Etiketa honen artxiboa: euskalduna

Ostraka euskaldun berria Erriberri Olite Nafarroan

Inscripción Olite A (3) (1024x1017)Ostraka euskaldun berria Erriberri Olite, Nafarroa.

Ostraka euskaldunen lekuak:

Ostrakak eta grafitoak duela 1700 urte aztarnategietan Iruñeko Gaztelu plazan Nafarroan, Gipuzkoan Arditurrin,  Forua Bizkaian, Araban Aloria, Heredia, Arkaian, Iruña Veleian…
Ostrakak Iruñean Gaztelu plazan (Mercedes Unzu, Plablo Ozcariz)
Irun ostrakak eta grafitoak. Terra sigilata Irun. Munibe.
Ostrakak Arditurri Oiartzun 600 esklabu egunero lanean 200 urtetan (Thalacker)
Ostrakak Heredia Araba
Grafitoak Arkaia. Araba. Pilar Ciprés
Forua Bizkaia
Ostrakak euskaldunak 1700 urte Iruña Veleia
Aloria, Arrastaria, Amurrio, Araba (Juan José Cepeda)

Ostrakak, grafitoak Gipuzkoan

15920 ostraka euskalduna zazpi urte publiko: analisiak denbora galtzeko balio izan dute

15920

15920 ostraka euskalduna argitaratu zutela badira 7 urte 2008-12-18, kalitate oneko irudiak.

Ebidentea zen eta da kostrak estaltzen duela hizkia, RIIBA, R ezkerreko hanka, eta balitekeela kostraren azpian beste hizki batzuk egotea, VRT(II)TV edo azken hileran…

Duela 7 urte, oso erraza ematen zuen kostra edo zolda datatu eta azpian dauden hizkiak zaharragoak, alegia, 1700 bat urteko euskara zaharra izatea.

Analisiak eskatzen inozoak… 7 urte igaro dira, ostrakak hainbat eskutan egon dira, Ertzaintza, txapelokerrak, grafologoak, ikatz analisi alegalak… baina IPCE Navarro txostenaren konklusioetan:

Ama Ata blogean argitaratu dute  IPCE Navarro txostenaren bukaeran, “interesgarria” iruditzen zitzaiola 15920 ostrakari kostra kendu eta hizkiak irakurtzea… baina ez du egin, nahiz eta ostraka eskuetan izan duen. Zergatik ez du egin? Nork galerazi dio? Nork egin behar du?

Beste ikerlari batek? Beste zazpi urtera?
Navarro txostena

Ebidentzia sinpleen analisiak eskatzen inozoak, 7 urte alperrik galtzeko besterik ez dute balio izan. Bitartean Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoak zigortuak…

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian… azken 7 urtetan, justizia ez da ezagutu.
15920

Ostraka margotuak eta idatziak Arditurri Oiartzun. Euskaldunak?

17194 Ganiz O VArditurrin meategi ospetsuak daude azken bi mila urtetan Oiartzunen. Juan Guillermo Thalacker ingeniari alemaniarra 1803an egun bakarra igaro zuen meategi barruan (goizeko 8etatik gaueko 11k arte) bertan galdu, argia ahitu, itzali eta txiripaz irteera aurkitu ilunpean eta salbatu zuen bizia (berak kontatzen du 257.  orrian). 15 egun beharko omen zituen erromatar garaian egindako lanak aztertzeko (20 Km, gaur egun 5 Km ezagutzen omen dira). Hiru lan idatzi zituen Arditurri deskribatzen, 1804an argitaratu ziren , sarean daude gaur egun (begira lotura bukaeran) eta oso interesgarriak dira.

Thalacker-en arabera, erromatarren garaian Arditurrin ikusitako lanak egiteko (parte bat besterik ez zuen ikusi egun bakarrean) beharko zituzten 600 bat esklabu egunero lanean, 200 urtetan:

“… juzgo también por un cálculo aproximativo que 600 hombres trabajando diariamente por espacio de 200 años apenas habrán podido hacer todas estas excavaciones.” (2. pág 261)

Thalacker-ek ostraka (zeramika puska grabatua) asko margotuak eta idatziak aurkitu zituen Arditurrin, loreak, txoriak, zutabeak, hizkiak, Iruña Veleian bezala alegia:

“En algunos pozos encontré en gran abundancia molinetes de mano, hechos del granito. Hallé también muchos fragmentos de escudillas, platos, salvillas, &c. de barro encarnado, con mil dibuxos de flores, pájaros, columnas, y letras no legibles por lo gastadas. Este barro tomaba al cocerse una especie de barniz hermoso de color de cinabrio claro, tan lindo como si fuera una bella porcelana roxa. He visto algunos tiestos como estos en diversos gabinetes particulares, y creo que sean unos y otros de la antigua loza de Sagunto (hoy Murviedro), y cuyo ramo precioso de industria ha desaparecido, como otros muchos. (pág. 212)

Ostrakak etxe partikularretan ere ikusi zituen, agian euskaldunak. Arditurrin milaka esklabu euskaldunak ibili ziren mendetan zilarra ateratzen erromatarrentzat  eta lekurik onena ote da, konkistatzaileen apologia egin beharrean, milaka esklabu euskaldunak gogoratzen duen eskultura bat paratzeko, (agian ostraka euskaldun baten ondoan).

Juan Guillermo Thalacker. Variedades de Ciencias, Literatura y Artes: Obra Periódica, Números 19-24 (1804) Número XXII.

De las antiguas minas de Oyarzun. (Pág. 203-215)
Concluye la descripción de las antiguas minas de Oyarzun.  ( Núm XXIII. Páginas 256-273):
Obsevaciones geognósticas de diferentes parages de la Guipúzcoa. (Núm XXIV. Páginas 319-333)

(pág. 212)
En algunos pozos encontré en gran abundancia molinetes de mano, hechos del granito. Hallé también muchos fragmentos de escudillas, platos, salvillas, &c. de barro encarnado, con mil dibuxos de flores, pájaros, columnas, y letras no legibles por lo gastadas. Este barro tomaba al cocerse una especie de barniz hermoso de color de cinabrio claro, tan lindo como si fuera una bella porcelana roxa. He visto algunos tiestos como estos en diversos gabinetes particulares, y creo que sean unos y otros de la antigua loza de Sagunto (hoy Murviedro), y cuyo ramo precioso de industria ha desaparecido, como otros muchos.

“… juzgo también por un cálculo aproximativo que 600 hombres trabajando diariamente por espacio de 200 años apenas habrán podido hacer todas estas excavaciones.” (2. pág 261)

Informazio gehiago:

Las “noticias y descripción de las grandes explotaciones de unas minas antiguas situadas en la provincia de Guipúzcoa” de Juan Guillermo Thalacker. Mertxe Urteaga

Ostraka mundua blogak milioia + 130 mila ziztada azken 5 urtetan eskerrik asko

Ostraka euskalduna 2013-12-30Ostraka euskalduna blog xume honek 1.130.000 ziztada (hits) lortu ditu azken bost urtetan, 200 mila ziztada urtero zuei esker, eskerrik asko. Duela ia 5 urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker,  bost urte milioi bat + 130 mila ziztada, eskerrik asko. 200 mila ziztada urtero ohitura bihurtu da ostraka bloga ziztatzea milaka lagunentzat. Hitzaldien bideoak ere beste hogeita bost mila bisita izan dituzte zuei esker.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon ondarea eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia mugimenduari, 20 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Luis Silgo, Edward C. Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Mikel Albisu, Roslyn M. Frank, Carmen Fernandez Ochoa, Emilio Illarregi, Ulrike Fritz, Joaquin Baxarias, Miguel Thomson, Alicia Satue,…

Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga, iruina.blogspot.com/ , Maju, Iruña Veleia argitu, Ama ata azken webgune indartsua. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen.

Milioi bat + 130 mila ziztada lortu ditu blogak, 5 urte igaro dira, baina oraindik ez da konpondu salaketa faltsuen arazoa; Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta defendatu duten arkeologo mitikoekin, Bihotza eta Musa, justiziarik ez bada, errukia mesedez, 1700 urteko ostraketan bezala.

Ostraka mundua blogak milioi bat ziztada azken 5 urtetan eskerrik asko

Ostraka euskalduna blogak milioi bat ziztada (hits) lortu ditu dagoeneko 2008ko azarotik (5 urte baino gutxiago), 200 mila ziztada urtero azken bost urtetan, zuei esker, eskerrik asko. Duela ia 5 urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, ia bost urte milioi bat ziztada, eskerrik asko. 200 mila ziztada urtero ohitura bihurtu da ostraka bloga ziztatzea milaka lagunentzat. Hitzaldien bideoak ere beste hogeita bi mila bisita izan dituzte zuei esker.Ostraka euskalduna milioi bat ziztada

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon ondarea eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia mugimenduari, 20 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Luis Silgo, Edward C. Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Mikel Albisu, Roslyn M. Frank, Carmen Fernandez Ochoa, Emilio Illarregi, Ulrike Fritz, Joaquin Baxarias, Miguel Thomson, Alicia Satue,…

Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga, iruina.blogspot.com/ , Maju, Iruña Veleia argitu, Ama ata azken webgune indartsua. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen.

Milioi bat ziztada lortu ditu blogak, 5 urte igaro dira, baina oraindik ez da konpondu salaketa faltsuen arazoa; Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta defendatu duten arkeologo mitikoekin, Bihotza eta Musa, justiziarik ez bada, errukia mesedez, 1700 urteko ostraketan bezala.

Ostraka.mundua blogak 900 mila ziztada eskerrik asko

Ostraka euskalduna blogak 900 mila ziztada (hits) lortu ditu dagoeneko 2008ko azarotik (4 urte eta erdi), 200 mila ziztada urtero azken lau urtetan, zuei esker, eskerrik asko.

Ostraka euskalduna 900 mila ziztada

Duela lau urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, eta ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, lau urte eta erdi 900 mila ziztada, eskerrik asko. 200 mila ziztada urtero ohitura bihurtu da ostraka ziztatzea. Hitzaldien bideoak ere beste hemeretzi mila bisita izan dituzte zuei esker.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon patrimonio eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia plataformari, 17 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Silgo, Harris, Colmenero, Albisu, Roslyn M. Frank, Ochoa, Illarregi, Ulrike Fritz, Baxarias…

Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga , iruina.blogspot.com/ , Maju, Iruña Veleia argitu, Ama ata azken webgune indartsua. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen. Ea milioi ziztada baino lehenago konpontzen den salaketa faltsuen arazoa.