Iruña-Veleia ez da arazo zientifikoa inoiz izan

Iruña-Veleiako Batzordea eratuta zegoen bitartean eta Henrike Knorr hil ostean, Gorrotxategik bere txostenari sarrera ematen dio Arabako Foru Aldundian 2008-6-24ean (sekretu pean Gorrotxategi txostena); bertan 70 bat ostraka faltsutzat salatzen du 35 bat euskaldunak. Faltsutzat salatutako ostraketatik ia erdia zundaketa bakar batetik ateratakoak zen 32. zundaketatik alegia. Batzordearen bete beharra zen salaketak ikertzea eta erraza ematen du 32. zundaketa (4 M2) zabaltzea Eliseo Gilek eta Perring-ek besteen artean eskatu zuten bezala. Batzordeak bost hilabetetan ez zuen ikerketarik egin ekainetik azarora bitartean eta batzordeko batzuk  Felix Lopezen txostenean oinarrituta “faltsutzat” salatu zuen Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an hedabide guztien aurrean Cervantes eta pegamentuarekin.

Arkeologoek zioten 32. zundaketa metro eta erdiko sakoneran duela ia bi mila urteko geruza aberatsa topatu zutela eta litekeena dela ostraka euskaldun gehiago azaltzea. Urte honetan jende gehiago azaldu da Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuz 13+ txosten zientifiko eta “iritziak iritzi” aditu gehienek diote indusketa kontrolatuak direla ustezko “arazo zientifikoaren” irtenbide bat, Sos-Iruña-Veleiak dioen bezala. Inoiz gertatu behar ez zen “arazo zientifikoa” borondatea izan balute faltsutze salaketa larriak ikertzeko. Zabaldu 32. zundaketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude