Ostraka euskaldunak erakusteko ez dute baimenik ematen 8 urte ondoren. Berria.

13395_1Ostraka euskaldunak erakusteko ez dute baimenik ematen 8 urte ondoren. Berria.

“Ez da eztabaida teoriko hutsa. Iruña-Veleiako piezak Artium museoan erakutsi ahal izatea da Jaio eta van Gorkumen sakoneko asmoa. Horretarako, mailegu eskaera ere egin diote Arabako Aldundiari, baina ezetz erantzun diete oraingoz. «Badakigu proiektua erronka handia izan dela erakundeentzat», onartu du Jaiok. Gaia oraindik ere epaitegian dagoela esanez justifikatu dute ezezkoa aldundiko arduradunek. Izan ere, instrukzio fasean dago 2009ko martxoaren 24az geroztik Eliseo Gil Lurmen enpresako kide eta aztarnategiko buru izandakoaren aurkako salaketa Gasteizko Lehen Instrukzio epaitegian, eta ikusteko dago oraindik azkenean epaiketarik egingo den edo ez. Horregatik, aldundia ez dago prest erakusketarako piezak uzteko, harik eta epaileak zerbait esan arte.”

8 urteko zentsura lotsagabea. Errukirik ez dago Iruña Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken 8 urtetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude