Etiketa honen artxiboa: veleia

Iruña-Veleia 1.700 urteko ehunka irudi zoragarri 9 bederatzi urte sarean.

13398 Iruña Veleia2009-1-17an, duela 9 bederatzi urte, Arabako Foru Aldundiak bere webgunean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/ argitaratu zituen Iruña-Veleiako ia mila irudi zoragarri, txostenak eta analisiak.

Ordura arte urtetan eztabaida ikaragarria sarean baina irudi gutxi batzuk besterik ez zeuden sarean, gehienak kalitate gutxikoak:
Iruña-Veleia 2008ko abendua.
Hiru salbuespenekin: 11709 Miscart, 12108 Kalbarioa eta 15920 Neu XII urte tu“, 2008ko abenduan argitaratua.
Hortik aurrera ia mila argazki kalitate onekoak sarean:
Iruña-Veleia ostraka euskaldunak.
Iruña-Veleia 2009ko urtarrila.
Iruña-Veleia 2009ko otsaila.
Ikusi nituenean ezin nuen sinistu => ez zegoen euskaldunik hau faltsutuko zuenik, salaketak gezurra ziren.

Ondoren etorri ziren Iruña-Veleia defendatzen duten txosten zientikoak. Eskerrik asko Lorena.

Eskerrik asko batez ere 14 urtetan ostrakak bilatu, aurkitu eta defendatu dituzten arkeologoei, Idoia, Eliseo eta Eskribano.

Iruña-Veleia argazkiak (400 bat):
Ostrakabase (Sos Iruña-Veleia)
JM Elexpuru (Flickr)
Ama Ata (400 Flickr)

Hitzaldia: Iruña-Veleia epaiketa behingoz. Otsailak 1, osteguna, Alicia Satué. Mutriku

Iruña-Veleia Alicia Satue MutrikuHitzaldia: Iruña-Veleia epaiketa behingoz. Ama Ata.

Otsailak 1 osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Mutrikuko Gaztetxean, Iruña-Veleiari buruzko hitzaldia emango dut euskeraz. Polemikaren historioaz eta oraingo egoeraz mintzatuko naiz, aukeratutako grafito batzuek gordetzen duten altxor historikoa eta filologikoa erakusteaz gain. Ongi etorriak izango zarete.

Alicia Satué.

Iruña-Veleia epaiketa: txostenak eta analisiak argitaratu gabe

Normala da guztia ez argitaratzea jakinik epaiketa zabalduko dela (txosten asko argitaratuak daude), baina harrigarria da hain prozesu mediatikoan gero eta txosten gehiago “sekretuak” izatea, adibide batzuk:

1.- Madariaga SEM-EDX: zenbat ostraka karbonoz estalita konduktore bihurtzeko? Non daude irudiak eta analisien ondorioak? Gutxienez 11419 Octavio Augusto, 11427 Ornelio Ivlio (Madariaga txostena), 11459 txerria manipulatua Irudia Ama Ata eta Carlos Elorza arkeologoaren IR-32.

2.- IPCE José Vicente Navarro txostena “Análisis de fragmentos cerámicos de Iruña-Veleia 2013-10-28“, zati batzuk argitaratuak.

3.- IPCE Tomás Antelo txostena “Informe de examen por imagen” Tomás Antelo, Ángeles Amaya, Miriam Bueso, Ana García, Alfonso Domingo, Carmen Vega 2014-3-14. Txuri beltzean bakarrik.

4.- Escuela Superior de Conservación y Restauración de Bienes Culturales de Madrid (ESCRBC) autoreak Sra. Dávila, Sr. Gea, Sra. Rodríguez. (10/18 Iruña-Veleia Autoan eta Instrukzioan azaltzen da).

5.- Ertzaintzaren txostena, zati batzuk argitaratuak.

6.- Ostraka manipulatuak: 12108 kalbarioa,  12108 kalbarioa, 11709 MISCART11429 Perefone

7.- Txosten grafologikoak 2 bi, (1 Grafotec /  1 Lettera M. Ezkurra), bigarrena 36 mila €uro ordaindu zen, baina Ertzaintzak omen dio ez duela ezertarako balio.

8.- Nuñezen garaiko indusketa txostenak, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016 (Quark) eta 2017 (Loza). Zer aurkitu dute? Argitaratu dute Arkeoikuska 2016, 2017ko abenduan (Quark).

9.- Bi ostraka propio idatziak falta omen dira (fisikoki), Eskribanoren txantxa (2005eko abuztua) “Veleia”/ “lepaxt” idatzi zuenean harri koskor batean eta R. Cerdanek CNRSra bidali omen zituen kontrolak beste 68 ostrakekin konparatzeko, nahita idatzita “Hola que tal…” eta beste hiru.

10.- Irudirik gabeko ostraka euskaldunak (10 urte ondoren):

13394a MARCVS LAGVN / IAII
13396b IIDA / IAN / LO,
16363b MIRTO / (OVSTA) / TA

Egongo dira gehiago jakina.

SOS Iruña-Veleia prentsaurrekoa. Naiz

Sos ruña-Veleia prentsaurrekoa 2018-1-118 int20180118016646-1Auto 10/18 Iruña-Veleia. (Euskararen jatorria)

SOS Iruña-Veleia agiria 2018-1-18. (JM Elexpuru)

SOS Iruña-Veleia prentsaurrekoa. Naiz.>SOS Iruña-Veleia: «Solamente laboratorios especializados pueden dirimir la cuestión»>

La plataforma SOS Iruña-Veleia ha defendido la inocencia de Eliseo Gil y de Oskar Escribano. «Consideramos que existían razones más que suficientes para el archivo del caso. De hecho, creemos que jamás se debió llegar a esta situación», han señalado Juan Martin Elexpuru e Idoia Filoy.
SOS Iruña-Veleia. Berria 2018-1-19.
Argia
Iruña-Veleia. Argia.

Txillardegi gogoan 6. urteurrena

txillardeg 6 urtei

Txillardegi gogoan 6. urteurrena. Hirutxulo.

Txillardegi gogoan 6. urteurrena. Egitaraua.

Beti defendatu zituen Iruña Veleiako ostraka euskaldunak, Sos Iruña Veleia herri plataformaren manifestua sinatu zuen analisiak eta kata kontrolatuak eskatuz, 1742. pertsona:

1.742 J. L. Alvarez Enparantza “Txillardegi” Donostia. Euskal filologoa eta idazlea 2012-1-14. Eskerrik asko.

“Grafito” horiek benetakoak dituk’ (Txillardegi hiru gutun) Egilea: Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’
Txillardegi.wordpress.com
Txillardegi azken hitzaldia Donostian 2011-2-12 (bideoa)
Txillardegi omenaldia 2011-2-12 (bideoa).
Txillardegi Berrian
Txillardegi Jakin aldizkarian.
Txillardegi 2012-1-14 ostraka berria azaldu zen Iruña Veleiako euskara zaharrean:
Txillardegi ostraka

 

 

Ahozko epaiketa zabalduko omen da Iruña-Veleian 9 bederatzi urte ondoren

Iruña Veleia 2017-12-14Koenraad Van den Driessche adituak erantzun bat argitaratu zuen atzo Ama Ata webgunean non adierazten duen Arabako Auzitegiak partzialki onartu dituela Iruña-Veleiako defentsak (Eliseo Gil, Oskar Eskribano eta Rubén Cerdán) planteatu zituen eskaerak eta ondorioz, normalean esan nahi duela ahozko epaiketa zabalduko dela bederatzi urte ondoren. Ikusiko da. (Irudia JM Elexpuru bloga)

JM Elexpuru.

Argia.  Berria, Gara, Noticias, Correo. Euskeraren Jatorria

REINU” irakurri zuten Gorrotxategik eta Lakarrak

AIIIN REINU mahatsondo euskara veleia
REINU irakurtzen dute Gorrotxategik eta Lakarrak.

AIIIN => AIEN => Aihen => mahatsondoa. Miguel Thomson.

Gorrotxategiren txostenean 3. eranskinean trankribitzen ditu 6. sektoreko ostrakak eta grafitoak gehienak euskaldunak. Irakur daiteke:

13364 geure “ata” zutan / Reinu “Iesus” ta / egin badi zur

Hemen irakurtzen dute Reinu:

13364 Reinu

Nabarmena da ezin dela Reinu irakurri.

13364 geure “ata” zutan / Reinu “Iesus” ta / egin badi zur


Ostraka hau faltsutzat salatzen dute.

Ostraka honi, salaketa egin baino bi urte lehenago CNRSeko laborategian patina analisi ona egin zitzaion eta aurkeztu zen Arabako Foru Aldundian beste 66 ostraken analisiekin batera (Ruben Cerdan doktorearen txostenak)