Etiketa honen artxiboa: gara

Prentsaurrekoa hedabideetan

Elexpuru Fontaneda 2020_1_28Euskeraren jatorria. Iruña-Veleia Argituk prentsaurrekoa eman du Gasteizen, datorren astean hasiko den epaiketari begira.Momentuz zerbait argitaratu dutenak (ETBko informatiboetan ezer ez!!)

Naiz Iruña-Veleia auzikoen aurkako karguak baztertu eta arkeometria probak egiteko eskatu dute
Deia La Plataforma Iruña-Veleia Argitu mantiene que los grafitos son auténticos
Berria Piezak benetakoak direla berretsi du Iruña-Veleia Argituk, epaiketaren atarian
Radio Vitoria 13.40an prentsaurreko zati bat
EITB La Plataforma Iruña-Veleia Argitu mantiene que los grafitos son auténticos (telebistan ez dute eman baina webgunean bai)

Lurrezkoak ala urrezkoak? Berria, Gara. JM Elexpuru

OstrakaJM Elexpuru bloga. Gaurko Berrian eta Garan Lurrezkoak ala urrezkoak? artikulua agertu da.

2019ko azaroak 12 0 «Kontuz ibili pitxar berriarekin», esan dio Lidia mirabeari Pompeia Valentinak, hiriko familia aberatseneko etxekoandreak iturrira bidali duenean. «Ondo zaindu eta kontuz esku-luzeekin». Nagusiaren izena du behealdean grabatua bezperan Tritium-etik bere zalgurdiaz etorri zen merkatariari erositako ontziak. Kontuz ibili beharko zuen, bai, bazekien eta zer zeukan pitxarra apurtzen bazuen edo harrapatzen bazioten.

Badator Lidia iturritik pitxarra buruan, eta etxeko atea zeharkatzean txakurrarekin jolasean dabilen mutikoarekin estropezatu eta ontzia mila pusketa egin da lurrean. Bueno, mila agian ez, baina mordoa bai, jo dezagun berrogei. Pompeia Valentinak ez daki nor astindu eskuan duen erratzaz, bere seme bihurria ala mirabea. Hasperen eginez, barreiatuta dauden pusketak batu erratza eta palaz eta zakartegira bota ditu.

Ez zekien asko Pompeia nahigabetuak nolako balioa izango zuten 1.800 urte geroago buztin-pusketa haiek: 40 x 600 = 24.000 euro. Ez da hauspokeria. Gatozen harira. Eusko Jaurlaritza da ondare arkeologikoaren jabea. Kultura kontseilaritzak 600 eurotan baloratu du Iruña-Veleiako zeramika-pusketa bakoitza (hezur eta adreiluak ere berdin). Arabako Aldundia da aztarnategiaren administratzailea, eta honek biderketa egitea beste lanik ez du izan isuna proposatzeko orduan: 480 pieza x 600 euro. Fiskalak ere Jaurlaritzaren irizpideari jarraitu dio. Kartzela zigorraz gain (zazpi urte eta erdi Gilentzat, hiru eta erdi Escribanorentzat), ia hirurehun mila euro eskatzen diete arkeologoei.

Egoeraren absurdoaz jabetuta, Kultura Kontseilariarekin eta Ondare Zuzendariarekin bildu ginen joan den urtean eta arazoa azaltzen saiatu. Esaten duzue piezak faltsuak direla, zeramika pusketa garbiak hartu eta gainean idazkunak eta marrazkiak egin dituztela. Jo dezagun horrela dela hipotesi gisa. Zenbat balio du horrelako zeramika zati batek? Balio kulturala zero, horrelakoak milaka agertzen direlako eta zakartegira joaten direlako. Idoia Filloy zuzendarikide ohiak Radio Euskadiri berriki eskainitako elkarrizketan adierazi zuen estratu bakar batean 20.000 pusketa agertu zirela, denak garbitu zituztela, eta grafitoa edo zerbait berezia zuten apurrak bereizi ondoren zakarretara joan zirela beste guztiak. Ohi den lez. Balio ekonomikoa ere zero edo zerotik hurbil dagoen zifra bat. Orduan non dago «ondarearen aurkako kaltea» eta nola justifikatzen dira bakoitzeko eskatzen diren 600 euro horiek? Ez dezagun ahaztu arkeologoei egozten zaien delitua «ondarearen aurkako kaltea» dela eta ez «faltsifikazioa».

Ekain 50 urte: Almagrok debekatu zien ikertzea Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altunari

Ekain behorraEkain 50 urte. Jesus Altuna. Naiz.
Jose Migel Barandiaran.
Handik ‘comisario general de excavaciones’ delakoak, Almagro (falangista) abizenekoak, zoriondu ordez bera iritsi bitartean gu sartzea debekatu zigun. Berak ikertu nahi zuela. On Jose Migeli esan nion: ‘zuk bizitza oso daramazu honetan eta nola etorriko da hura aztertzera?’. Hurrengo egunean bertan hasi ginen barruko azterketa egiten.

Arkeologo eta paleoantropologoak Ekaingo kobazuloaren zirrikituak ederki ezagutzen ditu. Urteak eman ditu bertan lanean, han bizi izan zen Lehen Gizakiaren sekretuak ikertzen. Soinean 86 urte izanagatik, burua argi du eta atzo izan balitz bezala gogoratzen du haitzulora sartu zen lehen aldia. Kontakizun zientifikoa bizipen pertsonalez zipriztindu du.

Almagro zientziarako izen madarikatua.

Iruña Veleia duela 10 urte

veleia-2006-6-15Duela 10 urte, 2006-6-15ean Gorrotxategik, Henrike Knorr-ek eta Eliseo Gilek (Santos Yanguas eta Pilar Cipresek txostenetan ere) bermatu zuten Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra.

Beste askok ere (Lakarra, Urgell, Pruden Gartzia…) bermatu zuten Iruña Veleiako euskara zaharra.  Orain beste batzuk defendatzen dute, Idoia Filloy, Eliseo Gil,  JM Elexpuru, Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue… Sos Iruña Veleia Txostenak.

Guztiak tronpatu ziren?

Berria 2006-5-15 / Gara 2006-5-16

III. eta VI. mendeen artean kokatu dituzte Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko hitzak

Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian egindako aurkikuntzak benetakoak direla esan dute Henrike Knorr euskaltzainak eta Joakin Gorrotxategi filologoak. Beraiekin batera Eliseo Gil indusketetako zuzendaria izan da gaur Gasteizen egin duten agerraldian. Erlijioarekin lotutako hitzak ezezik egunerokoak agertzen dira, eta horien artean esaldiak ere badaude. “Hemen hitz multzo bat dugu, eta eguneroko hitzak dira. Horrek esan nahi du idatzi egiten zela V. mendean, VI. mendean, edo lehenago”, Gorrotxategik esan duenez.

2006-06-15 / Berria
  • Urdin isar, zuri urdin gori, edan ian lo, jaun, geure ata zutan, iesus, ioshe ata ta mirian ama. Hitz horiek irakur daitezke Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian, Henrike Knorrek eta Joakin Gorrotxategik aipatu dutenez, eta lehen hipotesien arabera, III. eta VI. mendeen artekoak dira hitzok eta esaldiok. Egunerokoak eta esaldietan egituratuak egoteak gainera garrantzia eransten dio aurkikuntzari.
  • “Pentsatzen genuen euskaldunak idatzietatik aparte geundela, eta ja ez gaude horren aparte. Hizkuntza askotan ez da ezer idatzi. Hemen dugu guk hitz multzo bat, eta eguneroko hitzak dira. Akitaniako aurkikuntzak zaharragoak dira, baina euskararen gainean eraikitako izen propioak dira. Hori da orain arte genekiena, baina hau besterik da. Batzuk solte baina beste batzuk perpausetan”, dio Gorrotxategik.
  • Joan den maiatzaren 7an aurkikuntzei buruz hitz egin eta Gorrotxategik aitortu duenez ez zuen ondo lo egin hurrengo egunetan, “ia 500, 600 urte aurreratzen baita gure kronologia”.
  • Dena den, zuhurtziaz jokatu behar dela esan dute filologoek. Komunikabideetan izan diren filtrazioekin ez daude gustura, izan ere, horiek ez baitute ikerketa oztopatu besterik egiten. Arkeologoek, historialariek, hizkuntzalariek eta zientzilariek oraindik lan asko dute egiteko; zein mendetakoak diren zehazteko, haien testuingurua ezagutzeko, eta esan dutenez, lan horiek guztiak amaitu bitartean ez dute aurkikuntzei buruz hitz egingo, urrira edo azarora arte.

Baskoniako ipuin bat: euskalduntze berantiarra. JM Elexpuru. Naiz

Euskara 2000 urte TovarBaskoniako ipuin bat. JM Elexpuru. Naiz

Baskoniako ipuin bat. JM Elexpuru bloga

Baskoniako ipuin bat. Berria

Irailaren 10ean ETBn ikusi ahal izan genuen EITBk ekoiztu eta duela urtebete Donostiako Festibalean aurkeztu zen Baskoniako historia bat dokumentala. Alberto Santana da zuzendaria eta Joseba Abaitua atalaren gidoilaria.

Honela aurkeztu du EITBk dokumentala bere webgunean:” El programa “Baskoniako Historia bat” (“Una historia de Baskonia”), desmontará los mitos y falsas creencias en torno a la historia de Euskal Herria. Se estrena el jueves, a las 22:25, en ETB1.”

Iruña Veleia bost urte ondo egindako analisien zain. Koenraad Van den Driessche. Naiz

Koenraad Van den Driessche 2013-11-19 DonostiaIruña-Veleia: bost urte ondo egindako analisien zain. Koenraad Van den Driessche. Naiz

Duela bost urte, Arabako Foru Aldundiak faltsutzat jo zituen Iruña-Veleiako inskripzioak, baina faltsutasunaren froga materialik eskaini gabe. Bost urte igarota, oraindik ez dira grafitoak zientifikoki aztertu, nahiz eta une honetan Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundea multzo bat aztertzen jardun bere laborategian.

Iruña Veleia 5 años situación actual. Koenraad Van den Driessche. Donostia 2013-11-19 (vídeo).