Hector Iglesias eta Elexpuru Donostian kronika.

http://sustatu.com/1270720463#1272544268

Maylis eta Ane ¦ 2010-04-29 ¦ 14:31

Egun on Patxi H. !

Gure lagunetako bat joan zen Elexpuruk eta Iglesiasek atzo Donostian eman zuten euskarazko hitzaldira, Iruña-Veleiari buruzkoa. Interesgarria izan zen, oso, han entzun ahal zuena, berak esan digunez (150 entzule izan ziren).

Elexpuruk Iruña-Veleiako aferaren aurkezpen orokor eta interesgarri bat egin zuen eta Iglesiasek, besteak beste, Veleian euskaraz agertzen den Pater Noster “famatu”-az hitzegin zuen.

Hau da gutxi gorabehera Iglesiasek han euskaraz esan zuena (hemen duzue Iglesiasek esandakoa, hau da gure lagunetako batek ahal bezain ondo grabatu ahal izan zuenaren zatitxo bat) :

Iglesiaek : “Dakizuen bezala zenbait komentarista harritu ziren eta oraino harritzen dira jakitearekin hirugarren mendean Pater Nosterra euskaraz idatz zitekeela, erabat harrituak dira posibilitate horrekin, hau da garai hartan PATER NOSTER bat euskaraz idatzi izanaren posibilitatearekin erabat harrituak baina… zergatik harritzen dira komentarista horiek ? Haientzat ezinezkoa baita iduriz hirugarren mendean horrelakorik esistitu ahal izana, hau da euskarazko PATER NOSTER bat.”
“Bueno ez dakit bainan badut hemen nere begien aurrean Pazianoren obra. Nor zen Paziano ? Paziano Bartzelonako apezpikua izan zen laugarren mendean, bere obra ez da oso ezaguna, ezta adituen artean ere (…) bueno eta zer idazten du Paziano apezpikuak, laugarren mendeko apezpikun horrek ? Idazten du (latinetik itzulia) : “Pentsatzen dugu lengoaia oro Jainkoaren aberastasuna dela. Latindarrak, Egiptoarrak, Ateniarrak, Traziarrek, Arabiarrek, Hispaniarrek Jainkoa otoizten dute”. Eta segitzen du Pazianok : “Izpiritu Sainduak hizkuntza guziak ulertzen ditu”. Beraz zer erraten du Pazianok ? Idazten du garai hartako Hispaniako autoktonoek Jainkoa otoizten zutela beren ama hizkuntzetan, beren hizkuntza bernakuletan eta hori laugarren mendean ! Eta nor ziren Hispaniar horiek, Hispani horiek, autoktono horiek ?”
“Jainkoari beren hizkuntzetan otoizten zioten hispaniar autoktono horiek ? Besteak beste, ez bakarrik seguruenik, bainan neretzat ez da duda izpirik garai hartako Euskaldunak horietakoak zirela. Beraz ene iduriko argi gelditzen da, argi baino argiagoa geratzen da erabat posible dela garai hartan euskarazko PATER NOSTER bat esistitzea, esistitu izana eta beraz eta egia erran ez dut oraino lortu ulertzea zergatik zenbaitzu harritzen diren hainbeste, ezin ulertuzkoa da neretzat bederen, bueno egia da oso guttik ezagutzen dituztela laugarren mendeko autore honen existentzia eta obra (…)”

Interesgarria, ezta Patxi H. ?

Ea orain zer esango duten Patxi Hatxek, Lakarrak eta Gorrotxategik gai honen buruz ? Iglesiasek esandakoari buruz… Baina izango dute zerbait esateko ? Ikusiko…

Agur bero bat

(laister bideoak sarean)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude