Etiketa honen artxiboa: zolda

Epaileak adierazi du probablea dela Eliseo Gilek 1.700 urte izatea

15920 Iruña-VeleiaIruña-Veleia Eginbidea 1281/2009. Autoa 2017-5-3. JM Elexpuru.

8 zortzi urte ostean, epaileak argitaratu du Iruña-Veleiako 2017-5-3 auto ospetsua, non idazten duen Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak faltsutuak izan omen zirela eta gainera, Eliseo Gil (eta Oscar Escribano) salatzen ditu ostraka euskaldunen egiletzat.

IPCE Jose Vicente Navarro jaunak sinatzen duen txostena hartzen du salaketaren oinarritzat, ez dago osorik argitaratua (ez dut ezagutzen behintzat), zati batzuk baizik.

Irakurri dudanagatik, IPCEko JV Navarroren txostenaren ondorioak, alegia, ostraka euskaldunak azken hamar urtetan izan direla faltsutuak, ez zait iruditzen inolaz ere frogatuta daudenik, aurkakoa baizik, irudietan ikus daiteke (15920 ostraka euskalduna adibidez) hizki euskaldunak zolda edo kostra (1700 urtekoa) dutela gainean, beraz zaharrak direla (ehundaka urte, arkeologoen arabera 1.700 urte). Gainera erraza ematen du analisiak errepikatzea, bermea ematen duen laborategi batean, atzerrian bada hobe. (Txosten zientifikoak).

Ondorioz, epaileari probablea (“grado de probabilidad”) iruditzen zaio ostraka “idazleek” (Eliseo Gil eta Oscar Escribano) alegia, 1.700 urte dituztela… Ondorio “bitxia” egileen adina, epaile baten auto baterako, orain arte txantxetan bakarrik aipatua.

Epaiketa zabaltzen bada, Eliseo Gil arkeologoak frogatu beharko du ez dituela 1.700 urte, gazteagoa dela baizik. Egia esan, Eliseo Gil arkeologoari itxura ona antzematen zaio 1.700 urte beteak izateko.

Errukirik ez dago Iruña-Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin (eta Oscar Escribanorekin), justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 8 zortzi urteetan.

15920 Iruña-Veleia ostraka euskalduna, 1700 urte (irudia AFA).

15920 Iruña-Veleiako ostraka euskalduna.

Altamira 25 urte.
Giordano Bruno kiskalita 1600ean.

15920 euskara kostraren azpian IPCE mikroskopioan. Zergatik ez dute kostra datatzen?

Ama ATA blogean IPCE txostenaren irudiak zabaltzen ari dira, 15920 ostrakan argi ikusten da mikroskopioaren irudian R hizkia (RIIBA) zolda azpian dagoela… Zergatik ez dute zolda datatzen?

Azken 5 urtetan egin den eskaera.

15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)
15920

15920 irudia mikroskopioan (Ama Ata)
15920 mikroskopioa