Etiketa honen artxiboa: julio Nuñez
Iruña Veleia nazioartean. DNA
Julio Nuñezen hondemakina ospetsua da nazioartean.
Amapolak Iruña Veleian
Julio Nuñezek 2010eko uztailean 20 tonako hondemakina erabili zuen amapolak eraiteko…
Amapolak. Juan Martin Elexpuru
Sos Iruña Veleiaren agiria Nuñezen aurkikuntza dela eta
Julio Nuñez faltsutzat salatu Arkeoikuska 2005 azala eta orain argitaratzen du
Julio Nuñezek faltsutzak salatu zuen 2005.eko Arkeoikuska aldizkariaren azala (11422 Anquises azaltzen zelako) eta orain Arkeoikuska aldizkarian argitaratzen dizkiote bere hondeamakinaren txikizioak ezer ez aurkitzeko.
Anquises => faltsutzat salatu ostean inolako frogarik gabe… zergatik argitaratzen diote orain?
Iruña Veleia 2010. Julio Nuñez Arkeoikuskan. Iruina
Iruña Veleia 2010. Julio Nuñez. Arkeoikuska.
11422 / 11042 Anquises salaketa akatsez betea.
Julio Nuñez eta bere indusketa Iruña Veleian 2010. urtean: 8.000 M2 bere hondeamakinarekin.
Julio Nuñezek ere bi mila urteko euskara aurkitu du Iruña Veleian.
Iruña Veleian Julio Nuñezek 2. urteko indusketa kanpaina amaituta bere txosten arkeologikoa aurkeztu du Arabako Foru Aldundian eta bertan azaltzen dira ere bi mila urteko ostraka euskaldunak, irudiak eta transkripzioak bukaeran daudelarik. Nature aldizkarira ere igorri ditu eta konfirmatu omen diote laster argitaratuko dizkiotela Julio Nuñezen beste bi txosten salatariekin batera arkeologikoa eta ikonografikoa.
Euskaltzaindiako lehendakaria beste bost urtetan isilik egongo omen da orain arte bezala, euskara zaharra ez zaiolako interesatzen, baina erantzunak berehala etorri dira. Gorrotxategik dio hasieratik (2006) mirariz bermatu zuela euskara zaharra publikoki telebistaren aurrean Eliseo Gil eta Henrike Knorrekin batera. Lakarra txiripaz asko poztu da, Mitxelena eta Knorr asko poztuko zirelako. Almagrok esan du separatista gorrien beste txantxa edo iruzurra besterik ez dela, baina Alicia Canto (nahiz eta zin egin duen Leitzaran ibaitik mendebalera inoiz ez dela euskararik izan bere begiekin ikusi duelako) bota dute Espainiako historiako erret akademiatik.
Epaileak faltsutze salaketak artxibatu ditu eta esan omen du bere bizitzako marroirik haundiena kendu diotela bizkarretik, alegia, gezurrezko salaketekin inozenteak epaitzearena. Arabako Aldun Nagusiari opor fiskalak baino garestiago aterako zaiola eta “prestatzeko ondo fondo erreserbatuak” Izagirre fiskal nagusiak dixit, batez ere “euskarari egin dioten kalteagatik.
Lorena cistiana berehala konturatu omen zen eta horregatik Iruña Veleiako mila irudiak eta txosten guztiak sareratu zituela 2009-1-17an, Bilduk beti defendatu duelako euskara “ez beste batzuk bezala” eta Sortu-ren logoa ostraka bat da. Malentxo Arruabarenak (Eaj) Elexpururen liburuko “Gure aita” zaharrena errezatu du belauniko. Itziar Lamarain kultura diputatua (Pp) Iruña Veleiako Pather Pontifice tituloa eskeini dio Vatikanoko enperadoreari eta urte berriarekin D. Prudentziotan Gasteizera etorriko da kristautasunaren historiako aurreneko gurutze jantziak eta Jesusen jaiotzak ikusi eta Iruña Veleiako aztarnategia bisitatzera papamobilean.
Ga Gari Garitanok Gipuzkoako Aldun nagusiak indusketa berri batzuk zabaldu ditu Arditurriko meategietan demostratzeko Zesar eta Erromako “zibilizazioak” 500 urtetan esklabizatu zituzten milaka euskaldunak zilarra Erromara lapurtzeko (500 mila gutxienez), ostraka euskaldunak idatzi zituztela ere, “giputzak ez direla babazorroak baino gutxiago izan ez gaur ezta duela bi mila urte ere”.
Agustin Azkaratek dio jakina dela garaiko ostraka euskaldunak azaldu direla Iruña Veleia aparte, Heredian (Agurain ondoan), Arkaian, Iruñeko Gaztelu eta Zezen plazan, Estibalitzen,… eta baita Gazteizko Andra Mari katedral zaharrean ere. Azkaratek zuzentzen duen Zain fundazio berriak liburu berri bat prestatzen ari da “Ostraka euskaldunak” orain arte azaldu diren guztiak bilduz (berriak barne) irudi eta transkripzioekin, laster argitaratuko dutela baina Nuñezi ez ziotela protagonismoa kendu nahi. Magdalena Ezkurra grafologak bere txostena ordaindu den 36 mila euroak xahutu omen ditu eta orain Nobel saria eskatu du zientifikoki demostratu duelako Eliseo Gilek 1.700 urte dituela, ematen ez duen arren. Elkar argitaletxeak Alberto Barandiaranen liburu berria argitaratuko du laster “Iruña Veleiako euskarazko grafitoak orain bai“.
Sos Iruña Veleia herri plataformak aurreratu du udazkenean ospatuko dela nazioarteko biltzarra 20 txosten zientifikoak plazaratzeko, parte hartu nahi dutela mundu guztiko adituek, ez dela guztientzat lekurik izango, baina manifestua sinatu duten 2.132 lagunak gonbidatuta daudela doan. Iruña Veleia aztarnategiko informazio arkeologikoa biltzen duen Ostrakabase zoragarriak mundu guztiko milioi bat bisita izan duela.
Euskal Herriko unibertsitatean Euskara zaharraren katedra berri bat zabaldu du Fatxi Lopez lehendakariak Eliseo Gil izenarekin. Euskal Herriko Historia eta Arkeologiaren Errepublika Akademian izendatu dute Idoia Filloy Iruñako musa. Elexpuru Euskaltzaindian sartu dute Hector Iglesiasekin batera (faltsutze salatariak orekatzeko) eta “XXI. mendeko Humboldt” sari ospetsua eman diote Koenraad Van den Driessche doktoreari euskara zaharraren alde egindako lanagatik.
Markos Zapiain triste dago Iruña Veleian asmatutako bere maitasun historia errealitatetik fikziora plagiatu diotelako, Bihotz urratua eta Iruñako Musaren arteko mitoa baino, sexua zuelako maite. Ostraka pozik bi mila urteko ostraka euskaldun gehiago izango dituelako bilduman.
Iruña Veleiako zibilizazioa” da Hasier Etxeberriaren dokumental berriaren izenburua eta Alfontso Martinez Lizarduikoak zuzenduko du, ez dago garbi Gorrotxategi mirariz eta Lakarra txiripaz adituak izango ote diren, BBCk eta EITBk eskubideak erosi dizkiotela eta bideo historikoak baliatuko ditu. Hauek dira Julio Nuñezek bere hondeamakinarekin aurkitu dituen ostraka euskaldun berriak: (jarraitzen du)
Fatsutze salatarien promozioa
Hiru urte bete dira Gorrotxategik bere faltsutze salaketei sarrera eman ziela Arabako Foru Aldundian (2008-6-24an) eta bi urte terdi baino gehiago Iruña Veleiako arkeologoek galdu zituztela eskubide guztiak eta ondra publikoa 2008-11-19 madarikatuan, inolako frogarik gabe. Hiru urte hauetan faltsutze salaketa larriak ez dira inon frogatu.
Salatuek eskubide guztiak galdu dituzten bitartean, faltsutze salatariek promozionatzen dute etenik gabe:
1.- Aurrenekoa Lakarra izen zen bere txostena faltsutze salaketekin 2008ko abenduan sarreratu zuen AFAn, Gorrotxategiren txostena baino bost hilabete beranduago; 2009-5-30ean Lakarra Euskaltzaindian sartu zuten.
2.- Julio Nuñez-ek faltsutze salaketa larriekin bi txosten sinatzen ditu 2008ko abenduan, eta lotsagabeki Iruña Veleia aztarnategiko zuzendari izendatu zuten 2009an Eliseo Gil eta Idoia Filloy (salatuak) ordezkatzeko.
3.- Alicia Canto-k bost urte baino gehiago daramatza ustezko “zalantzak” sarean zabaltzen eta Espainiako historiaren erret akademian sartu dute, Martin Almagroren eskutik, nahiz eta Iruña Veleiari buruz txosten zientifikorik ez duen inoiz argitaratu. (Eliseo Gilek Cantori 2011-6-6)
Salatuek eskubide guztiak galdu eta faltsutze salaketen frogak inondik azaltzen ez diren bitartean, faltsutze salatariek promozionatzen dute. Errentagarria da frogatu gabeko faltsutze salaketak egitea. Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra faltsutzat salatua inolako frogarik gabe azken hiru urtetan.
Aro berria. Xabi Otsoa Alda. DNA
Iruña Veleian aro berria. Xabi Otsoa Alda. DNA
Hondeamakina berriro Iruña Veleiako aztarnategian apirilean orain EAJren eskutik?
Zer dio EAJren kultura diputatu berriak Malentxo Arruabarrenak?
2010eko irudia Julio Nuñez aztarnategiko 8.000 M2ko eremu arkeologikoa erasotzen hondeamakinarekin.
Zer gertatuko da kiskaltzearen aurreneko urteurrean?
Isilune beldurgarria bazterretan, iaz Arabako Biltzar nagusian hedabide guztien aurrean egin zuten kiskaltze publikoa ikusirik (loctite, Cervantes), kontuan harturik aurten 150.000 euroko aurrekontua izan duela kultura diputatuak… eta zientziaren aurkako antzekorik bilatzeko 400 bat urte atzera joan behar dugula, alegia, eginahalak egin, kostako zaiola tamainako astakeria egitea agian beste mende batean behinik behin.
Lotsagarria bada ere euskal instituzioen laguntza behintzat ez zaio faltako, Urgell kultura sailburua, Lorena Lopez de Lacalle Arabako kultura diputatua, Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendaria, Euskaltzaindia eta Arabako Aldundia isilik.
Eskerrak euskara zaharra defendatzen duten 13+txosten zientifikoak dauden eta Sos-Iruña-Veleiako ehundaka herritarren sinadurak.
Iruña-Veleiaren plan zuzendarirako hitzarmena: eskandalu hutsa! Sos-Veleia. Berria
Ostegunean jakin dugunez, Arabako Foru Diputazioaren Euskara, Kultura eta Kiroletarako foru diputatu Lorena Lopez de Lacallek lankidetza-hitzarmena sinatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin Iruña-Veleiarako plan zuzendaria egiteko. Badira hitzarmen horretan hiru atal deigarriak bezain kezkagarriak.
Atal batean, plan berria egiteko arduradun Julio Nuñez izendatzen da. Gogora dezagun grafitoak faltsuak zirela erabaki zuen Batzorde Zientifikoaren partaideetako bat bat Nuñez izan zela. Eta hori onartezina da, ezin da epaile eta onuradun nagusia izan aldi berean. Era kontzientean zein inkontzientean, ezin da objektiboa izan jakinda emango duzun epaiak eragina izan dezakeela zure ondorengo lan ibilbidean. Berri horrek auzi ak daraman prozesuarekiko ezinegona eta kezka areagotzea baino ez dakar. Eta areago, Batzorde Zientifikoak egindako hainbat txostenek beren balizko sinesgarritasuna eta balioa galtzen dute neurri handi batean.
Gainera, plana idazteko 100.000 euro emango direla jakiteak haserrarazi gaitu. Nola liteke aurreko astean Lorena Lopez de Lacalle foru-diputatuak esatea krisian gaudelako ezin zirela egin plataformak, Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk eskatutako froga berri independente eta kostu gutxikoak, eta hurrengo astean diru kopuru hori ematea?
Beste atal batean, berriz, bi aldeek plana egin bitartean sortutako datu eta informazioak sekretupean gordeko direla irakurri ahal da. Hots, gardentasunaren ordez, obskurantismoa.
Horren guztiaren aurrean, zera eskatzen diegu foru-diputatuari eta alderdi politikoei:
-Ezin da itxitzat eman grafitoen inguruan sortutako eztabaida, gutxiago azken egunotan Batzorde Zientifikoaren txostenen ondorioak zalantzan jartzen dituen 13 txostenen aurkezpena egin eta gero. Ezin da izugarrizko balioa izan dezakeen grafito multzoa bazterrean utzi hainbeste duda eta kontraesan egonda. Ezin da, berriz ere, presaka ibili gure ondarearekin. Hain ziur badaude, zergatik hainbeste beldur eta oztopo froga berriak egiteari?
-Iruña-Veleiarako edozein plangintza egin aurretik, behar diren froga berriak egin ditzatela grafitoen faltsutasuna edo benetakotasuna argitzeko. Hau argitu bitartean edozein plangintza berri hilda jaioko baita.
Arduraz joka ezazue, arren, denon ondarea da eta.
Maritxu Goikoetxea.
SOS-Veleia plataformaren izenean.