Grafologo anonimo batzuk zientifikoki demostratu dute Eliseo Gilek 1.700 urte dituela eta gazte dagoela... bakarrik argitaratu dute El Correo españolen duela urtebete, gero Berrian 2010-1-30ean (Alberto Barandiaran), ostean Alberto Barandiaranek bere liburuan Veleia afera eta azkenik Sustatun, guztietan grafologoen izenik eman gabe jakina… baina grafologoek asmatutako gezurra besterik ez omen da. Eliseo Gilek ez ditu 1.700 urte.
Etiketa honen artxiboa: 32_zundaketa
13+ txosten zientifiko grafitoen benetazkoaren alde
Gero eta txosten zientifiko gehiago Iruña-Veleiako idazkunen egiazkoaren alde eta jende gehiago eskatzen analisiak eta indusketa kontrolatuak (adibidez 32 zundaketan non azaldu ziren Gorrotxategik eta Lakarrak faltsutzat salatzen dituzten 35 ostraketatik erdia 18 ostraka) Sos-Iruña-Veleia sinatzen 1750 lagun:
14 Txosten zientifiko grafitoen alde
Sos-Iruña-Veleia 1750 sinadura
1.- Edward Cecil Harris Dr., arkeologoa,
2.- Antonio Rodríguez Colmenero Dr; Arkeologoa eta epigrafista,
3.- Ulrike Fritz Dr.; hizkuntzalaria eta egiptologoa,
4.- Koenraad Van den Driessche, Geologian Doktorea.
5.- Joaquín Baxarías Tibau Dr., mediku paleopatologoa,
6.- Hector Iglesias. Les inscriptions de Veleia-Iruña 3
7.- Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea.
8.- Emilio Ilarregi arkeologoa
9.- Carmen Fernandez Ochoa (arkeologian katedratikoa) eta Angel Morcillo doktoreak : “Dictamen científico sobre el método arqueológico de Iruña-Veleia”.
10.- Mikel Albisu geologoa “Análisis visual de 15 piezas arqueológicas de Iruña-Veleia por sus fotografías”.
11.- Eliseo Gil arkeologoa.
12.- Idoia Filloy
Iruña-Veleia ez da arazo zientifikoa inoiz izan
Iruña-Veleiako Batzordea eratuta zegoen bitartean eta Henrike Knorr hil ostean, Gorrotxategik bere txostenari sarrera ematen dio Arabako Foru Aldundian 2008-6-24ean (sekretu pean Gorrotxategi txostena); bertan 70 bat ostraka faltsutzat salatzen du 35 bat euskaldunak. Faltsutzat salatutako ostraketatik ia erdia zundaketa bakar batetik ateratakoak zen 32. zundaketatik alegia. Batzordearen bete beharra zen salaketak ikertzea eta erraza ematen du 32. zundaketa (4 M2) zabaltzea Eliseo Gilek eta Perring-ek besteen artean eskatu zuten bezala. Batzordeak bost hilabetetan ez zuen ikerketarik egin ekainetik azarora bitartean eta batzordeko batzuk Felix Lopezen txostenean oinarrituta “faltsutzat” salatu zuen Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an hedabide guztien aurrean Cervantes eta pegamentuarekin.
Arkeologoek zioten 32. zundaketa metro eta erdiko sakoneran duela ia bi mila urteko geruza aberatsa topatu zutela eta litekeena dela ostraka euskaldun gehiago azaltzea. Urte honetan jende gehiago azaldu da Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuz 13+ txosten zientifiko eta “iritziak iritzi” aditu gehienek diote indusketa kontrolatuak direla ustezko “arazo zientifikoaren” irtenbide bat, Sos-Iruña-Veleiak dioen bezala. Inoiz gertatu behar ez zen “arazo zientifikoa” borondatea izan balute faltsutze salaketa larriak ikertzeko. Zabaldu 32. zundaketa.
Txostenak eta dirua. Elexpuru.
Ordainduko nuke 32. zundaketa zabaltzeko.