Lorena Lopez de Lacalle

Lorena Lopez de Lacallek laster urtebete 2008-11-19an Iruña-Veleiatik kanporatu zituela Lurmeneko arkeologoak, data honetan bakarrik zituen:

1.- Gorrotxategiren txostena 2008-6-24ko sarrera datarekin Arabako Foru Aldundian 70 bat ostraka faltsutzat salatuz.

2.- “Unanimitate zientifikoa” Felix Lopez funtzionarioaren txostenean bakarrik azaltzen da 2008-11-19  argitaratu gabe dago, ustez hau: http://drop.io/kepacastillo

Oinarri honekin (gabe) kanporatu zituzten Filloy eta Gil. Euskarari dagokionari, azpimarragarria da Gorrotxategik faltsutzat salatzen dituen 35 ostraka euskaldunetik ia erdiak 32 zundaketatik ateratakoak direla, Perring-ek eta Eliseo Gil-ek eskatuta zutela indusketa kontrolatuak baina batzordekoek ez zituztela egin, nahiz eta oso erraza ematen duen. Batzordekoek bost hilabetetan ez zuten Gorrotxategiren txostena ikertu.

Ondoren batzordeko adituek beren txostenak sarreratu zituzten eta 2009-1-17an sareratu ziren (Araba.net). Arkeologoek beste 13 txosten zientifiko aurkeztu dituzte defendatuz grafitiak benetazkoak direla.

Ia urtebete igaro denean kultura diputatuak hitzarmena sinatu berri du EHU-rekin, Julio Nuñezi 100.000 euro emanez bi hilabetetan Iruña-Veleiako zuzendari plan berria egin dezan. Julio Nuñez batzordekoa izan zen eta 110 ostraka ikonografikoak faltsutzat salatzen ditu bere txostenean. Hitzarmenean aurreikusten da sekretupean egingo dutela guztia.

Kultura diputatuak itxitzat eman zuen eztabaida zientifikoa 2008-11-19an, Gorrotxategiren eta Lopezen txostenekin bakarrik eta urtebetean ez du inolako frogarik, analisirik ezta kata kontrolaturik egin, jende anitzek eskatu bezala (Perring, Gil, Filloy, Iglesias, Rodriguez Colmenero, Koen, Elexpuru, Sos-Veleia).

Kultura diputatuak irratian esan berri du ustezko faltsugilearen “eskuak” antzeman dituela eta “frogak” epaitegian jarri omen ditu, ia 400 bat ostraka faltzutzat salatu dituztenean (Gorrotxategi, Lakarra, Velazquez, Santos, Cipres, Nuñez…)

Arabako Entzutegiko Izagirre fiskalak eskatu zuen Eusko Trenbide sarearen kereila artxibatzea eta epaileak artxibatu zuen “salaketak ez zeudelako frogatuak”, nahiz eta ebazpena errekurritu duten. Eusko Trenbidearen kereilan ere fiskalak artxibatze eskatu omen du.

Iruña-Veleia argitzeko ezer egin ez duen kultura diputatuak urtebete igaro ostean aurrean ditu grafitiak defendatzen dituzten 13+ txosten zientifiko eta Sos-Iruña-Veleia plataforma. Inoiz ez zen gertatu behar eta bera da arduradun nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude