Hileko artxiboak: abendua 2011

Bideo guda Iruña Veleian

Iruña Veleiako euskara zaharraren aldeko guda ez da bakarrik txostenena, badaude lubaki gehiago, adibidez bideoak:

Iruña-Veleia gaia duten hitzaldien bideoak:
vimeo.com/user3606675

youtube.com/user/kvddries2009

Iruña Veleia txikitzen 2010-7-20

youtube.com/user/inigouribe/videos
youtube.com/user/iruinaoka

Milaka bisita dituzte eta salatariek hiru urtetan ez dute ezer argitaratu.

Bittor Kapanaga omendu dute Durangoko azokan

Anboto.org

Bittor Kapanaga euskaltzale, ikertzaile eta idazle otxandiarrari omenaldia egin diote Durangoko Liburu eta Disko Azokan. Besteak beste, euskarari eta Otxandio herriari egindako ekarpenak eduki dituzte ahotan, eta aurreratu dutenez, bere etxean topatutako materiala landu eta liburuak kaleratzeko asmoa daukate. Areto betean Gontzal Mendibil eta publikoak Kapanagaren letrekin egindako abesti bi kantatu ditu.

Bittor Kapanaga Arantzazun 2005-11-19
Bittor Kapanaga. Euskera erro eta gara. Arantzazu 2005-11-19 (Bideoa)
Bittor Kapanaga 2005-5-19

Bittor Kapanaga erdian makilarekin Arantzazun 2005-11-19an.

Bittor Kapanaga. Euskararen jatorria.net

Zuzeu.com

Bittor Kapanaga hil zaigu 2011-7-14. Anboto.org

Bittor Kapanaga (Donostia 2011-8-12)

Bittor Kapanaga (Donostia kantu jira 2011-8-20)

Bittor Kapanaga omenaldia Durangoko azokan 2011-12-8

Bittor Kapanaga euskaltzale, ikertzaile eta idazle otxandiarrari omenaldia egin diote Durangoko Liburu eta Disko Azokan. Besteak beste, euskarari eta Otxandio herriari egindako ekarpenak eduki dituzte ahotan, eta aurreratu dutenez, bere etxean topatutako materiala landu eta liburuak kaleratzeko asmoa daukate. Areto betean Gontzal Mendibil eta publikoak Kapanagaren letrekin egindako abesti bi kantatu ditu. Bittor Kapanaga omenaldia Durangoko azokan 2011-12-8

Bittor Kapanaga gogoratuz.

Euskara zahar eta berriaren eguna

Iruña-Veleian dago idatzitako euskara zaharrena zorionak aurkitu zuten arkeologoei Idoia Filloy eta Eliseo Gil. Garesti ordaintzen ari dira euskara zaharra aurkitu izana.

Iruña-Veleiako euskararen inbentarioa (Gorrotxategi)

Ostraketako euskal textuak Juan Martin Elexpuru

Euskarazko grafitoak Idoia Filloy

Hector Iglesias euskal filologian doktorea: Les inscriptions de Veleia-Iruña (2009)

Ostrakabase Sos Iruña Veleia

Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpuru. (liburua sarean)

Iruña-veleiako euskarazko grafitoak

Juan Martin Elexpururen liburu historikoa duela bi urte argitaratu zen.

Sos Iruña Veleia herri plataformari euskara zaharra defendatzeagatik zorionak ere.

Ostraka 2010

Ostraka euskalduna 600 mila ziztada eskerrik asko

Blogak 600 mila ziztada lortu ditu zuei esker, eskerrik asko.
ostraka 600 mila ziztada

Duela hiru urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, eta ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, hiru urtetan 600 mila, eskerrik asko. Ia 200 mila ziztada urtero. Hitzaldien bideoak ere ia beste hamar mila bisita izan dituzte zuei esker.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon patrimonio eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia plataformari, 17 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Silgo, Harris, Colmenero, Albisu, Roslyn M. Frank, Ochoa, Illarregi, Ulrike Fritz, Baxarias…

Iruña Veleia argitu eta Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga , iruina.blogspot.com/ eta Maju. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen.

Euskararen jatorria Lakarrak mirariz eta Gorrotxategik txiripaz kontatua

Euskararen jatorria enigma europar bat. Dokumentalaren adituak Gomez, Lakarra eta Gorrotxategi:

http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1301166325001

Euskal zibilizazioa eta Euskaldunen jatorria Lizarduikoak idatzi zituen
liburuak dira, eztabaida piztu zuten, Lakarrarekin zakarra, beraz “normala” dokumentalean ez azaltzea, nahiz eta liburuetan dokumentalaren oinarriak egon, Lakarraren eta Gorrotxategiren teoriak salbu.

Euskararen jatorria Europako enigma bat dukumentalaren hasieran Ribero
Meneses eta Patxi Alaña iritzia libre delako, zeltak ostean, Peñalver-ek
eta beste arkeologo batzuk zeltak zer diren garbi ez badakite ere.

Rikardo Gomez ortodoxoak bideratzen digu hasieratik deskarrilatutako trena, nora eta Hawaira eramateko. Hawaiko olatu erraldoietan surfeatu ondoren Iberiara itzultzen gaituzte, baina ez Arnaiz katedratikoaren Iberiko-euskera-castellano hiztegia ezagutzeko baizik eta aurkako iritziak dituen Javier de Hoz-enak baizik, doako propaganda ez egiteagatik jakina. Luis Silgo ere hobe aipatu gabe utzi.

Humboldt haundia Euskaldunak liburuaren idazlea, Berlingo unibertsitateko sortzailea eta iberikoa=euskara defendatzailea… baina Rikardo Gomezen kite oportunoarekin betiko deskalifikazioa ikuslea ez konfunditzeko,”erromantiko” hauekin badakigu.

Toponimian, Vennemann alemaniarra Europa Baskonika idatzi zuena, duela bi urte Euskal Herrian egon zen Durangoko ferian, baina orduan ez zuten grabatu; isar, ur, iz, hitz euskaldunak Europa osoan omen daude, baina, oraingo honetan kitea Madrilgo Javier de Hoz-ena, bi kite segidan ez baita dotorea gelditzen telebistan, batez ere Rikardo Gomezek Vennemann “esoterismoa” tageatzen duenean.

Berbereak, Mukarovsky 1924, Chaker, baina Federiko Krutwig missing, badakigu Garaldea 1978 ez dela politikoki zuzena Txillardegi bezala. Hector Iglesiasen La parenté de la langue berbère et du basque : nouvelle approche (2011) ere gehiegi eskatzea da.

Antonio Tovar ezin zen falta jakina, Mitxelenari bizia salbatu omen zion, baina ez azaltzeko metodo lexiko estatiskoarekin korrelazioa aurkitu zuela berberea eta euskara artean.

Abadie Hendaiako jauregi zoragarrian Hasier zuzendaria bertan bizi delako. Alice Harris erantzuteko Ameriketatik, baina Bengtson ahaztu zaie Mother Tongue aldizkariko zuzendaria eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean duela gutxi hitzaldia “Euskararen jatorria” eman zuena, denentzat ez baitago lekurik.

Metodoan Trask esateko euskararekin ia munduko sei mila hizkuntzak erlazionatu dituztela azken laurehun urtetan eta guztiak tronpatu direla jakina delako jaungoikoak zuzenean Aitorri erakutsi ziola “Euskadin”, barka Akitanian, baina “Euskaditik” aparte, Leizaran bailaratik ekialdera behintzat erabat frogatuta omen dago.

Oppenheimer The origins of the British, azken izotzaldian Britainia Handia izoztu eta despopulatu zen, babesgune gutxi batzuk gelditu ziren Europan, tenperatura igo ahala duela 16.000 urte Euskal Herriko babesguneko jendeak berpopulatu zuen Irlanda eta Britainia Handia, gaur egun ia 3/4 izanik gen aberastasuna. Martinez de Pancorbo genetistak ere baieztatzen ditu datoak eta Oppenheimerrekin batera egon ziren Garesen Nafarroan Euskararen jatorriaren 6. biltzarrean aurtengo maiatzan. Dokumentalean Oppenheimer gaizki idatzita dago (bi mm), aurten bi aldiz izan da Euskal Herrian baina ez dugu ikusteko aukerarik eskerrak bideoak dauden.

Mitxelenari omenaldia idatzi zuelako Antzinako euskal testuak, testu zaharrak bilduz. Gorrotxategi eta Lakarra falta zitzaizkigun azken hitza izateko eta egiak ez diren esaldi batzuk sartzeko, esaterako, “historia aurreko euskara asmatzen jarraitu behar dela, beste testu batzuk ezagutzen ez ditugun bitartean”…

Dokumentalaren zuzendariak badaki duela 1.700 urteko euskal testuak egon, badaudela, azaldu zirela 2005. urtean Iruña Veleian beraien teoriak hankez gora botatzeko modukoak, eta prezisamente Gorrotxategik aurrena eta Lakarrak ostera faltsutzat salatu zituztela duela hiru urte, baina hori ezin da esan.

Dakidanez epaileak Guardia Zibilari eta Ertzantzari agindu die ostrakak analizatzea eta baliteke euskara salbatu omen zen bezala, mirariz eta txiripaz, “euskararen jatorria” kontatzen duten azken atala izatea.

http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1301166325001