Kategorien artxiboak: Iruña-Veleia

Julio Nuñezen plana Arabako Biltzar Nagusietan. DNA

DNA Julio Nuñezen plana. Bi hilabetetan egin du Iruña-Veleiako 10 urteko Zuzendari plan berria, ehun mila eurorekin eta aurkeztu dute Arabako Biltzar Nagusietan.

Julio Nuñezek faltsutzat salatzen du txosten arkeologikoa Azkarate, Quiros eta Belen Bengoetxearekin batera.

Julio Nuñezek faltsutzat salatzen ditu 110 ostraka ikonografikoak. Ostraka zerrenda

Faltsutze salataria eta zuzendari berria, itxoegin zezaketen epaitegiak erabaki arte, duintasunagatik bakarrik, baina ematen du presa dutela.

14+ txosten zientifiko daude bermatzen Iruña-Veleiako grafitoen benetasuna.

Sos-Iruña-Veleia plataformak 1760 sinadura analisiak eta indusketa kontrolatuak egiteko.

Eliseo Gilen mezua

Angulo oscuro blog berria

Angulo oscuro bloga

Eliseo Gil Zubillaga: “El tema es que, a día de hoy, ni yo ni mi representación letrada disponemos de más informes grafológicos elaborados para la querellante, que el ya conocido de AMC. Cualquiera (cualquier persona de buena voluntad) puede entender el nivel de indefensión en el que nos encontramos, máxime cuando los presuntos contenidos de esos nuevos informes son difundidos ¡a través de los medios de comunicación! y jaleados por internautas sin escrúpulos (algunos de los cuales exhiben la vana pretensión de ciencia o neutralidad, lo que no se sabe qué puede resultar más patético).
Es realmente vergonzoso para el género humano el abuso de impunidad que se permiten algunos a través del anonimato y de la perspectiva que da la red. Se están conculcando derechos básicos de las personas, como son la presunción de inocencia, máxime cuando solamente estoy imputado en dos causas y una tercera ha sido archivada definitivamente por la Audiencia Provincial. Pero está claro que poco les importan esas ‘minucias’ a quienes han dedicado sus desvelos a denostarme gratuitamente, para todos ellos mi más olímpico desprecio. El mensaje es para las personas honestas que puedan acercarse con curiosidad al tema. Las cosas por su nombre, me siento sometido a persecución y acoso con un pasmoso desequilibrio de medios a favor de una de las partes. Y, ah, otra cosa, para quien le interese: SOY INOCENTE.

Eliseo Gil Zubillaga

2 de febrero de 2010 09:28

Desprestigio modernoa

Iruña-Veleian aspaldi gainditu ziren zibilizazioaren muga guztiak. Historikoki garrantzia izan duten aurkikuntza guztietan beti egon ohi da faltsutzat salatu duenik, Iruña Okako euskara zaharra ez zen salbuespena izango eta Henrike Knörr hil ahala etorri zen aurrenekoa 2008-6-24ean, batzorde ustez zientifiko batean.

Suposatzen da salaketa larriak konprobatu egin behar direla, baina epaileak motelak direnez, beti egon ohi da justiziaren aurretik dihoan politikoa eta ziurtatu gabeko salaketak baliatzen dituena bere asmoak betetzeko, nahiz eta horretarako arkeologoak, filosofoak, zientzialariak… kiskali behar gezurrekin hedabide guztien aurrean, Giordano Bruno 1600ean edo 2008-11-19an Arabako Biltzar Nagusietan. Hau behin eta berriro errepikatzen den historia besterik ez da.

Modernitateak berriz beste ezaugarri berri batzuk eskaintzen dizkigu. Salaketa larriak frogatu ezean (estafa eta faltsutzea) eta epaileek artxibatzen dituztenean, Eusko Trenbide Sarearena kasu, gaur egun, badaude beste modu batzuk desprestigiatzen jarraitzeko egunero-egunero etenik gabe.

Sistema A: beste salaketa berri batzuk asmatu, filtratu zati batzuk hedabideren bati eta bilatuko duzu unibertsitateko irakasleren bat defendatuko dizkizunak amaraunean, bere taldearekin bada hobe jakina. Morboak asko saltzen baitu eta milaka bisita. Hilabeteetara, txostena argitaratzen denean, epaitegian ikusiko da ez duela ezer frogatzen (salatarien asmo gaiztoak baino), baina bitartean, frogatu gabeko salaketa larriak bolo-bolo zabalduko dira bazter guztietatik, eguneroko etenik gabeko desprestigio publikoan. Grafologoen aurreneko txostena kasu.

Sistema B: sistema Ak oso ondo funtzionatu duenez, salaketa berri batzuk asmatzen dira eta errepikatzen da A sistema, zertarako aldatu hain ongi funtzionatzen duena. Grafologoen bigarren, hirugarren eta “ernea”-garren txostenak kasu. El Correo izan beharrean Berria aukeratu frogatu gabeko salaketa berriak (“albisteak”) filtratzeko eta kitto. Jarraian foroak elikatu eta gustora beteko dute azken hiru urte terdian beren ezinbesteko eguneroko “lana”.

Amaraunak desprestigiatzeko eskaintzen dituen aukera berriak, politiko bizkorrek azkar ikasiak.

Laster zabalduko dute beste arlo batzuetara jakina. Historia honek ez du zerikusirik eguneroko errealitatearekin antzekorik iruditzen bazaizu zure imaginazioa da.

Ostrakak grafologoen eskuetan

Badirudi grafologoek eskuetan izan dituztela ostrakak, hori dio Berriako kazetariak. Ostrakak jarriko balituzte Sos-Iruña-Veleiako plataformak eskatzen duen bezala, froga fisikoak egiteko adituen eskuetan (adibidez arkeologoak:

Edward Cecil HarrisCarmen Fernández Ochoa ,    Angel Morillo, Emilio Ilarregi, Antonio Rodriguez Colmenero

Froga fisikoak: Koenraad Van Den DriesscheJoaquim Baxarias, Mikel Albisu

edo beste aditu neutral batzuen eskuetan, berehala esango lukete (esan duten bezala) grafitoak zaharrak (mendeak) ala egin berriak diren, Lakarrak sinatu duen bezala eta orain grafologoek omen. Grafologoekin (eta iritzietan oinarritutako salaketa berriekin) Iruña-Veleiako arazoa propio luzatzen ari dira.

Egunen batetan laster edo beranduago froga fisikoak eta indusketa kontrolatuak egingo baitira, adibidez 32. zundaketan eta ikusiko dira buztin freskotan idatzitako ostrakak (Colmenero, Koenraad Van Den Driessche), mendetako kostra azpian idatzitako hizkiak, margo azpian idatzitakoak, hezur freskotan idatzitako grafitoak (Joaquim Baxarias)… eta azalduko dira duela 1.700 urte euskaraz idatzitako ostraka berriak eta ezezagunak, metro terdiko sakoneran eta kostraz estalita orain arte bezala (adibidez 15920). Nire itxaropena da. Ostraka euskaldunen inbentarioa.15920