Etiketa honen artxiboa: barandiaran

Ekain 50 urte: Almagrok debekatu zien ikertzea Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altunari

Ekain behorraEkain 50 urte. Jesus Altuna. Naiz.
Jose Migel Barandiaran.
Handik ‘comisario general de excavaciones’ delakoak, Almagro (falangista) abizenekoak, zoriondu ordez bera iritsi bitartean gu sartzea debekatu zigun. Berak ikertu nahi zuela. On Jose Migeli esan nion: ‘zuk bizitza oso daramazu honetan eta nola etorriko da hura aztertzera?’. Hurrengo egunean bertan hasi ginen barruko azterketa egiten.

Arkeologo eta paleoantropologoak Ekaingo kobazuloaren zirrikituak ederki ezagutzen ditu. Urteak eman ditu bertan lanean, han bizi izan zen Lehen Gizakiaren sekretuak ikertzen. Soinean 86 urte izanagatik, burua argi du eta atzo izan balitz bezala gogoratzen du haitzulora sartu zen lehen aldia. Kontakizun zientifikoa bizipen pertsonalez zipriztindu du.

Almagro zientziarako izen madarikatua.

Alberto Barandiaran kazetari jaunari. Beñi Agirre. ZuZeu.

15910 Iruña VeleiaAlberto Barandiaran kazetari jaunari. ZuZeu.

Iruña Veleia gaia dela eta, El Salto hedabidearen arabera, zuk zeuk esana da: “No se puede tirar adelante cuando 26 expertos de primer nivel defienden la falsedad o imposibilidad de la verificación/… La única oportunidad es que el conjunto epigráfico se archive, de alguna manera se olvide y que se excaveel yacimiento en profundidad, al lado de donde salieron los restos, a ver que sale”.

Ba, badago beste aukera bat (gutxienez) grafitoak benetakoak diren frogatzeko, eta da, EHB, EAJ eta PSOEren botoekin, Hernaniko Udalak erabaki duena (Bergara eta Eskoriatzako udalei jarraiki): zientzia izan dadila epaile. Zientziak badu tresnarik, grafito baten antzinatasuna zehazteko. Horixe baita zientziaren ezaugarrietako bat: gauzak zehazki neurtzeko tresnak edukitzea, iritzi guztien gainetik. Sendagileari irudi lekioke norbaitek sukarra izatea.Baina, termometroa da sukarra zehazki neurtzen duena. Kasu honetan, badira laborategiak grafitoen antzinatasuna neurtu dezaketenak. Kapaz dira, Zumaiako haitzen antzinatasuna neurtzeko: milioika urteko antzinatasuna. Nola, ba, ez dute neurtuko Iruña-Veleiako grafitoen antzinatasuna!

Beraz, ezin da kasua artxibatu, eta are gutxiago ahaztu, froga zientifikorik egin gabe, espertoak esperto. Bestela, gerta dakiguke Altamirakoa. Alegia, Europako esperto guztiek faltsutzat jo zituztela hango pinturak; eta, “faltsifikatzailea” hil eta gero, esperientziak frogatu zuela benetakoak zirela. Halakorik gertatu ezkero, egingo genukeen ridikulua sekulakoa litzateke. Bataz, esperto guztiek ez dutelako faltsutzat jo; besteaz, zientziak tresna gehiago dituelako, Altamirakoa gertatu zenekoa baino; eta azkenik, akatsa errepikatzea litzatekeelako. Esango genuke, ridikulua egiten hasiak garela: espertoek zioten ez zela posible egiptoar hieroglifikoa agertzea. Eta gerora, Castejonen ere agertu dira.
Indusketa berri bat egitearekin ados, baldin eta arkeologoak, independienteak badira.

Beñi Agirre Oiartzabal
Eñaut Agirre Goia
Jexux Eizagirre Portillo
Tomas Elorza Ugarte
Juanjo Uria Zubiarrain

Ez duzu abusatuko” Alberto Barandiaranen liburu berria

Ez duzu abusatuko” Berria. Batzuk sentiberak azaltzen dira egurra gupidarik gabe eman dutenean (Veleia afera), aulki zigorra bederatzi 9 urteko ebidentziaren aurrean inolako errukirik erakutsi gabe…

Egia esan asaldatuta nago ikusirik Nuñez eta Loza “familia” ibili omen direlako aurten Iruña-Veleiako aztarnategian 2017. urtean, Coca Cola eta esku muturreko erlojuak bilatzen (suposatzen da aitak 2006an idatzi bezala), iaz Quark enpresa ibili zen antzera egunero sarean idazten, baina indusketa txostenik argitaratu gabe.

Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskarari erasotzea promozioa dakar zalantzarik gabe, ikusi besterik ez dago Nuñez salataria eta zuzendaria (2010-2017), A. Canto (Españako historia academia RAE), J. Gorrotxategi (RAE 2015-12-17), J. Lakarra (Euskaltzaindian), A. Barandiaran (Hekimen), M. Ezkurra grafologak 36 mila €… eta azken boladan Loza “familia” ere.

Hienak ikusten dira TAn ia egunero… Gero eta sekretu eta kiratsa gehiago Iruña-Veleian, erruki gutxiago dagoen bitartean euskara zaharra aurkitu zutenekin bederatzi 9 urte ondoren, justizia ez da azaldu, mendekua baizik. Disparate zerrenda luzatzen ari da baina, ez duzu abusatuko.

Barandiaran eta zentsura

Barandiarani elkarrizketa Berrian

Liburu erabat sesgatua idatzi berri du Alberto Barandiaranek Iruña-Veleiako faltsutze salatarien historia ofiziala. Salatariek badute beren historia ofiziala. Orain elkarrizketan lasai asko aitortzen du ez dituela elkarrizketatu Filloy, Gil, Elexpuru, Iglesias, Koen, Roslyn M. Frank, Silgo, Baxarias, Colmenero, Albisu, Harris, Ulrike Fritz, Fernandez Otxoa, Ilarregi… alegia, grafitoak benetakoak direla defendatzen duen inor ez duela elkarrizketatu liburua egiteko, aurretik omen zituelako.  Baina hau ez da zentsura.

Liburua irakurtzen duenak ez du jakingo nola kiskali zituzten gezurrekin  Iruña-Veleiako arkeologoak (14 urtetan lan egin ostean) Arabako Batzar Nagusietan 2008-11-19an hedabide guztien aurrean  euskara zaharra aurkitu ondoren, Miscart eta pegamentoarekin, gezurrezko Descartes irakurriz eta algarak eraginez diputatu eta kazetarien artean, aditu batzordeko kideak (Gorrotxategi, Lakarra, Santos Yanguas, Madariaga eta Julio Nuñez) isiltzen ziren bitartean. Barandiaranen bertsioan irakurriko du “Madariagarentzat loctite kaltegarria omen dela zeramikarentzat… eta orduan Descartes irakurtzen omen zuten…”

Espainolek ere Madrilen lotsatzen direnean Descartes irakurtzen, Barandiaranek dozenaka aldiz idatziko du hori bai irudirik erakutsi gabe. Ez dute jakingo nor ziren Txatxipiruli, Satorrotas… eta beste aditu batzordeko anonimo, eta zer idazten zuten foro espainol zentsuratuetan, eta zer garrantzia izan zuten hasieratik aferan.

Ez dute jakingo Barandiaranentzat hain errespetagarria den Celtiberian ehundaka mezu daudela zentsuratuak edozeinek konproba dezakeen bezala (A. Canto beraren dozenaka mezu ezabatuak daude) eta zergatik itxi zuten 2008-7-7an, baina bai zentsuratzaileek eta beren lagunek idatzen zutena ederki azaltzen da liburuan. Ez dute jakingo Barandiaranentzat erreferentzia diren foro espainol ospetsuenak beti egon direla zentsuratuak eta ehunka mezu dituztela zentsuratuak eta norbait zentsuratzen dutenean, bere mezu guztiak eta arrasto txikiena ere ezabatzen dutela (Nefertitiren memoriaren antzera), atzetik datozenak ez dezaten ezer jakin.

Ez du jakingo 2008-11-19an asmatutako gezurrekin sortu zuten tragedia pertsonala hainbat lagunei, kaleratzeak, urtetako lintxamendu publikoa, difamazio pertsonala eta profesionala, gaur egun jarraitzen dutena gupidarik gabe, kultura diputatu eta guzti. Ez dute jakingo Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak Arabako Foru Aldundian sarreratuak 2008-6-24an, bost hilabetetan aditu batzordeak ez zituela ikertu (2008-6-24 / 2008-11-19 desegin arte) eta ondorio itzelak izan dituztela; eta gaur arte, ia bi urte terdi igaro direnean inork ez dituela ikertu oraindik. Ez dute irakurriko aditu batzordearen Felix Lopezen “txosten bakarraren unanimitate zientifikoa” 2008-11-19an, bakarrik Gorrotxategiren txostenak sarrera data zuenean AFAn.

Ez dute jakingo Sos Iruña-Veleia sortu zela duela bi urte, 16 txosten zientifiko bildu dituela grafitoak bermatuz, 2.132 sinadura lortu dituela eskatzeko analisiak eta indusketa kontrolatuak; ez dute jakingo Iruña-Veleian urtetan maitasunez egindako lan arkeologi itzela dagoela Ostrakabase artxibo zoragarrian, ehundaka ostraken irudiekin, transkripzioekin eta datoekin. Ez dute jakingo nor den Roslyn M. Frank Ameriketako doktore euskalduna eta bere txostena. Ez dute ezagutuko Hector Iglesias euskal filologian doktorearen webgunea. Juan Martin Elexpururen blogak suerte hobea izan du eta behin aipatzen du.

Ezingo dituzte irakurri eta bideotan ikusi Gorrotxategiren zalantzak, grafitoak bermatzen Knorr eta Gilekin, “etor daitezela munduko arkeometra onenak Iruña-Veleiako ostrakak ikertzera…”. Ez dute jakingo hasieran aditu batzordeko bost kidek ( Pilar Cipres, Santos Yanguas, Gil, Knorr eta Gorrotxategik) bermatzen zituztela grafitoak.

Ez dute irakurriko arkeologoen aurka Eusko Trenbide Sareak eta Eusko Tren enpresa publikoek jarritako kereilak, iruzur ekonomikoa leporatuta, artxibatuta daudela betiko, salaketek inolako funtsarik ez dutelako inoiz izan, nahiz eta Kultura Diputatuak berriro salatu Eusko Legebiltzarrean orain bi aste.

Ez dute jakingo epaileak ebatzi zuela grafitoen analisiak egin behar direla. Ez dute jakingo, epaiketa azkartzeko publikoki eskatzen ari omen den Kultura Diputatuak martxotik, irailera, sei hilabete kosta zaiola ematea epaileari, analizatzeko ostraka zerrenda.

Arabako Foru Aldundian ostrakak manipulatu dituztela eta irudiak erakusten dutela, ez dute irakurri ahal izango; hori bai foro espainoletan “demostratu” omen dute Lurmeneko argazkiak “manipulatuta” daudela.

Ez dute jakingo Julio Nuñez faltsutze salataria, bi txosten sinatzen dituena izendatu dutela aztarnategiko zuzendaria, batean salatzaile, epaile eta onuradun nagusia alegia, eta denbora falta izan zaiola azken hilabetetan aztarnategiko 8.000 M2 txikitzeko bere hondeamakinarekin, nazioarteko arkeologoek salatu duten bezala.

Ez dute jakingo faltsutze salaketa propio asmatuak daudela eta hori delitu penala izan daitekeela. Ez dute jakingo grafitoak idatzita daudela buztin freskoan labean egosi aurretik orain dela 1.700 urte, eta ezin direla faltsutu, kostra nabarmena dutela hitzen gainean, lekukoak daudela, Koenraad geologian doktoreak argazkietan ikusten dituen ebidentzia fisikoak.

Filloy, Gil, Elexpuru, Iglesias, Koen, Roslyn M. Frank, Silgo, Baxarias, Colmenero, Albisu, Harris, Ulrike Fritz, Fernandez Otxoa, Ilarregi… esaten dutena jakin nahi duenarentzat beste liburu bat idatzi beharko da. Ezingo dute irakurri adituen bideo asko (60 bat) dagoela ikusgai amaraunean:
http://www.vimeo.com/user3606675
http://www.youtube.com/user/kvddries2009
http://www.youtube.com/user/iruinaoka

Barandiaranen liburua irakurtzen dutenek ez dute jakingo blog xume hau dagoenik ere sarean bi urte baino gehiago (beste blog euskaldun batzuk bezala Elexpuru, Hector Iglesias), nahiz eta liburuan famatzen diren foro espainol batzuk baino askoz ere bisita gehiago duen, zentsura dagoelako eta batzuk ez dutelako salatzen.