Etiketa honen artxiboa: euskara historia

Euskaltzaindia isilik

Ematen du Iruña Veleiak ez duela zerikusirik euskararekin, baina bertan azaldu dira ehun bat ostraka euskaldun, hamaika leku desberdinetan eta 1.700 bat urtetan datatuak.

Henrike Knorrek inoiz ez zuen faltsutzat salatu. Gorrotxategik 35 bat ostraka faltsutzat salatu zituen 2008-6-24an, ia erdiak 4 m2ko zundaketa batetik ateratakoak (32 zundaketa) eta batzordeak bost hilabetetan ez zituen ikertu. Gero Lakarrak faltsutzat salatzen ditu berriro 2008ko abenduan.

Txostenak eta ostraken mila argazkiak argitaratu zituzten 2009-1-18an eta Elexpuruk (euskal filologian doktorea) berehala errefuxatzen zituen, Gorrotxategiren eta Lakarraren faltsutze salaketak. Adituek txosten berriak argitaratu dituzte ostraka euskaldunak defendatuz atal desberdinetatik, filologia, historia, adinaren ebidentzia fisikoak eta abar.

Bi fiskalek eskatu dute kereilak artxibatzea “frogarik ez dagoelako” eta epaile batek ebatzi du Eusko Trenbide Sarearen kereilan “delitu penalik ez dagoela frogatuta”.

1.700 urteko euskara zaharra faltsutzat sala daiteke, bi euskal filologoen iritziekin bakarrik ?

Ez al da frogarik behar? Ez da analisirik egin behar? Ez dira 4 M2ko zundaketak zabaldu behar ea 1.700 urteko ostraka euskaldun berriak azaltzen diren ? Ez da begiratu behar ea buztin freskoan (egosi aurretik) idatzita dagoen euskara? Hezur gaztean idatzita ote dagoen euskara? Mila urteko geruzaren azpian ote dagoen euskara? Data daitekeen errautsaren azpian ote dagoen euskara? Arabako museoan azaldu den euskara zaharra?

Eta Euskaltzaindia isilik. Euskaltzaindiak ez al du zerikusirik euskara zaharrarekin? Euskaltzaindiarentzat frogak ez al dira beharrezkoak?

Eskerrak SOS-Veleia sortu duten.

Gorrotxategik duela urtebete

berria.info/plaza/2008-10-08/

Duela urtebete, Euskaltzaindiaren Nazioarteko Biltzarraren lehen egunean, inork galdetu gabe bere ponentzian Gorrotxategik (Batzordeko sekretu pean) esan zuen Iruña Veleiari buruz:

«Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Aurretik Lakarrari galdetu zioten eta ez zuen ezer esan. Gorrotxategik hiru hilabete lehenago 2008-6-24an Arabako Foru Aldundian faltsutzat salatuta zituen 70 bat ostraka erdiak euskaldunak. 2008-11-19an Arabako Foru Aldundiak eskubideak kendu zizkionean Eliseo Gili eta Idoia Filloyri Gorrotxategiren salaketak bakarrik zeuden erregistratuta Arabako Foru Aldundian, gainontzeko salaketak (beste 300 bat) beranduago aurkeztu baitzituzten. Batzordeak bost hilabetetan (ekainetik azarora) ez zituen ikertu Gorrotxategiren 70 faltsutze salaketa larriak. 2009ko urtarrilean ezagutu ziren ostraken argazkiak (mila) eta faltsutze salaketen txostenak, Elexpuruk errefuxatu zituen Gorrotxategiren eta Lakarraren argudioak. Badaude beste aditu batzuk ostraka euskaldunak defendatzen dituztenak eta gero eta jende gehiago 370/600 faltsutze salaketak sinesten ez duena.

EAE-ANVko interpelazioa kultura diputatuari Arabako Biltzarrean 2009-10-5ean bideoa.

mms://www.jjggalava.es/ultimopleno.wmv

Bideoan, Alaitz Etxebarriak, EAE-ANVko biltzarkideak, Lorena Lopez de Lacalle kultura diputatuari hiru galdera egiten dizkio. Etxebarriaren iritziz Aldundiaren ekintzak polemika areagotu eta kezkak zabaldu ditu. Aurreneko galdera ea zein den egoera eta itxitzat ote duen Iruña Veleiako auzia? Bigarrena, azken aurrekontua handitu dela eta aztarnategia itxita egonik, zertan gastatu den dirua? Hirugarrena, auzia argitzearen alde ea indusketa berririk aurreikusten duen?

Lorena Lopez de Lacalle diputauaren erantzunak. Lehen galderari, bide administratiboa itxi zuela 2008-11-19an, okupatzeko eta indusketak egiteko eskubidea kenduz Lurmen enpresari eta gainera zigor espedientea zabalduz. Bide judiziala ere zabaldu zuela salaketak epaitegian sartuz beranduago eta bere bidea egiten ari dela. Eztabaida zientifikoa amaitutzat eman zuela 2008-11-19 baino lehen, bere erabakiak hartu aurretik.

Aurrekontua 150.000 eurokoa izan dela (orain arte 12.000 euro) eta aiapatzen du zertan gastatu den, abibidez 18.000 euro analitika berrietan.Epe laburrean Iruña Veleiako Plan zuzentzailea egiten ari dela, UPVko zuzendaritza pean, hamar urtetako aurreikuspean zehazten direla eta laster argitaratuko duela.

EAE-ANVko batzarkideak bere harridura azaltzen du plan zuzentzaile berriagatik, azapimarratzen du, aztarnategiak duen garrantzia, ematen duen itxura, berpiztu beharra, ikerketa arkeologiko berrien beharra, auziari irtenbidea bilatzeko, grafitoak leku desberdinetan azaldu izana eta berrien aurkikuntzak argitu dezakeela arazoa eta froga zientifiko berrien beharra.

Diputatuak plan zuzentzaile berriaren garrantzia aiapatzen du, konbenioa, etorkizunari begira egin behar dela lana. Epaiketan salatuetako bik deklaratu dutela, hirugarrenaren aitortza falta dela eta laster aurkertu dituztela frogak eta deklaratuko dutela lekukoek. Laster 20 metro harresi konponduko dela, indusketa zabalak egingo direla eta ez direla egingo, ez katarik ezta zundaketarik ere. Ikusiko dela zer ateratzen den. 13 minutuko bideoa. mms://www.jjggalava.es/ultimopleno.wmv

sos-veleia.org Iruña-Veleia argitzearen aldeko manifestua

sos-veleia.org/ euskaraz, gazteleraz eta ingelesez

Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.
Behean sinatzen dugun pertsonok pentsatzen dugu ez dagoela behar bezala frogatuta grafitoen faltsutasuna, eta benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, ondorengoa eskatzen diegu auzian erabakimena dutenei:

1) piezek hasierako egoeran jarraitzen dutela konproba dezatela.
2) grafitoen analisi eta ikerketa zientifiko berriak egitea agin dezatela.
3) parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela aurrez seinalatutako lekuetan.

Era berean, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu birpentsa ditzala hartutako erabaki txit larriak eta erretira dezala bere kereila, aurkikuntzen benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko duten frogak egin arte bederen. Sinadurak.

Felix Lopez-en txostena

http://drop.io/kepacastillo

Felix Lopezen (Arabako Foru Aldundiko Patrimonioko burua) txosten honetan oinarritu zen Arabako Kultura diputatua Lorena Lopez de la Calle, Filloy eta Gil arkeologoei eskubideak kentzeko eta hedabide guztien aurrean kiskaltzeko Arabako Foru Aldundian 2008-11-19an. Gaur arte ez da argitaratu eta ez du ez sinadurarik ezta zigilurik ere (lau orri besterik ez du eta konfirmatu gabe dago).

2008-11-19an batzordearen txostenetatik, bakarrik Gorrotxategiren txostenak (2008-6-24) zuen erregistroko sarrera Arabako Foru Aldundian eta faltsutze salaketa larriak, 70 bat ostraka, 35 bat euskaldunak. Batzordekoek bost hilabetetan (ekaina-azaroa) ez zituzten Gorrotxategiren faltsutze salaketak ikertu. Gaur egun arte ez dira ikertu.

Gorrotxategik faltsutzat salatzen dituen 20 bat ostraka euskaldunak 32. zundaketatik ateratakoak ziren 2006-6-20/22etan, metro eta erdiko sakoneran azaldu ziren eta datatuak 1.800-1700 bat urtetan. Arkeologoek eskatu zuten beste kata batzuk egitea, geruza aberatsa iruditu zitzaielako eta probablea zelako ostraka euskaldun gehiago azaltzea. Zergatik ez ziren kata berriak egin ? Zergatik ez dira egiten adibidez 32. zundaketaren inguruan ?

Andres Urrutia Euskaltzaindiako lehendakaria: nahasmena dago. DNA

noticiasdealava.com/ediciones/2009/09/27/

Iruña-Veleiak ilusioa sortu zuen.

Bai, ilusioa, baina baita beldurra ere, bestearen bestekoa, ilusioa sor-tzen den neurri berean beldurra ere bai. Egia izango ote da, ez al gara liluratuko alferreko kontuetan eta abar. Eta azkenean badakizu nola amaitu den kontua: auzitegietan.

Nahasmena dago.

Bai, nik uste dut oraindik nahasmena dagoela horretan eta zoritxarrez hori gertatu dela, baina, badakizu, egia izan balitz oso polita izango litzateke, baina orainik ere misterio nobela honetan azken kapitulua ez da idatzi.

Aurreikusi al dezakezu bukaera?

Ni nobela poliziakoetan oso eskasa naiz. Normalean ez dut jakiten nor den hiltzailea eta erruduna askoz gutxiago. Itxaron egin beharko dugu.