Etiketa honen artxiboa: Eliseo_Gil

Ostrakak 400 mila ziztada bi urtetan 250 mila azken urtean eskerrik asko

Ostraka.mundua.com blogak 400 mila ziztada (hits) lortu ditu bi urtetan (26 hilabete), azken urtean 250 mila ziztada baino gehiago, eskerrik asko. Egunero ehundaka pertsona, nahiz eta albisterik ez izan, urtean hamarnaka mila pertsona 250 mila aldiz ziztatzeko. Garbi azaltzen du Iruña Veleiako euskara zaharrak ez duela interesik galdu. Ziztada guztiak Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei Iruñako musari eta Bihotz urratuari; batera euskara defendatu duten euskal filologoei Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan eta Txillardegi. Sos Iruña Veleia herri plataformari egiten ari den lan bikainagatik, egiazko 16 txosten zientifikoak sinatu dituzten adituak eta euskara zaharra defendatzen ari direnei, Maju, Leherensuge, Forwhattheywereweare, Angulo oscuro bloga, Iruña Veleia argitu dezagun, Euskararen jatorria … eskerrik asko guztiei eta segi ziztatzen.

Ostraka 400 mila hits

A-20 2008-11-20 Eliseo Gilen prentsaurrekoa Iruña Okan 2. urteurrena

2008-11-20 gaur bi urte beldurgarria izan zen, bezperan Arabako Biltzar Nagusietan hedabide guztien aurrean izandako inkisizio kapituluaren ondorioz, hedabide guztien azalean azaltzen ziren frogatu gabeko eta inon idatzi gabeko Iruña-Veleiako grafitoen “faltsutze” salaketak. Eliseo Gilek (Gorrotxategiren txostena salbu 2008-6-24) ez zituen ezagutzen ere beste salatarien txostenak, ez baitziren aurkeztu inon oraindik, ondorengo astetan sartu baitzituzten Arabako Foru Aldundian. Eliseo Gilek bakarrik ezagutzen zuen egun horretan hedabide gehienetan argitaratzen zutena. Eliseo Gilek egoera honetan arratsaldeko 17etan prestsaurrekoa eman zuen Iruña Okan:

1/3.- Eliseo Gil Iruña Oka 2008-11-20 (bideoa)

2/3.- Eliseo Gil Iruña Oka 2008-11-20 ( bideoa)

3/3.- Eliseo Gil Iruña Oka 2008-11-20 ( bideoa)

Euskararen aste beltza

Jakina aste honen bukaeran A-20an Santi Brouard 26 urte eta Josu Muguruza 21 urte erail zituztela, baina ez naiz sartuko erailketa politikoekin blogean.

Beste maila konparaezin batean ostiralean bigarren urteurrena A-19an (azaroaren 19), Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkiku zuten arkeologoak kiskali zituztela hedabide guztien aurrean Arabako Biltzar Nagusietan. Batzuk ekitaldiak antolatzen dituzte, inolako defentsarik gabeko arkeologoen kiskaltzearen apologia eginez, iruditzen zait 1600ean Giordano Bruno erretzearen apologia egitea bezala dela. Aste triste hau hausnartzeko eta eraso bortiz hauek jasan dituztenak gogoratzeko balia dezagun.

Euskararen berez aste beltza iluntzen dute.

A19 data madarikatua: 2008ko azaroak 19 beltzaren 2. urteurrena ostiralean

2008ko azaroaren 19 beltzean laster bi urte kiskali zituztela hedabide guztien aurrean Iruña-Veleiako arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil, Arabako Biltzar Nagusietan, inolako gupidarik eta defentsarik gabe gezurrekin, Miscart eta pegamentoarekin… Urtetako lanaren ostean eta 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu ondoren, inolako eskubiderik gabe utzi zituzten kale gorrian, bakarrik Gorrotxategiren txosten filologikoarekin eta Felix Lopez funtzionarioaren “unanimitate zientifikoarekin” Kultura Diputatuaren aginduz (Aginte Forala 444). Bi urte igaro ostean 16 txosten zientifiko daude bermatzen Iruña-Veleiako euskara zaharra eta Sos Iruña-Veleia herri plataformak 2132 sinadura bildu ditu analisiak eta indusketa kontrolatuak egiteko.

Azken urte honetan faltsutze salatariak jarri dituzte agintzen aztarnategian eta 8.000 M2 txikitu dituzte hondeamakinarekin arkeologi eremu ezagunean. Datorren urtean aztarnategia txikitzen jarraitzeko asmoa dute, inolako lotsarik gabe, alderdi politiko batzuk txikizioaren apologia egiten duten bitartean. Epaileak ostraken analisiak egitea ebatzi du eta badirudi faltsutze salatariek ez dituztela frogak egin nahi.

Tamalez euskararen historiara igaroko den A19 data madarikatua. Ia Giordano Bruno 408 urte lehenago, 1.600. urtean  bezala.

Zer gertatu zen 2008-11-19an?

Ebazpen historikoa

Ez dut  irakurri ebazpena atzo egunkarietan zabaldu zutena Berria eta Gara baina merezi du hitz batzuk. Iruña-Veleian indusketak egiteko baimena kendu zieten Gil eta Filloy arkeologoei 2008-11-19an,  Felix Lopezen txostenaren arabera eta epaitegian legezkoa dela esan omen dute betiko.

Badakigu data honetan 2008-11-19an, bakarrik Gorrotxategiren salaketen txostenak sarrera data zuela Arabako Aldundian 2008-6-24an, gainontzeko txostenak beranduago aurkeztu baitzituzten.

Beraz Gorrotxategiren txostenean oinarrituta bakarrik kendu diete Iruña-Veleiako eskubideak arkeologoei eta ez da ardura makala.

Jakina da Gorrotxategiren txostena nahiz eta 70 bat ostraka faltsutzat salatu, ez zutela batzordean ikertu bost hilabetetan ekainetik azarora bitartean. Ostean 17 txosten zientifiko argitaratu dituzte esanez Gorrotxategiren txostena ez dela zuzena, eta analitikak eta indusketa kontrolatuak egin behar direla arazoa argitzeko.

Gorrotxategik berak esan zuen Gasteizen publikoki 2010-3-25ean “etor daitezela Iruña-Veleiara munduko arkeometra onenak ikertzera grafitoak…” (7. bideoa)

Baina 2008-6-24tik laster bi urte, inork ez ditu ikertu Gorrotxategiren (eta gainontzekoen) salaketa larriak.

Orain epaileek Gorrotxategiren txostenean bakarrik oinarrituta ebazten dute indusketak egiteko eskubidea kentzea arkeologoei 15 urte ondoren legala dela.

Patetikoa da ikustea Kultura Diputatua, unibertsitateko irakasleak, salatariak… defendatzen salaketa larriak frogatzeko ez direla analitikak eta indusketa kontrolatuak egin behar… maila zientifikoa erakusteko test ezin hobea.

Egunen batetan analitikak eta indusketa kontrolatuak egingo dira eta agian demostratu da txostena okerra dela hainbatek esaten duen bezala, Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan, Txillardegi… besteen artean.

Ebazpen historikoa zeren epaile batek “arrazoi legala” eman dio Gorrotxategiren txostenari eta epaileak Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan eta Txillardegik baino gehiago al daki?

Inolako frogarik gabe.

Argi da legea eta justizia diferenteak direla.