Kategorien artxiboak: Uncategorized

Faltsuak? Duela 5 urte pegamentua eta gaur altzairu herdoilgaitza eta urrea. Berria

Duela 5 urte pegamentua eta gezurrezko Descartes izan ziren faltsutze “froga nabarmenak”, inork ez zuen sinistu jakina; gaur berriz faltsutze “ebidentziak” omen dira altzairu herdoilgaitza eta urrea… originalak ez dira behintzat, “déjà vu” ematen du, baina 5 urte ez dira alperrik igaro.

Zergatik ez dute txostena argitaratzen? Ez al da sinesgarria?

Txosten asko dago sarean, bat gehiago izango da.

Berria ere El Correo eta ABC bezala.

www.elcorreo.com/alava/

ABCn ere filtrazioa

Aztertutako ostraka bat:

13371a 2005-5-4 “YAVIIII [Yaveh] ” / zutan / izana
13371

Aztertu ez duten beste ostraka bat, idatzita buztin biguinean egosi aurretik duela 1700 urte:

13363 2005-5-4  Yavhe / geure ata
13363

El Correo Araba: Españako kultura ministerioko peritoek “anomaliak” aurkitu omen dituzte

Miscartwww.elcorreo.com/alava/

El Ministerio de Cultura dice que los grafitos de Veleia son contemporáneos por Rosa Cancho. Peritos de Patrimonio detectan «anomalías suficientes» como para considerar que 35 de las 39 inscripciones analizadas «tienen un origen reciente» (Culturas)

Oraindik ez dute txostena argitaratu, “anomaliak” ez ote dira izango gezurrezko Descartes eta pegamentua bezala. Iruña Veleia “anomaliaz” beteta dago azken 5 urtetan…

Sos Iruña Veleia txostenak

Iruña Veleia euskara eta latina hitzaldia Donostiako IRALEn 2014-2-14

JM Elexpuru bloga:

IRALE irakasleak euskalduntzeko zentroak bere ikasle eta irakasleei zuzendutako  hitzaldia antolatu du.

Gaia:  Iruña-Veleiako Euskara eta Latina

Hizlariak: Juan Martin Elexpuru (euskara), Alicia Satué (latina)

Lekua:  IRALE. Larratxo 51. Donostia.

Eguna eta ordua: otsailak 14, 10:30

Alicia SatueBideo hitzaldia: Veleiako latina, Alicia Satué irakaslea Mutrikun, Donostia 2013-11-19

Txillardegi hil zen duela 2 urte Iruña Veleiako euskara defendatzen

Txillardegi 2010Duela bi urte 2012-1-14an hil zen Txillardegi Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzen, Sos Iruña Veleia Manifestua sinatu zuen (1742 sinadura) eta Juan Martin Elexpururi gutunak idatzi zizkion adierazten aztarnategiko euskara benetakoa dela. (Gutunak)

Txillardegi (Irutxuloko hitza 2014-1-14)

Txillardegi GARA 2014-1-14

Txillardegi eta loromokoak. Fito Rodriguez

Txillardegi bloga

Txillardegi azken hitzaldia Donostian 2011-2-12 (bideoa)

Txillardegi omenaldia 2011-2-12 (bideoa).

Txillardegi Berrian

Txillardegi 2012-1-14 ostraka berria azaldu zen Iruña Veleiako euskara zaharrean:
Txillardegi ostraka

Sos Iruña Veleia herri plataformaren manifestua sinatu zuen 1742. pertsona:

1.742 J. L. Alvarez Enparantza “Txillardegi” Donostia. Euskal filologoa eta idazlea 2012-1-14. Eskerrik asko.

Izarrak 1700 urte Iruña Veleian

13359 izarra
13359 izarraIzarrak azaltzen dira ere ostraketan duela 1700 urte, Jesusen jaiotzekin batera gehienak: 12503, 13350, 13353, 13359, 13376, 15147 (isar), 15587

Isar hitza ere datatu gabe ostraka batean:

15147 2005-11-7 urdin X isar
15147

Jesusen jaiotzak eta izarrak 1.700 urte Iruña Veleian

1.700 urteko jaiotzak eta izarrak
13376 Jesus jaiotza

13353 www.sos-irunaveleia.org (Beste jaiotza bat, bi izarrekin)
13353 Jesus jaiotza

13350 Beste jaiotza eta izar bat?

Sos Iruña Veleia 2013ko saridun preziatua

Sos Iruña Veleia2013ko sariduna: Sos Iruña Veleia.

Prestigio handiko saria Iruña Veleia euskara zaharra urtero ematen dena, oso ezaguna eta preziatua da munduan, batez ere irabazi duten pertsonaia ospetsuengatik. 2013. urteko sariduna aho batez Sos Iruña Veleia izan da izendatua, azken urtetan egin duen lan eskargagatik, euskara zaharra defendatzeko herri harresia antolatu, mobilizazio soziala, webgune, Ostrakabase, txosten zientifikoak idatzi eta bildu, hitzaldi pila, sare sozialetan presentzia, bideo, salaketak erakunde eta epaitegietan ere… ezinbesteko lana bost urte luze igaro ostean Iruña Veleia gaia bizirik eta itxaropentsu mantentzeko. Zorionak eta segi lanean.

Ea datorren urtean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten benetako protagonistak lortzen duten, alegia, arkeologoak Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk. Animo.

Sos Iruña Veleiak aurten argitaratu duen bideoa, Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak?Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak

Iruña Veleia urteko saridunak 2008-2013 :

2008an guztia sekretupean zegoenean gezurrezko Descartes filosofoak berak irabazi zuen.

2009an Juan Martin ElexpurukIruña Veleia euskarazko grafitoak liburuarekin.

2010ean Julio Nuñez bere hondeamakinarekin egin zuen txikizioa izen zen garailea zalantzarik gabe.

2011n Iruñako Musa Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta inolako kereilarik gabe gelditu zelako.

2012an Edward Harris arkeologoa aztarnategian, biltzarrean egon zelako eta euskara zaharra defendatu zuelako.

Ea datorren urtean Eliseo Gilek eta euskara zaharrak irabazten duten.

Sexua 1700 urte Iruña Veleian

Sexua Iruña Veleian, sexua 2012

Urtea amaitu eta berria hasteko: sexua azken bi mila urte bezala.

13387 ( jotzen)

10976 PRIII (igerilaria)

11195 (anderea Sos)

11258 (eros bat)

11355 Minerva at cor

11429 Eros

11460 Lahida

11644 Kassandra

11695a MIIIDA MIIA

11695b (Mieda edo Meida neska)

11699 (neska)
11700 (neska)

11708 (neska etzanda)

12053 Eros (zakila tente)

12068 Marcu TIISII

12069 Diada

12110 Lamia

13336 Ivan

13344 (dantzatzen)

13370_1 Iesus et Mirian

13387 (larrua jotzen)

13390 (gorputza)

13401 Neur amet

15919 (neska)

15922 2006-6-22 neu / Corne / eskon

17194 GANIS O V

Sexua ?

12053 Eros

11258 (eros bat zakila tente)

Ostraka mundua blogak milioia + 130 mila ziztada azken 5 urtetan eskerrik asko

Ostraka euskalduna 2013-12-30Ostraka euskalduna blog xume honek 1.130.000 ziztada (hits) lortu ditu azken bost urtetan, 200 mila ziztada urtero zuei esker, eskerrik asko. Duela ia 5 urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker,  bost urte milioi bat + 130 mila ziztada, eskerrik asko. 200 mila ziztada urtero ohitura bihurtu da ostraka bloga ziztatzea milaka lagunentzat. Hitzaldien bideoak ere beste hogeita bost mila bisita izan dituzte zuei esker.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon ondarea eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia mugimenduari, 20 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Luis Silgo, Edward C. Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Mikel Albisu, Roslyn M. Frank, Carmen Fernandez Ochoa, Emilio Illarregi, Ulrike Fritz, Joaquin Baxarias, Miguel Thomson, Alicia Satue,…

Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga, iruina.blogspot.com/ , Maju, Iruña Veleia argitu, Ama ata azken webgune indartsua. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen.

Milioi bat + 130 mila ziztada lortu ditu blogak, 5 urte igaro dira, baina oraindik ez da konpondu salaketa faltsuen arazoa; Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta defendatu duten arkeologo mitikoekin, Bihotza eta Musa, justiziarik ez bada, errukia mesedez, 1700 urteko ostraketan bezala.

Analisien txostena filtratu dute

Analisien txostena filtratu dute

Madrilgo laborategiak Iruña Veleia txostena argitaratu du, garbi azaltzen da grafitoak freskotan idatzi zituztela, alegia, buztina labean egosi aurretik eta hezurrak bigunak hil berriak zirenean… duela 1.700 urte, termolumineszentzia frogak datatzen dute buztina noiz egosi zen eta K14ak hezurrak, froga bakoitza 300 euro, guztira 15 mila euro.

Epaileak eta fiskalak ontzat eman dute Ezkurra grafologoak aurkeztu zuen txosten zientifikoa (36 mila euro merkea), Berriak, TAk (eta beste batzuk argitaratuak) eta deitu dute Eliseo galdera zorrotzak eta adimentsuak egitera, jakiteko bere koartada sinesgarria ote den; ea non egon den azken 1.700 urtetan, nork erakutsi zion hieroglifikoak idazten, Nor da Mono?, polita al zen Nepertiti? Nor da Samuel Jesusen iloba?, Nor da Miscart? Non bizi zen Veleia Novan ala Gorian? Nola ligatzen zen Veleian? Nora joan zen bizitzera Veleia hustu zutenean duela 1.500 urte? Laster argitaratuko dituzte erantzunak.

13401Euskaltzaindiako Urrutiak dio berak beti defendatu duela euskarak 1.700 urte (edo gehiago) izan dezakeela pertsona berean eta pozten dela halakorik deskubritu izana, horregatik ez duela ezer esan eta gutxiago egin azken 5 urtetan, beste 1.700 – 5 urte gelditzen zaizkiolako zerbait egiteko, eternitate bat alegia.

Azkarate arkeologoak berretsi du bere txostena eta gehitu nahi izan du normala dela Eliseo hain zaharra izanik ezin burutu izatea bere indusketa lana behar bezala, nahiz eta Harrisek aurkakoa esan. Harrisek dio Eliseo dela berak ezagutu duen pertsonarik zaharrena, zalantzarik gabe eta altxorra dela jakiteko Iruña Veleiako bi mila urteko historia, berak pertsonalki ezagutu duelako eta normalean munduko beste aztarnategietan ez dela gertatzen halakorik.

Julio Nuñezek aztarnategiko zuzendaritza (eta hondeamakina) utzi dio Eliseori, jakinik errazago induskatuko duela berak zuzenean bizi izandakoa duela 1.700 urte, Alzheimerrak salbu.

Lorena Lopez Kalea, Arruabarrena eta Lamarainek diote ederki engainatu dituztela bere benetako adina ezkutatuz eta horregatik beste kereila bat jarriko diotela Zaharrari.

Alicia C-ek dio berari ere gustatuko litzaiokeela irautea Españako historia akademian, Iruña Veleian Eliseo bezala.

Filologiaren armak ez daudela prestatuak 1.700 urteko gizonen aurka borrokatzeko aitortu behar izan du azkenean Gorrotxak, nahiz eta hasieran eta erdian aurkakoa esan, baina oraindik ez dagoela ziur eta badaezbada ere gutunak utzi dituela nonbait ezkutatuta.

Arazo polizialaren usaina hasieratik antzeman ziola Lakarrak eta Zesar enperadoreari eskatu behar zaizkiola Eliseoren aurrekari polizialak ondo informatuak egoteko, normala dela 1.700 urte itxarotea, beranduago Luis Nuñezen “Antzinako euskaraz” liburua irakurtzeko 2004an bere txostenean ederki eta zientifikoki frogatzen duen bezala.

Kontsentsua izorratzeko Juan Martin eta Hector azaldu dira esanez ez dutela uste normala denik Eliseok ahaztua izatea ostraketan azaltzen den euskara zahar gehiena, bizitza luuuze batean bada ere eta Koen berriz, erraza dela zientifikoki frogatzea Eliseoren adina agian, arazoa konpontzen dela berari zuzenean galdetuta.

Idoia kezkatuta gelditu da berak gaztetan ezagutu zuelako… Sos Iruña Veleiakoek sinadurak bildu dituzte Eliseori bilatzeko zahar etxe batean ongi merezitako atseden lekua, baina bertako gainontzekoek ihes egin dute lotsatuta gazteak direlakoan bere ondoan.

5 urte luze igaro dira eta zientifikoki frogatutako Gizon Zaharrak (inoiz izan eta izango den zaharrena) kale gorrian jarraitzen duen bitartean, errukirik ez dago 1.700 urteko Iruña Veleia gorrian.