitura. Ttipi-ttipitatik belarren indarrak eta ahalmenak ikasten ahalegindu zen. Hori ez zen haren familiaren gustukoa izan, eta hamalau urte zituelarik, aitak etxetik igorri zuen eta Lapurdiko Hendaiara bidali. Hendaian bizi zela, sendabelarren jakintza zabaltzen eta praktikatzen jarraitu zuen.
17194 GANIS
Eguberria 1.700 urte Iruña-Veleian
Eguberria duela 1.700 urte Iruña Veleian:
Izarrak,
Jesusen jaiotzak,
Jesus, Maria, Jose,
Urte” hitzak 2016 urte.
Olentzero arraina harrapa eta Iruña Veleia,
Mari Domingi…
S. Tomas txerria.
Gilda Ivpiter txerria S. Tomas Donostia 1.700 urte Iruña-Veleia
Gilda Ivpiter zerria S. Tomas egunean Donostian 2018-12-21.
11459a IVPITER (txerria)
11459a IVPITER (txerria)
11459b FAUNO MAMIIRS
Lotsagarria bada ere ostraka manipulatu dute. Ama ata blogean IPCE analisien txostenaren irudiak argitaratzen ari dira (11459 txerria) eta ostrakak manipulatuta azaltzen dira ikatz geruzarekin… (11419, 11459)
11459 IVPITER txerria manipulatua
Iruña-Veleia hitzaldia Laguardian (Errioxa-Larreola) abenduak 19 asteazkena
Iruña-Veleia hitzaldia Laguardian abenduak 19 asteazkena. JM Elexpuru.
Larreola. Enbata 2018-12-3. Jakes Lafitte.
Errioxa izenaz ezagutuagoa den herrialdearen izena da tituluarena, Txillardegik atzeman zuena. Erdaraz “La Rioja” esaten dela kontutan hartuta, frogatu zuen “La” hizki hori ez dela erdarazko artikulua, baizik-eta izena beraren zati bat. Hain zuzen ere “Soy de Castilla” esaten da eta ez “Soy de la Castilla”; baina “Soy de La Rioja “ esaten da ” eta sekulan ez “Soy de Rioja”. Logika horren alde izanik, Larreola erabiliko dut datozen lerroetan.
Eztabaida eta protesta asko sortu dira aste honetan Larreolako sozialistek herrialde horren autonomi estatutua aldatzekotan “Euskara Larreolako ondasun bat” dela aipatu nahi dutelako. Bertan alderdi abertzalerik ez izanik, oso harrigarria da, hain zuzen ere. Dena den, jeltzaleek begi onez ikusi dute erabakipen hori, eta nola ez, jakin dakigularik euskara mintzatua izan zela XVI-garren mende arte Larreolan, Nafarroako Hegoaldean eta Araban bezalaxe. Gero liburuaren sar hitzan hauxe idatzi zuen Axularrek: “Zeren anhitz molde eta diferentki mintzatzen baitira Euskal Herrian; Nafarra Garaian, Nafarra Beheran, Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan , Araba Herrian eta anhitz lekhutan“. “Anhitz lekhutan” irakurriaz, zazpi probintzi historikoetatik at dauden herrialdeak ditugu gogoan, eta naski Larreola barne.
Merino Urrutia eta Aznar Martinez-ek Larreolako toponimi eta antroponimiari buruz asko idatzi zuten, baita bertako justizia arazoetan euskarak zuen presentziari buruz ere.
Arabako Larreolaren mugetan ibiltzen garenok, herrialdearen batasun naturala ezin dezakegu ukatu, Irun eta Hendaiaren artekoa bezalakoa baita. Logroñotik hurbil dira Oiongo eta inguruetako ikastolak.
Eskuinaldeko espainiolistek aldiz Larreolaren euskaldungoa ukatzen dute, XI-garren mendean Nafarroatik heldu euskaldunek “bortxaz” Ebroaren hegoaldeko herrialdeetara sartuko baitziren, baina arestian aipatutako jakintsuek eta hainbeste adituek frogatu dutenez, Erromatarren denboretan jadanik euskara edo euskararen familiako hizkerak bertan presente ziren. Baita Donemiliaga Kukulako idazkiak ere dugu lekukotasun bikaina.
Euskara galdu den herrialdeei beldur handi diote sektore antieuskaldun guztiek, horretaz mintzatzen ari garelarik mamu zaharrak arrapiztuko baitgenitun. Erreakzio bera gertatu zen -eta halaxe darrai – Arabako Lautada eta Nafarroako Herri Beherarekin. Oraindik pertsona askok diote eremu hauetan ez zela sekulan euskaraz mintzatu, baina ikastolak zabaldu dira eta euskaltzaleen kopurua ez da hain makala. Larreolari dagokionez, Nafarroan eta Araban gertatu zenari aitzi, nik dakidanez behintzat, ez dugu idazle euskaldunik ezagutzen, eta horregatik ez zitekeen bertan abertzaletasun azkarrik sortuko.
Abertzaleoi eta euskaltzaleoi Larreolako Alderdi Sozialistak proposaturikoak gure poza piztu baino ez digu egiten, ongi ikusiko baitgenuke herrialde honetan euskaldun berriak agertuko balira, eta zergatik ez, oldar eraikitzaile batzuk euskararen alde aritzea. Naski Larreolatarrek berauek badute honi buruzko hitza, bestela Espainiolistek Euskal Herriak anexioaren bitartez zabalago bihurtu nahi duela salatuko dute.
Espainiolisten errekzioa neurrigabekoa deritzot, uste baitute sozialistek hizkuntzen koofizialtasuna ezarri nahi dutela, baina ez da hauen benetako xedea.
Hizkuntzaz gainera, badirateke Larreolako kultura eta ohituretan Euskal Herrikoen antza duten dantzak, aireak eta hainbeste ohiturak. Hauen berriz argira ateratzeak ez ote du Larreolatarren kuriositatea piztuko, non batzuek euskaldunberritzeko asmoa ukanen baitute? Beste aldetik ezin uka Larreolako jendeak Gaztelarekin baino gehiago bizi dela Euskal Herriarekin.
Larreola beste zazpi probintziekin elkartuko balitz, “Zazpiak bat ” lema “Zortziak Bat” bihurtuko litzateke, edo “Zazpiak Bat” gorde nahi izatekotan, Nafarra Garaia eta Nafarra Behera Nafarra bat direla erabaki beharko da.
Iruña-Veleia 10 hamar urte 15920 ostraka euskalduna sarean
15920 Iruña-Veleia 10 hamar urte ostraka euskalduna sarean.
Duela jada 10 hamar urte ebidentea zen hizkiak estalita zeudela kostra “zaharrarekin”… 2008ko abenduan argitaratu zuten.
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)
15920 neu XII / urt tu, III / reba tu, neu / ce (CII)
15920 Ostrakabase Iruña-Veleia: NIIV XII / VRT[II] TV, III / RIIBA TV, NIIV / CII (…)