Etiketa honen artxiboa: veleia

Ostraka 73.000 urte: Gizakiak egindako marrazkirik zaharrena. Argia.

Ostraka Craig FosterGizakiak egindako marrazkirik zaharrena: 73.000 urteko ostraka. Argia.

  • Hegoafrikako Blombos kobazuloan silkreta harrian okrez egindako marra batzuk aurkitu dituzte.
2018ko irailaren 30a

Christopher Henshilwood eta Karen van Niekerk buru dituen ikerketa taldeak Nature aldizkarian jakinarazi duenez, marrazkia duela 73.000 urtekoa da. Adituek oraintsu arte uste zuten lehen giza adierazpen sinbolikoak Europan sortu zirela duela 40.000 urte, baina marrazki hau orain arte aurkitutako antzeko arrastoak baino 30.000 urte zaharragoa da.

Oraindik ez dakite nola eta zertarako egin zituzten marra horiek. Uste dute konposizio handiago baten zatia dela, eta traola itxura du. Hala, inoiz aurkitutako marrazkirik zaharrenak, teknologia berriei estuki lotutako ikurra ematen du.

Euskara Iruña-Veleia 1.700 urte.

Antonio Mendizabal Etxeberria gogoan

antonio-mendizabalAntonio Mendizabal Etxeberria gogoan:

Donostia Sutan 1813-2013 elkarteko lehendakaria hil zen 2018-8-27an 89 urterekin, azken urtetan osasun arazoengatik ezin izan genion goratzarre egin nahi genuen bezala, berandu bada ere hemen hitz batzuk.

Errenterian jaioa, bere herriko zinegotzia eta alkate ordea izatera heldu zen, Koldo Mitxelena auzokide izan zuen, Xenpelar bertsolaria maite zuen, bertan egin zioten hileta eta beti goraipatzen zuen bere bihotzeko Orereta zaharra.

Adinagatik, 1929an jaioa, gerrako umea izan zen, bere begiekin ikusi zituen
hegazkinak Donostia bonbardatzen, nahiz eta guda garaian Beizamara eraman zuten, aitaren jaioterrira, kontatzen zuen bezala.

Guda ostean Jaizkibelgo errepidea egiten ari ziren Francoren esklabuak ikusten zituen igandero Errenteriko elizara eramaten zituztelako meza entzutera, inoiz ez zuela ahaztuko sortzen zuten errespetua, beldurra eta errukia.

Aita kontratista eta langileak ordaintzera bidaltzen omen zuen gaztetan,
jornaleko dirua sobreetan sartuta, Txirrita harginak jasotzen zuen moduan Errenteriko elizako eskailerak egin zituenean urte batzuk lehenago.

Ikasketak Gasteizko seminarioan, grekera, latina, teologia, klasikoak,
famatzen zuen bertako maila intelektuala, Telletxea Idigoras eta beste asko ezagutu zituen, nahiz eta ez zituen ikasketak bukatu, psikiatrian lizentziatu zelako Madrilen urte batzuk beranduago.

Donostian hasieran ez omen zegoen garai bateko “erorik”, konturatu zen arte, orduko “eroak” gaurko “droga menperatuak” zirela eta eguneroko dosia lortu nahian, lapurreta ugari eta inseguritate handia sortzen zutela hirietan batez ere denda eta jendearen artean.

Arazo soziala konpondu nahian, lehenetariko izan zen “Metadona” ematen hasi zena drogaren ordezko eta horrela behar zutenek “legalki” lortzeko bidea zabalduz, delinkuentzia tasa jaitsiz Donostiako kaleetatik. Eztabaida eta iskanbila handiak izan ziren urtetan (Aldabalde, Txus Congil, “Proyecto
hombre”…), gero Osakidetzak zerbitzua onartu eta antolatu zuen arte. Urte
batzuetara, fiskalaren arabera, psikiatra izan zen garrantzitsua (beste batzuekin batera jakina) droga menpekotasunak sortzen zuen delinkuentzia desagertarazteko Donostiako kaleetatik.

40 urtetan psikiatria bulegoa zabalik izan zuen Donostian eta zazpi mila
bezero baino gehiago artatu omen zituen, mota guztietakoak; garai batean
hedabidetan ere presentzia izan zuen, irrati saioetan eta telebistako mahai
inguruetan, pertsonaia ezaguna izanik hirian.

Arkitektura eta urbanismoa sakonki interesatzen zitzaizkion, 2003an “José
Goikoa arquitecto, autor de Donostia” liburu mardula argitaratu zuen,
aurkezpenean Telletxe Idigorasek, esan zuen “ezinbesteko liburua zela
Donostiako historia ezagutzeko”. XIX. mendea urtez urte analizatzen du
Donostian gertatutakoa.

Artikulu idazlea, 2.000. urtean abuztuaren 31n, Donostia 1813 izenburuko lana argitaratu zuen Egunkarian (itxi aurretik), non salatzen zuen armada
espainiarren ardura Donostiako suntsiketan, aurreikusitako mendekua besterik ez zela izan, 124 beranduago Gernikako bonbardaketa bezala.

Hizlari trebea eta oparoa, urtero hitzaldiak ematen zituen entzuleak harrituta eta liluratuta utzirik, hitz egiteko eta ideiak transmititzeko zuen sinesmena eta jartzen zuen pasioagatik, ausarta, ez zen kikiltzen eta erantzuten zien gai polemikoei beldurrik gabe, salaketak eginez.

2013an azken liburua argitaratu zuen “Lo basko. Euskaldunak”, 80 bat urterekin bizitzaren eskarmentuarekin idatzitako lana, euskal kulturaren
unibertsaltasuna erakutsi nahian, konplexurik gabe, apologia eginez, goi
mailan jarriz euskal baloreak, memoria, historia, demokrazia, kultura, musika, euskara, margolariak, artea, industria, arrantza… Balore unibertsalen oinarriak eta hastapenak bilatzen eta aurkitzen zituen Pininioan, Nafarroan, euskal kulturan, hemendik garatu zirelarik Madrilen, Parisen eta Londonen maila goreneraino. Euskal kulturaren apologista nabarmena.

Donostia Sutan kultur elkarteko lehendakaria, azken urtetako ondoezak ez digu aukerarik eman nahi bezala harremantzeko, sakontzeko jakindurian, urte guztiek kolpatzen dute, bizitzaren legea, azkenean uste gabeko heriotzak erakustsi digu zurekin genuen zorra, baina jarraituko dugu lanean erakutsitako bidea jarraitu nahian. Goratzarre hau urte guzti hauetan zugandik ikasitako guztiaren zerbait eskertzeko, zure harrera, konpainia, lan egiteko gaitasuna, indarra eta unibertsaltasuna, ez dugulako inoiz ahaztuko. Agur eta ohore, doluminak Rosi, Beñat, Andoni eta gainontzeko senideei.

Oharra: Iruña-Veleiako manifestua sinatu zuen eta jarraitzen zuen injustizia:

17. Antonio Mendizabal Etxeberria, Donostia neurosikiatra

Iruña-Veleia bisita gidatua irailak 16 igandea

Iruña Veleia ostrakakJM Elexpuru. Hurrengo bisita, aurtengo bosgarrena 2018-9-16 igandea: 

  • irailak 16, igandea (izena emateko azken eguna: irailak 13)
  • hitzordua: 11:00, aztarnategiko aparkalekuan
  • bi talde egingo dira, euskera eta gaztelera; Juan Martin Elexpuru eta Maritxu Goikoetxeak egingo dituzte gidari-lanak.
  • ondoren, nahi dutenentzat, bazkaria jatetxe batean (18 bat euro), eta bazkalostean proiekzioa eta solasaldia gaiaz.
  • izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Jakinarazi bazkaltzen geratuko zareten ala ez.

Iruña-Veleia benetakoa ala faltsua. Jon Urruxulegi. Berria

13364 Iruña VeleiaIruña-Veleia benetakoa ala faltsua. Jon Urruxulegi. Berria 2018-8-22.

 Iruña-Veleian aurkikuntza arkeologiko batzuk egin eta adituen ustez oso garrantzitsuak zirela jakin nuenean —dagoeneko urte batzuk igaro dira—, pozak burmuin-gorputzak inbaditu zizkidan bat-batean. Iruña-Veleia Gasteiztik hamar kilometrora dagoen erromatar hiri bat zen eta gaur Arabako Foru Aldundiaren titularitate publikoak kudeatzen duen aztarnategi arkeologikoa da.2005 eta 2006. urteetan Eliseo Gil jaunaren ardurapean ari zen enpresa batek erromatar garaiko ehunka objektu aurkitu zituen bertan, denak aparteko izaera dutenak, esan nahi baita, eguneroko bizitza erakusten duten irudiak, kristauen gaia dutenak, hieroglifikoak, pertsonaje mitologikoak, latinez, grekoz eta euskaraz ere idatzitako testuak. Guztia Gizadiaren altxor baliotsutzat kontsideratzeko modukoa. Euskarazko idazkun batzuk Kristo ondorengo III. mendeko estratu arkeologikoetan aurkitu dira. Beraz, Glosa Emilianentseak baino zazpi mende lehenagokoak dira. Badaude kristau otoitz osoak aurkikuntza hau euskararen azterketa historikoa burutzeko altxor kultural ezin hobea egiten dutenak. Aparteko aurkikuntza hau 2006ko otsailaren 8an egin zen publiko.

Euskararen historia Iruña-Veleia gabe

Euskararen historiaEuskararen historia liburu berria eta mardula (860 orri), idazleak, Joakin Gorrotxategi, Joseba A. Lakarra, Ivan Igartua, Patxi Salaberri, Céline Mounole, Ricardo Gomez, Banca Urgell, Iñaki Camino eta Pello Salaburu. Ia maparik gabe eta Iruña-Veleiako euskararik gabe, gabezi ikaragarria jakina.

Euskalduntze berantiarraren hipotesiaren aurkako liburu nabarmena, Lakarrak eranskin berezia oparitzen dio, Gorrotxategik mapa soil batzuk baina oso adierazgarriak.

Duela bi mila urteko euskararen lekukoak (Gorrotxategi) asko dira, zehatzak eta oso interesgarriak.

Ibarra “ospetsua” (Plasenzuela, Caceres) ez dut aurkitu, ahaztu egingo zitzaien.

Illuna (?) . Iruña Oka (Veleia), Araba, azaltzen da noski, artikulua eta guzti, baina bukaerako A nabarmena ez omen da artikulua euskaldun gehienok ulertzen dugun bezala… eta Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk aurkitako artikuluak “faltsutzat” salatu zituzten…

Euskara antzinatenean. Gorrotxategi 270. orria:

Illuna (?) . Iruña Oka (Veleia), Araba: “Pertsona izenen artean, agian, Iruñako (Oka, Veleia) Illuna andrazko izena izango litzateke begibistakoena, ak. Ilunn-i latinezko -a desinentzia femeninoa gehituz osatu zena, Fitak harria galdu baino lehen egin zuen irakurketa askoz ere seguruagoa balitz.”

Euskara duela bi mila urte (Gorrotxategiren arabera):

Euskara Erroma onomastika

Izenak eta izen oinak (Gorrotxategi 253. orria):

Aho, andere, andoss, atta, aher, arix, arta, arte, asto, bai, bais-er, belex, berhax, berri, bihox, bon, bors, ciso, gison, corri, gorri, edun, enne, ere, esten, gere, hahan, hals, hanna ,har, haron, hars, hauten, halo, heraus, ili, ilun, ilur, laur, lohi, neska, neskato, neure, lehen-en, ombe, orgo, oxson, sembe, seni, silex, siri, soson,tals, uloho, uri, uria.

Hispanian: Abisunhari, Abisunsonis, Val Beltesonis, Dusanharis, Illuna, Luntbel, Lutbelscottio, Narhungesi, Naru(ns?)eni, Serhuhoris, Ummesahar, )eihar, Errensae, Helasse, Itsacurrinne, Larrahi edo Larrahe, Larahe, Laxae, Losae, Selatse, Selaitse, Urde.

Euskara XV. mendean (Patxi Salaberri):
Euskara XV. mendean
Euskara XVI.mendean (Patxi Salaberri):
Euskara XVI. mendean

Aurkibidea eta bibliografia sarean (Rikardo Gomez eskerrik asko):

  • Historia de la lengua vasca – Índice general [PDF, 116 KB]
  • Historia de la lengua vasca – Bibliografía [PDF, 386 KB]

2.300 urteko planoa Basagain aztarnategian Anoeta, Gipuzkoan

Planoa Basagain Anoeta2.300 urteko planoan Basagain aztarnategian, Anoetan. Berria.

Tolosa. Ataria.
Historiaurreko lehen hiri planoa izan litekeena aurkitu dute

Anoetako Basagain herri gotortuan atzeman dute, Gipuzkoan. Baliteke ustezko planoak kale bat irudikatzea, eta etxeak bi aldeetan
Oraingoz hipotesi bat da, baina, ziurtatzekotan, aurkikuntza Euskal Herriko historiaurreko lehen hiri planoari legokioke. Ustezko planoaren euskarria hareharri triasikoko harlauza bat da, eta Anoetan aurkitu dute, Basagainen. Bigarren Burdin Aroan, k.a. 300. urtetik aro berria hasi artean, herrixka gotortu bat izan zen bertan —azken indusketek epe hori aro berriaren lehen urteetara luzatu dute—. Xabier Peñalver eta Eloisa Uribarri arkeologoek 25 urte daramatzate eremu hori induskatzen, eta haien taldeak atzeman du orain Euskal Herriko lehen hiri planoa izan litekeena. Peñalverrek atzo eman zuen aurkikuntzaren berri, Donostian, Denis Itxaso Gipuzkoak Kultura diputatua eta Mari Jose Telleria Kultura zuzendaria aldamenean zituela.
1700 urteko planoa Iruña-Veleian.
14469 Iruña Veleia

Informazio gehiago Ama Ata.

Beldur dira Iruña-Veleia lehertuko ote zaien eskuetan. JM Elexpuru. Alea

JM ElexpuruBeldur dira Iruña-Veleia lehertuko ote zaien eskuetan. Jm Elexpuru. Alea.

“Beldur dira eskuetan lehertuko ote zaien ‘bonba’ hau”

Anakoz Amenabar 2018-06-22 10:27   Euskara  Araba

Bide judiziala alboratu eta bide zientifikoa zabaltzeko eskaria egin du berriz ere Iruña-Veleia Argitu plataformak. Datazio-teknika modernoak erabilita, auzia “behin-betiko” argitu daitekeela uste du Juan Martin Elexpuruk, eta “kearen gainean” eraikitako hainbat hipotesi bertan behera gera daitezkeela.