Etiketa honen artxiboa: iruña_oka

Eliseok maitasunagatik egin zuen. Markos Zapiain

Markos Zapianek maitasuna ikusten du Iruña-Veleian hortan ados gaude maitasunik gabe ez dago Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitzerik: Ostrakabase. Zorionak arkeologo bikoteari. Maitasuna ostraketan:


Markos Zapiain: “Eliseo Gil Idoia Filloyrekin zegoen ezkonduta. Idoia Filloy oso erakargarria da, emakume bizi, argi eta polita. Bereizi zirenean Gil artean maitemindurik bide zegoen. Litekeena da, Gilek, aurkikuntza erabakigarriaren distiraz, Filloyren arreta eta sentimendua berreskuratu nahi izana. Bihotz urratu erromantiko bat legoke iruzurraren oinarrian… Iruzurtia izango da Gil, baina liluragarri eta maitagarria ere bai.”


Barandiaran eta zentsura

Barandiarani elkarrizketa Berrian

Liburu erabat sesgatua idatzi berri du Alberto Barandiaranek Iruña-Veleiako faltsutze salatarien historia ofiziala. Salatariek badute beren historia ofiziala. Orain elkarrizketan lasai asko aitortzen du ez dituela elkarrizketatu Filloy, Gil, Elexpuru, Iglesias, Koen, Roslyn M. Frank, Silgo, Baxarias, Colmenero, Albisu, Harris, Ulrike Fritz, Fernandez Otxoa, Ilarregi… alegia, grafitoak benetakoak direla defendatzen duen inor ez duela elkarrizketatu liburua egiteko, aurretik omen zituelako.  Baina hau ez da zentsura.

Liburua irakurtzen duenak ez du jakingo nola kiskali zituzten gezurrekin  Iruña-Veleiako arkeologoak (14 urtetan lan egin ostean) Arabako Batzar Nagusietan 2008-11-19an hedabide guztien aurrean  euskara zaharra aurkitu ondoren, Miscart eta pegamentoarekin, gezurrezko Descartes irakurriz eta algarak eraginez diputatu eta kazetarien artean, aditu batzordeko kideak (Gorrotxategi, Lakarra, Santos Yanguas, Madariaga eta Julio Nuñez) isiltzen ziren bitartean. Barandiaranen bertsioan irakurriko du “Madariagarentzat loctite kaltegarria omen dela zeramikarentzat… eta orduan Descartes irakurtzen omen zuten…”

Espainolek ere Madrilen lotsatzen direnean Descartes irakurtzen, Barandiaranek dozenaka aldiz idatziko du hori bai irudirik erakutsi gabe. Ez dute jakingo nor ziren Txatxipiruli, Satorrotas… eta beste aditu batzordeko anonimo, eta zer idazten zuten foro espainol zentsuratuetan, eta zer garrantzia izan zuten hasieratik aferan.

Ez dute jakingo Barandiaranentzat hain errespetagarria den Celtiberian ehundaka mezu daudela zentsuratuak edozeinek konproba dezakeen bezala (A. Canto beraren dozenaka mezu ezabatuak daude) eta zergatik itxi zuten 2008-7-7an, baina bai zentsuratzaileek eta beren lagunek idatzen zutena ederki azaltzen da liburuan. Ez dute jakingo Barandiaranentzat erreferentzia diren foro espainol ospetsuenak beti egon direla zentsuratuak eta ehunka mezu dituztela zentsuratuak eta norbait zentsuratzen dutenean, bere mezu guztiak eta arrasto txikiena ere ezabatzen dutela (Nefertitiren memoriaren antzera), atzetik datozenak ez dezaten ezer jakin.

Ez du jakingo 2008-11-19an asmatutako gezurrekin sortu zuten tragedia pertsonala hainbat lagunei, kaleratzeak, urtetako lintxamendu publikoa, difamazio pertsonala eta profesionala, gaur egun jarraitzen dutena gupidarik gabe, kultura diputatu eta guzti. Ez dute jakingo Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak Arabako Foru Aldundian sarreratuak 2008-6-24an, bost hilabetetan aditu batzordeak ez zituela ikertu (2008-6-24 / 2008-11-19 desegin arte) eta ondorio itzelak izan dituztela; eta gaur arte, ia bi urte terdi igaro direnean inork ez dituela ikertu oraindik. Ez dute irakurriko aditu batzordearen Felix Lopezen “txosten bakarraren unanimitate zientifikoa” 2008-11-19an, bakarrik Gorrotxategiren txostenak sarrera data zuenean AFAn.

Ez dute jakingo Sos Iruña-Veleia sortu zela duela bi urte, 16 txosten zientifiko bildu dituela grafitoak bermatuz, 2.132 sinadura lortu dituela eskatzeko analisiak eta indusketa kontrolatuak; ez dute jakingo Iruña-Veleian urtetan maitasunez egindako lan arkeologi itzela dagoela Ostrakabase artxibo zoragarrian, ehundaka ostraken irudiekin, transkripzioekin eta datoekin. Ez dute jakingo nor den Roslyn M. Frank Ameriketako doktore euskalduna eta bere txostena. Ez dute ezagutuko Hector Iglesias euskal filologian doktorearen webgunea. Juan Martin Elexpururen blogak suerte hobea izan du eta behin aipatzen du.

Ezingo dituzte irakurri eta bideotan ikusi Gorrotxategiren zalantzak, grafitoak bermatzen Knorr eta Gilekin, “etor daitezela munduko arkeometra onenak Iruña-Veleiako ostrakak ikertzera…”. Ez dute jakingo hasieran aditu batzordeko bost kidek ( Pilar Cipres, Santos Yanguas, Gil, Knorr eta Gorrotxategik) bermatzen zituztela grafitoak.

Ez dute irakurriko arkeologoen aurka Eusko Trenbide Sareak eta Eusko Tren enpresa publikoek jarritako kereilak, iruzur ekonomikoa leporatuta, artxibatuta daudela betiko, salaketek inolako funtsarik ez dutelako inoiz izan, nahiz eta Kultura Diputatuak berriro salatu Eusko Legebiltzarrean orain bi aste.

Ez dute jakingo epaileak ebatzi zuela grafitoen analisiak egin behar direla. Ez dute jakingo, epaiketa azkartzeko publikoki eskatzen ari omen den Kultura Diputatuak martxotik, irailera, sei hilabete kosta zaiola ematea epaileari, analizatzeko ostraka zerrenda.

Arabako Foru Aldundian ostrakak manipulatu dituztela eta irudiak erakusten dutela, ez dute irakurri ahal izango; hori bai foro espainoletan “demostratu” omen dute Lurmeneko argazkiak “manipulatuta” daudela.

Ez dute jakingo Julio Nuñez faltsutze salataria, bi txosten sinatzen dituena izendatu dutela aztarnategiko zuzendaria, batean salatzaile, epaile eta onuradun nagusia alegia, eta denbora falta izan zaiola azken hilabetetan aztarnategiko 8.000 M2 txikitzeko bere hondeamakinarekin, nazioarteko arkeologoek salatu duten bezala.

Ez dute jakingo faltsutze salaketa propio asmatuak daudela eta hori delitu penala izan daitekeela. Ez dute jakingo grafitoak idatzita daudela buztin freskoan labean egosi aurretik orain dela 1.700 urte, eta ezin direla faltsutu, kostra nabarmena dutela hitzen gainean, lekukoak daudela, Koenraad geologian doktoreak argazkietan ikusten dituen ebidentzia fisikoak.

Filloy, Gil, Elexpuru, Iglesias, Koen, Roslyn M. Frank, Silgo, Baxarias, Colmenero, Albisu, Harris, Ulrike Fritz, Fernandez Otxoa, Ilarregi… esaten dutena jakin nahi duenarentzat beste liburu bat idatzi beharko da. Ezingo dute irakurri adituen bideo asko (60 bat) dagoela ikusgai amaraunean:
http://www.vimeo.com/user3606675
http://www.youtube.com/user/kvddries2009
http://www.youtube.com/user/iruinaoka

Barandiaranen liburua irakurtzen dutenek ez dute jakingo blog xume hau dagoenik ere sarean bi urte baino gehiago (beste blog euskaldun batzuk bezala Elexpuru, Hector Iglesias), nahiz eta liburuan famatzen diren foro espainol batzuk baino askoz ere bisita gehiago duen, zentsura dagoelako eta batzuk ez dutelako salatzen.