Etiketa honen artxiboa: iruña_oka

Olentzerok arraina harrapa 1.700 urteko ostraketan

Olentzero begi gorri, non harrapatu duk arrai hori? => Non lapurtu duk okela hori? Olentzero falta zitzaigun Iruñan eta hara non azaldu den Patziku Perurenaren eskutik:

Orantza aroko txermoniak. Patziku Perurena Berrian

Olentzero begi gorri, non harrapatu duk arrai hori?

“Baina zer klasetakoa ote da zorioneko «arrai» hori? Bixigua edo legatza? Txitxarroa edo berdela? Oilarra edo zapoa?… «Hi bai zapoa! Hori duk gibel-arraiak esaten dena, edo buru-arraiak, edo… arrai klase hori biñipiñ».

Iruña Veleian duela 1.700 urte kasualitatez “araina arrapa” => haragia lapurtu alegia. Patziku Perurenak ez dut uste jakingo duenik:

16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa araina arrapa

Orantza aroko txermoniak. Patziku Perurena Berrian. Eskerrik asko.

Olentzeroren tankerako kanta bat ote? Grekeratik itzulitako kanta? Bertsoa?

16365a 2006-6-28 neu laiki / (ῆλlos) na, / XI urte tu / Veleian / gori bisi ta, / esta

16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa

Orantza aroko txermoniak. Patziku Perurena Berrian

Olentzero falta zitzaigun Iruñan eta hara non azaldu den Patziku Perurenaren eskutik:

Orantza aroko txermoniak. Patziku Perurena Berrian

Olentzero begi gorri, non harrapatu duk arrai hori?

Iruña Veleian duela 1.700 urte kasualitatez “araina arrapa” => haragia lapurtu alegia. Patziku Perurenak ez dut uste jakingo duenik:

16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa araina arrapa

370 mila ziztada urte berri on

Ostraka.mundua.com blogak 370 mila ziztada (hits) jaso ditu azken bi urtetan, azken urtean 250 mila baino gehiago, nabari da jendeak faltsutze salaketa ofizialetik aparte beste iritzi batzuk ere irakurri nahi dituela, eskerrak ziztatzen duzuenei; ziztada guztiak maitasunez Iruña Veleia eta Euskal Herriko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoei Iruñako Musari eta Bihotz Urratuari eta beraiekin batera salatuta daudenei ere.

370

Beste iritzi batzuk zabaltzen dituzten blogak: Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias, Sos Iruña Veleia, Veleia.com, Angulo oscuro, forwhattheywereweare.blogspot.com/, Iruña Veleia argitu…

Barandiaranen Veleia afera Sautrelan

Sautrela. Veleia afera Alberto Barandiaran bideoa

Sautrela.com programan ez dute elkarrizketatu Elexpuru, Hector Iglesias edo Roslyn M. Frank, Iruña Veleiari buruz txosten zientifikoak idatzi dituzten euskaldunak, baina gaur urte berriarekin bota dute Alberto Barandiaranen elkarrizketa. Hasier Etxeberriak ez dio utzi aipatzen ere komuneko grafologo anonimoen afera lotsagarria eta programak usain gutxiago izan du. Alberto Barandiaranek baliatu du difamatzen jarraitzeko inolako frogarik gabe euskal telebistan ere Berrian egin duen bezala, liburuaren aitzakiarekin. Barandiaranek Kokakola bezala gezurrezko DENOK ere irakurtzen du eta bere salaketa guztiak errepikatzen ditu beste behin ere telebistan, aukera eman dioten guztietan egin ohi duen bezala, azken lau urtetan. Difamatzaileentzat urte berriak ez du berririk. Gezurrezko Descartes, gezurrezko Rip… eta azken urtetan errepikatutako beste gezur batzuk ere ahaztu zaizkio. Julio Nuñezen afera aldi berean salataria, onuradun nagusia, aztarnategiko zuzendari berria eta 8.000 M2ko eremu arkeologikoko erasotzailea bere hondeamakinarekin ere omititu dira, liburuan ere ez baitira azaltzen. Sautrelan ere faltsutze salatariak nagusi.

Noiz Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias eta Roslyn M. Frank Sautrelan?

Urteko irudia Julio Nuñez aztarnategia erasotzen

2010eko irudia Julio Nuñez aztarnategiko 8.000 M2ko eremu arkeologikoa erasotzen hondeamakinarekin.
Julio Nuñez

Julio Nuñez faltsutze salataria eta txikitzailea. Bideoa “Destrozando Iruña-Veleia” 2010-7-20an grabatua, Arabako Aldun nagusiak Iruña-Veleia bisitatu zuenean. Sinestezina. Noiz pasako dituzte 8.000 M3ko hondakinak galbahetik ondarea berreskuratzeko?
15542

15542 aldamenean 88 zundaketan Daniel Vallo arkeologoak aurkitu zuen 2 zm-ko ostraka.

Olentzeroren opariak

1.- Ostrakabase. Sos Iruña Veleia

2.- Ostraketako euskal testuak. Juan Martin Elexpuru.

3.- Grafiti en euskera. Idoia Filloy / Eliseo Gil

4.- Les inscriptions de Veleia-Iruña. Hector Iglesias.

5.- Ostraka euskaldunen inbentarioa Gorrotxategiren 3. eranskina.

Iruña-veleiako euskarazko grafitoak

Juan Martin Elexpururen liburu historikoa duela urtebete argitaratu zen.

Sos Iruña Veleia herri plataforma