Eliseo Gil arkeologoarekin elkarretaratzea elurretan (JM Elexpuru)
Ama Ata
Etiketa honen artxiboa: eliseo gil
Lakarra Iruña Veleiako euskara batu zaharra berreraikitzen arkeologoek aurkitu ostean
(Iruña Veleiako) euskara batu zaharra berreraiki beharra. Lakarra 2014
2008-12-3an, duela 6 urte Lakarrak (Almagro eta Gorrotxategiren atzetik) faltsutzat salatu zuen Iruña Veleiako euskara zaharra, orain berriz sei urte beranduago, “Euskara batu zaharra berreraiki beharraz” jabetu da, alegia, arkeologoek (Idoia Filloy eta Eliseo Gil) aurkitu zutena “berreraikitzen” ari da.
Ez du ematen oso gustora ari denik eta azken bi mila urtetan, euskara aldatu omen da Iruña Veleian ez bezala, “askotxo eta gutixko -biak batera-“:
71. nota: “Termino absolutuetan, jakina, erlatiboetan bai: XIX. mendeko B aldatuegi zen XVI.eko G izateko, XVI.eko L gutxiegi XX.eko Z izateko… eta Veleiako idazkiak (III-IV… [XXI]) askotxo eta gutixko —biak batera— edozertarako.”
Konturatu da duela 1700 urte Iruña Veleian euskara batu zaharra zegoela “askotxo eta gutixko biak batera aldatu dena” eta besteen artean “berreraiki” ditu:
– Arraina: (Arrani) Iruña Veleiako ostraka euskalduna ospetsuena (16365).
– Bel: koloredun ostraka alaia (13397 beta).
– Eda: jaietan kamiseta eta gero bineta duen ostraka famosoa (13396).
– Urte: zolaz estalitako hitza eta ostraka ospetsua (15920).
“Berreraiki” ditu ere diptongoak, ian, jaun, geure, aditz laguntzaileak, koloreak… Martxa honetan piskanaka, laster “berreraikiko” ditu arkeologoek (Idoia Filloy eta Eliseo Gil) aurkitutako “Iruña Veleiako euskarazko grafitoak” konturatu gabe jakina, Juan Martin Elexpuruk eta Hector Iglesiasek idatzi zutela urte batzuk lehenago.
Duela 1700 urteko euskara batu zaharra ezagutzeko, arkeologoek diote, euskara berreraikitzea baino, hobe dela kata kontrolatuak egitea, oso probablea delako ostraka berriak azaltzea, adibidez 32. zundaketan, alegia, ostraka euskaldun berriak aurkitu eta irakurri, arkeologoek (Idoia Filloy eta Eliseo Gil) egin zuten bezala… baina ez du ematen egiteko asmorik dutenik.
Zientzia, salatarien, grafologoen, politikoen… eskutan dago eta errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian.
Eliseo Gil zurekin gaude 6 urteko bidegabekeria 1. elkarretaratzea Gasteizen 2015-1-22
Elkartasuna Eliseo Gilekin Arabako Foru Aldundiaren aurrean eguraldi txarrarekin Gasteizen. (Irudia Estitxu Breñas)
Iruña Veleia Eliseo Gil zurekin gaude elkarretaratzea ostegunero Gasteizen
Eliseo Gil zurekin gaude! Elkarretaratzea ostegunero Gasteizen Foru Aldundiaren aurrean. JM Elexpuru
Aski da! Benetakoak diren aurkikuntza bikainak faltsutzat jota. Aurkitzaileak aztarnategitik jaurtita eta batzuk auzipetuta. Eliseo Gil difamatuta eta mediatikoki kondenatuta; sei urtez Damoklesen ezpata buru gainean duela, epaileak bere auziarekin zer egingo zain. Julio Nuñez jauna, oraingo zuzendaria, hondeamakinarekin sarraskia egin eta handik bost urtera ere jaun eta jabe; bost kanpaina, bi milioi euro gastatuta eta oraindik ezer publikatu gabe. Analitika iruzurtiak. Hedabideak isil-isilik… Guzti hau salatzeko, kalera irtetea erabaki dugu auzia argitzea eskatzen dugun taldeak eta gizabanakoak. Hemendik aurrera enkartelada egingo dugu ostegunero. Ahal duzunean, etorri!
Lehen hitzordua:
Noiz eta non: urtarrilak 22, osteguna, 20:00, Arabako Diputazioaren aurrean
Pankartaren lemak: Eliseo Gil, zurekin gaude!!! Sei urteko bidegabekeria / Seis años de injusticia
Deitzaileak: SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia
Informazio gehiago: JM Elexpuru, Ama ata
Eliseo Gil 2014 Iruña Veleia sariduna ohore handiz
Eliseo Gil arkeologoa Iruña Veleia euskara zaharra sari preziatuaren irabazlea 2014. urtean, Idoia Filloy arkeologoarekin batera, 10-25 urte merezi baino beranduago behar bada, inoiz ez da beranduegi , ederki irabazita, 15 urte Iruñako aztarnategian lanean, euskara zaharra aurkitu zuten eta tamalez, ondorioak jasaten ari dira azken 6 urtetan, salaketak, gezurrak, irainak, aztarnategitik kanporatua, eskubiderik gabe, kriminalizatua… errukirik ez dagoelako Iruña Veleia gorrian. Ohore handiz, atsegina izan da.
Prestigio eta palmares handiko saria. Iruña Veleia urteko saridunak 2008-2014:
2013ko sariduna: Sos Iruña Veleia.
Ohore handiko saria Iruña Veleia euskara zaharra urtero ematen dena, oso ezaguna eta preziatua da munduan, batez ere irabazi duten pertsonaia ospetsuengatik. 2013. urteko sariduna aho batez Sos Iruña Veleia izan da izendatua, azken urtetan egin duen lan eskargagatik, euskara zaharra defendatzeko herri harresia antolatu, mobilizazio soziala, webgune, Ostrakabase, txosten zientifikoak idatzi eta bildu, hitzaldi pila, sare sozialetan presentzia, bideo, salaketak erakunde eta epaitegietan ere… ezinbesteko lana bost urte luze igaro ostean Iruña Veleia gaia bizirik eta itxaropentsu mantentzeko. Zorionak eta segi lanean. Ea datorren urtean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten benetako protagonistak lortzen duten, alegia, arkeologoak Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk. Animo.
Sos Iruña Veleiak iaz argitaratu zuen bideoa, Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak?
2008an guztia sekretupean zegoenean gezurrezko Descartes filosofoak berak irabazi zuen.
2009an Juan Martin Elexpuruk, Iruña Veleia euskarazko grafitoak liburuarekin.
2010ean Julio Nuñez bere hondeamakinarekin egin zuen txikizioa izen zen garailea zalantzarik gabe.
2011n Iruñako Musa Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta inolako kereilarik gabe gelditu zelako.
2012an Edward Harris arkeologoa aztarnategian, biltzarrean egon zelako eta euskara zaharra defendatu zuelako.
Ea datorren urtean Eliseo Gilek eta euskara zaharrak irabazten duten.
Eliseo Gil: Oír campanas y no saber dónde. DNN
Gorri = Euskara zahar eta berriaren eguna abenduak 3 hiru, 6 sei urte defendatzen
Gorri = euskara = euskaldun, abenduak 3 hiru euskara zahar eta berriaren eguna, ez dago gorri berririk zaharrik gabe, alegia, Iruña Veleiako euskararik gabe, salaketetatik defendatzen dugunon (gorri) guztion eguna, 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo (Eliseo Gil eta Idoia Filloy) gorrien eguna.
Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktoreak liburu polit bat idatzi eta sarean jarri zuen: Iruña Veleiako euskarazko grafitoak.
Sei urte ostean hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu:
Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzen duten 20 txosten zientifikoen apologia egiten, analisiak eta indusketa kontrolatuak eskatzen azken sei urtetan bezala.
2.132 sinadura Sos Iruña Veleia.
www.veleia.com
alava.net/publicar/Veleia/
goiena.net/blogak/elexpuru/
Ikerketak.com Hector Iglesias
Les inscriptions de Veleia-Iruña (2009) Hector Iglesias
www.sos-irunaveleia.org/
Ostrakabase. Sos Iruña Veleia
angul0scuro.blogspot.com/
Maju : forwhattheywereweare.blogspot.com/
iruina.blogspot.com/
irunadeoca.eu/trespuentes/demandan-a-la-diputada-para-que-analice-las-piezas-de-iruna-veleia/
euskararenjatorria.net/
berriketan.info/groups/iruna-veleia/
www.delicious.com/tag/recent/veleia
twitter.com/#!/search/realtime/veleia
ostraka.eus/
Ama ata
Iruña-Veleia gaia duten bideo kanalak:
vimeo.com/user3606675
youtube.com/user/kvddries2009
Iruña Veleia txikitzen 2010-7-20
youtube.com/user/inigouribe/videos
youtube.com/user/iruinaoka (70 bideo)
Youtube/iputztarr
Gorri = euskara = euskaldun: Veleian gori bisi na/ta = Veleia gorrian bizi naiz/da = Veleia euskalduna
Veleia novva = berria = latina
14469 2006-7-14 Veleia gori / Velei novva / Velei no[
16364 2006-6-28 neu Veleian / gori bisi na,
16365a 2006-6-28 neu laiki / (ῆλlos) na, / XI urte tu / Veleian / gori bisi ta, / esta
16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa
16366 NIIV LAIKII TA VIILIIIAN GORI
13397a 2005-6-21 beta, zuri, aro+ [ / urdin, gori, / ana, be+[
Eliseo Gil 6 sei urte kontzentra Gasteizen gaur
Eliseo Gil-ekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Gasteizen gaur (Cadena Ser)
Eliseo Gil zurekin gaude. JM Elexpuru
Jende multzo polita bildu zen Gasteizen Eliseo Gil, zurekin gaude, 6 urteko bidegabekeria / 6 años de injusticia pankartaren atzean. Correo, Diario Vasco, Cadena Ser eta beste hedabide batzuetan ondo islatu da gertaera.
Iruña Veleia sei urteko bidegabekeria. (Agiria Gasteiz 2014-11-22)
Eliseo Gil prentsaurrekoa sei urte Iruña Oka 2008-11-20
Duela sei urte 2008-11-20an, Eliseo Gilek bezperan salatua izan ostean, prentsaurrekoa eman zuen Iruña Okan (bideoak), bere inozentzia eta lan zientifikoa aitortuz:
1.- Iruña Veleia Eliseo Gil 2008-11-20 (1/3)
2.- Iruña Veleia Eliseo Gil 2008-11-20 (2/3)
3.- Iruña Veleia Eliseo Gil 2008-11-20 (3/3)
Salatariek Iruña Veleiako arkeologoak kiskali eta zigortu zituztela gezurrekin (Miscart eta pegamentua) 2008-11-19an 6 urte igaro dira eta oraindik ez dute inolako frogarik aurkeztu. Justiziarik ez bada errukia.
Gezurrezko DIISCARTES
A19 sei 6 urte justizia ezean errukia
A19, 2008ko azaroak 19 sei 6 urte. Ama Ata
Iruña Veleia: El Golpe científico del 19N de 2008. Koenraad Van den Driessche
A19, azaroak 19, sei 6 urte Iruña Veleian justiziarik ez dago, errukia 6 urte ondoren, euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin. Zenbat urte iraungo du salaketen suplizioak?
A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil Iruña Veleiako arkeologoari 6 urteko zigorra gezurrekin
Zer gertatu zen duela 6 urte 2008-11-19an?
A19 duela 6 urte, 2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gil–i (oraingoz) 6 urteko zigorra jarri zioten gezurrekin, pegamentua eta Miscart. Duela 6 urte Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako ikerketa batzordekoek faltsutzat salatu zituzten ostraka euskaldunak eta hauekin batera, 15 urtetan bertan lan egindako arkeologo mitikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy zigortu zituzten gezurrekin, oraingoz 6 urte. 2008-11-19an Gorrotxategiren salaketa hauekin bakarrik eta gezurrekin (+IISCART+ eta pegamentua) kiskali zituzten Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 15 urte lan egin ostean, Arabako Biltzar Nagusietan, eta eskubide guztiak kendu zizkieten. Salaketa larriak 6 urte, baina oraindik ez dute ezer frogatu, nahiz eta arkeologoak zigortuta jarraitzen duten inolako eskubiderik gabe… hau da Iruña Veleiako azken 6 urteko injustizia lotsagarria. Justiziarik ez bada errukia. (jarraitzen du)