Etiketa honen artxiboa: zentsura

Nuñez aroa (2010-2017) 8 urte, 8.000 M2 indusketa eta 2 bi grafito. Nork sinistu? => Zentsura Iruña-Veleian

Iruña Veleia Nuñez5Nuñez aroan azken 8 urteetan, 8.000 M2ko azalera induskatu dute, 1.200 M2ko azoka (macellum), dendak, etxeak (begira irudia 2016ko indusketa)…

Iruña-Veleia 2016 indusketa
Iruña Veleia Arkeoikuska 2016 Macellum 2Baina 2 bi grafito bakarrik argitaratu azken 8 zortzi urteetan: “VELEIAN” ara eta “FQ FRA UR ELA”.

Ez dute ezer gehiago aurkitu?
Ez dute grafitorik aurkitu? Nork sinistu?
Zergatik dago zentsuratua Iruña-Veleia?

Lurmen aroko ehundaka ostraka dago sarean argitaratua, Nuñez garaikoak zergatik ez?

Ostraka euskaldunak erakusteko ez dute baimenik ematen 8 urte ondoren. Berria.

13395_1Ostraka euskaldunak erakusteko ez dute baimenik ematen 8 urte ondoren. Berria.

“Ez da eztabaida teoriko hutsa. Iruña-Veleiako piezak Artium museoan erakutsi ahal izatea da Jaio eta van Gorkumen sakoneko asmoa. Horretarako, mailegu eskaera ere egin diote Arabako Aldundiari, baina ezetz erantzun diete oraingoz. «Badakigu proiektua erronka handia izan dela erakundeentzat», onartu du Jaiok. Gaia oraindik ere epaitegian dagoela esanez justifikatu dute ezezkoa aldundiko arduradunek. Izan ere, instrukzio fasean dago 2009ko martxoaren 24az geroztik Eliseo Gil Lurmen enpresako kide eta aztarnategiko buru izandakoaren aurkako salaketa Gasteizko Lehen Instrukzio epaitegian, eta ikusteko dago oraindik azkenean epaiketarik egingo den edo ez. Horregatik, aldundia ez dago prest erakusketarako piezak uzteko, harik eta epaileak zerbait esan arte.”

8 urteko zentsura lotsagabea. Errukirik ez dago Iruña Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken 8 urtetan.

Iruña Veleia hondeamakinak eta zentsura instituzionala azken 6 urtetan

Veleia NuñezVeleian ara textuaJulio Nuñezek ia ez du Iruña Veleiako grafitorik argitaratu azken 6 urtetan, (dakidala bi VELEIAN ara eta UR ELA (Duumviri) ) nahiz eta “asko azaldu omen diren”… arraroa da 8.000 M2 baino gehiago arakatu dituelako hondeamakinak eta guzti. Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek mila ostraken irudiak argitaratu zituzten (begira Ostrakabase zoragarria 70 euskaraz eta guzti), Nietok eta beste arkeologoek ere aurkitu zituzten.

VELEIAN ara argitaratu zutenean 2012an, Antonio Rodriguez Colmenero arkeologoak (besteen artean) idatzi zuen agian euskaraz idatzita zegoela zati bat bederen:  “Por otra parte, el posible genitivo euskérico Veleian nos libraría de tener que interpretar, con los inconvenientes arriba expuestos, Veleian(orum) o, en el mejor de los casos, Veleian(ae) para una forma nominal que se hallaría transcrita en su
totalidad.”

Julio Nuñezek Iruña Veleiako lehen grafitoa (Veleian ara) argitaratu eta euskara bermatu? Ulergarria izan daiteke gehiago ez argitaratzea, (UR ELA Duumviri) ere euskara ematen du), euskaraz ez dakielako eta bera baita faltsutze salaketak egiten dituen bi txosten zientifikoen sinatzailea.

Galdera da erakunde publikoek Eusko jaurlaritza (Arkeoikuska), Arabako Foru Aldundia, Kultura sailak, zergatik babesten duten Iruña Veleiako zentsura lotsagabea azken 6 urtetan?

2009-1-17an Arabako Foru Aldundiak Iruña Veleiako mila  ostraken irudiak argitaratu baldin bazituen sarean, zergatik ez du bat ere argitaratu azken 6 urtetan?

Euskal erakunde “demokratikoek”, alderdi politikoek, hedabideek… zergatik babesten dute Iruña Veleiako zentsura? Zergatik ez dute Iruña Veleiako ostraken irudirik argitaratzen azken 6 urtetan?

Arabako Foru Aldundiak Iruña Veleia zentsuratzen du

Julio Nuñez Iruña veleia 2010Idoia Filloy eta Eliseo Gil (Lurmen) arkeologoekin aurkikuntza bereziak egin ziren Iruña Veleiako aztarnategian (400 ostraka) batez ere 2005 eta 2006. urtetan, polemika handia sortu zuten urtetan… baina aztarnategiko arduradunak, alegia, Arabako Foru Aldundiak informazio guztia argitaratu zuen bere webgunean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/ 2009-1-18an, hau da lau 4 urtera.

Julio Nuñez bere hondeamakinarekin sartu zen Iruña Veleiako aztarnategian 2010an, alegia, duela sei 6 urte… eta ez du ia ezer argitaratu (Veleian ara).

Iruña Veleiako arduradunak, Arabako Foru Aldundiak, zergatik ez du bere webgunean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/  indusketen eta aurkikuntzen ezer argitaratu azken 6 sei urtetan?
Arabako Foru Aldundiak zergatik zentsuratzen du Iruña Veleia azken 6 sei urtetan?
Zergatik zentsuratzen du Iruña Veleia aztarnategiko euskara?
Noiz arte egongo da Arabako Foru Aldundia Iruña Veleiari buruz ezer argitaratu gabe? Zenbat urte? Zergatik?
Non daude hedabideak, alderdi politikoak… Iruña Veleiako azken 6 urteko zentsura nabarmena salatzeko?