Veleia Elexpuru eta profanoak. Hasier Etxeberria

http://zuzeu.com/2009/10/29/veleiakoa-elexpuru-eta-gu-profanook/

Berdin dio Juan Martin Elexpuruk ematen duen hitzaldiak zein duen izenburua. Azkenean Iruña Veleiako afera nagusitzen da publikoaren artean. Kondena moduko bat izango da azkenerako Veleiakoaren inguruko saltsa, Bergarako filologo eta idazlearentzat.

Euskararen jatorriaz zuen izenburu  Juan Martin Elexpururi entzun diogun hitzaldiak. Elgoibarren Gotzon Garateren omenetan antolatutako ekitaldiaren barnean izan da eta uste dut inoiz ez dela hainbeste jende bildu hitzaldi batera areto horretan: mukuru zegoen eta aulkiak ekarri behar izan dira nonbaitetik.

Kontua da han mundu guztiak zekiela ez dagoela euskararen jatorriari buruzko ezer berririk, baina gustura entzuten dira Elexpuruk esaten dituenak. Duela 20.000 urte edo, seguru asko, bertan sortua dela euskara, Garona ibaiaren euskal izena izan daitekeela, Gares eta abar bezala. Eta hitzak ez duela zertan etorririk latineko et kopulatibatik. Arbola hitza ez dagoela argi latinak guri ala geuk latinari emandakoa den, etc. Kontu polit askoak denak. (jarraitzen du)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude