Etiketa honen artxiboa: veleia

Hondemakina berriro Iruña-Veleian

Hondeamakina Iruña VeleiaHondeamakina berriro Iruña-Veleian. Jatorria.

Larunbat honetan aurtengo 2. bisita gidatu alternatiboa izan da eta taldea bertaratu zenean, a zer triskantza berria ikusi zuten! Berriz ere Ibañez Loyo enpresaren hondeamakina sartu dute indusketan EHUko Arkeologia Sailak, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babespean (ondarea Aldundiak kudeatzen du baina jabea Jaurlaritzarena da).

Julio Nuñez

Iruña-Veleia argitu manifestua sinatzeko

Izenpetzeko_wasapaIruña-Veleia argitu manifestua sinatzeko.

Iruña-Veleia argitu.

IRUÑA-VELEIA ARGITU MANIFESTUA

Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) irakaslez ia guztiz osaturiko Batzorde Zientifiko Aholkulariaren zenbait txostenetan oinarrituta hartu zuen erabakia Foru erakundeak; piezak faltsuak zirela eta Lurmenen arkeologia jarduna txarra izan zela esaten zuten txostenok. Geroago, 2009 eta 2013 artean, Lurmenen defentsak hogei bat txosten aurkeztu zituen epaitegian guztiz kontrakoa esaten zutenak, hau da, piezak benetakoak izan daitezkeela eta Lurmenen arkeologia jarduna egokia izan zela. Hainbat naziotakoak dira txostenon egileak eta horietako gehienak izen handiko adituak grafitoetan agertzen diren gaietan. (Jarraitzen du).

Iruña-Veleia argitu sinadura bilketa. Berria

Veleia sinadurakIruña-Veleia argitu sinadura bilketa. Berria.

Iruña-Veleia Argitu plataformak agiri bat aurkeztu du lehen 140 atxikimenduekin. Kultur, gizarte, politika eta unibertsitate arloko ordezkari ezagunak dira sinatzaile gehienak.

 
Agiriaren aurkezpen ekitaldia, atzo, Gasteizen, sinatzaileetako batzuk tartean zirela. Gontzal Mendibilek eta Nekane Juradok irakurri zuten idatzia. J.RUIZ / FOKU
Iruña-Veleia Argitu plataformak sinadura bilketa bat abiatuko du datozen egunetan, erakundeei auzia ikertu dezaten eskatzeko. 2005ean eta 2006an aurkitutako «ezohiko ostrakak» faltsutzea egotzita daude Eliseo Gil, Oskar Escribano eta Manuel Cerdan, eta, haien aurkako ahozko epaiketa noiz hasiko zain, bide judiziala alboratu eta bide zientifikoa zabaltzeko eskaria egin dute ostera ere. Izan ere, plataformako kideen iritziz, oraindik ez dago argituta aztarnategian aurkitutako piezak faltsuak direnik. Adituak diren laborategietan aztertu beharko lirateke, haien irudikoz. Hori bera eskatzeko agiri bat kaleratu dute, eta lehen atxikimenduak jaso dituzte dagoeneko. Kultur, gizarte, politika eta unibertsitate arloko 140 ordezkari ezagunen babesa jaso du manifestuak.

Atzo aurkeztu zuten agiria Gasteizen egindako agerraldian. Adierazpena sinatu duten hainbat ordezkariren babesa izan zuten horretarako. Bertan izan ziren, besteak beste: Gontzal Mendibil, Nekane Jurado, Pako Aristi, Maite Aristegi eta Patxi Zabaleta. Orotara, hogei bat laguneko taldea izan zen manifestuaren aurkezpen ekitaldian. Idatziaren aldeko atxikimendua adierazi zuten, halaber, Benito Lertxundik, Garbiñe Biurrunek eta Eduard C. Harris arkeologoak; ez zuten bertaratzerik izan, baina haien eskaeraren eta babesaren berri ematen zuen bideo bana erakutsi zuten agerraldian.

Piezen egiazkotasunean jarri dute arreta beste behin Iruña-Veleia Argitu taldeko ordezkariek. Izan ere, ez dituzte ontzat ematen Arabako Foru Aldundiaren eskariz orain hamar urte egindako azterketak, eta gogorarazi dute badirela kontrakoa dioten txostenak. Auzia argitu ahal izateko berriak egitea ezinbestekoa dela uste dute. Eskari hori bera du oinarri agiriak, hain zuzen: alde batetik, idatziak zera eskatzen du, piezen lagin bat aztertzea arkeometrian adituak diren Europako hiru laborategi ezberdinetan, «kasu berezietako protokolo zorrotzak ezarriz». «Badakigu erraza dela egia aurkitzea gaur egungo arkeologian ohikoak diren datazio teknika modernoak erabiliz», dio adierazpenak. Horrez gain, ostrakak aurkitu zituzten aztarnategiaren inguruetan auzibidearekin zerikusirik ez duten «arkeologo entzutetsuek» indusketa kontrolatuak egitea ere eskatzen diote erakundeei. Auzipetuen defentsak eginak ditu bi eskari horiek epaitegietan aurrez ere, baina ez dituzte aintzat hartu. Adierazpenaren sinatzaileek azpimarratu dutenez, garrantzitsua da piezak egiazkoak diren ala ez argitzea, eta «ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza arlo askorentzat ere».

Edonola ere, «begi bistako arrazoi humanitarioak» ere argudiatu dituzte horretarako. Izan ere, hamar urte beteko dira aurki piezak aurkitu eta faltsutzat jo ondoren, Lurmen enpresaren aurkako auzibidea hasi zutenetik. Bada, idatziaren sinatzaileek iraupen hori salatu dute, eta gogorarazi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zabalik dagoen auzi judizialik «zaharrena» dela. Horiek hala, neurriok presazkotzat jo dituzte: «Ezin da denbora gehiago egon auzia ikertu gabe». Bederatzi urte izan da auzia instrukzio fasean, eta iragan maiatzean eman zituzten argitara auzipetuen aurkako akusazio idatziak. Orotara, bost eta zazpi urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Fiskaltzak Eliseo Gil eta Oskar Escribanorentzat, eta bi eta hiru urtekoa Manuel Cerdanentzat. Baita 300.000 euroko isun ekonomikoa ere.

Agiria, kalera

Iruña-Veleia Argituko kideak pozik zeuden manifestuak izan duen erantzun zabalarekin, eta nabarmendu zuten «egun historikoa» izan zela auzia argitzeko bidean. Hala adierazi zuen Juan Martin Elexpuru bozeramaileak: «Ate asko jo ditugu, inoiz baino gehiago. Eta, halakoetan gertatzen den moduan, batzuek ireki dizkigute, eta beste batzuek, ez. Hala ere, mila esker guri entzuteko denbora hartu duten guztiei».

Manifestua kalera aterako dute orain, eta sinadura bilketa abiatuko dute herriz herri eta kalerik kale. Halere, sarean ere izango da sinatzeko aukerarik, change.org webgunean.

Iruña-Veleia argitu agiriaren aurkezpena. Berria

Veleia argitu aurkezpenaIruña-Veleia argitu agiriaren aurkezpena. Berria.

Iruña-Veleia auzia argitzeko manifestua. Argia.

Iruña-Veleia manifestua. Naiz.

Kultur eta gizarte eragile ezagun askok sinatu dute manifestua: 140 orotara. Tartean dira, besteak beste, Benito Lertxundi, Garbiñe Biurrun, Patxi Zabaleta, Pako Aristi, edota Amets Arzallus.

Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko agiria aurkeztu dute kultur eta gizarte arloko dozenaka eragilek, Gasteizen egindako agerraldian. Aztarnategian aurkitutako grafitoak benetakoak diren ala ez argitzeko bide zientifikoak erabiltzeko eskaria luzatu diete erakundeei. “Ezin da denbora egon auzia argitu gabe”, azpimarratu dute. Gontzal Mendibil musikariak eta Nekane Jurado ekonomialariak irakurri dute agiria.

Piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea, eta auzibidean zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egitea galdegin dute. Presazko neurritzat jo dituzte, besteak beste, “begi bistako arrazoi humanitarioengatik”. Izan ere, piezak aurkitu zituzten Eliseo Gil eta Oscar Escribano arkeologoen aurkako auzibidea martxan da, eta epaiketa noiz hasi zain dira. Orain hilabete da auzipetuen aurkako akusazio idatziak aurkeztu zituztela. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Fiskaltzak bost eta zazpi urte arteko kartzela zigorra eskatu zituzten bi auziperatuentzat. Hamar urte beteko dira aurki Iruña-Veleiako aztarnategian piezak aurkitu eta faltsutzat jo ondoren, Lurmen enpresaren aurkako auzibidea hasi zutenetik.

Agiriak dioenez, piezak egiazkoak diren ala ez argitzea garrantzitsua da “ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza arlo askorentzat ere”. Adierazi dutenez, “erraz” argituko litzateke egungo “datazio teknika modernoak” erabiliz, bada horiek erabiltzearen aldeko eskaria luzatu diete erakundeei.

Kultura, politika, gizarte eta unibertsitate arloko 140 aurpegi ezagunek sinatu dute manifestua. Tartean dira, besteak beste, Garbiñe Biurrun epailea, Emilio Illarregui eta Eduard Harris arkeologoak, Benito Lertxundi, Eñaut Elorrieta eta Fermin Muguruza musikariak, Jesus Arregi fisikaria eta Koenraad Van den Driessche geokimikaria, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak, Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea eta Joan Mari Irigoien idazleak, Patxi Zabaleta eta Patxi Uribarren euskaltzainak, eta baita EHUko hainbat irakasle ere.

Iruña-Veleia Argitu ekinbideko kideek kalera aterako dute agiria, eta sinadura bilketa bat abiatuko dute. Sarean ere sinatzeko aukera izango da change.org webgunean.

Murillo el Fruton (Nafarroa, Tuteratik 40 km) euskaraz XIV. mendean. Argia

Murillo el Fruto XIV 3Murillo el Fruton euskaraz. Argia.

Murillo el Fruto (Nafarroa, Tuteratik 40 km), 1400 inguruan. Herriko 80 biztanlek, banan-banan, jabetzan zituzten lurren eta horiengatik ordaintzen zituzten uzta zati edo petxen berri eman zuten. Parean Gil López de Sarasa Erriberriko notarioa omen zegoen, murillotarrek esandakoa txukun-txukun jasotzen. Juan Fortuñoren emazte Romeak Legazpean sail bat zeukan eta almute bat ordaintzen zuen horregatik. Trankazarrako sailarengatik, aldiz, lau imina eta almute bat. Baratzezarrekoarengatik, lau almute eta erdi…