Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak bi urte baino gehiago ikertu gabe

Duela bi urte Iruñean Euskaltzaindiaren 75. urteurrenean bere hitzaldian Gorrotxategik sekretu pean : «Beldur naiz hau guztia (Iruña Veleia) ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Berria.info 2008-10-8an: Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Ordurako hilabete batzuk lehenago 2008-6-24ean Arabako Foru Aldundian Gorrotxategik sarreratu zituen bere faltsutze salaketa larriak, 70 bat ostraka; Iruña-Veleiako batzorde zientifiko ospetsua lanean zebilen sekretu pean eta oraindik beste bost hilabete iraun zuen 2008-11-19ra arte.

Bost hilabete hauetan 2008ko ekaina-abendua bitartean inork ez zituen Gorrotxategiren salaketa larriak ikertu, orain arte bezala. Salaketa hauetan oinarrituta bakarrik Arabako Kultura Diputatuak injustizia ikaragarria egin zuen Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an Iruña-Veleiako arkeologoekin eskubide guztiak kenduta, Miscart eta pegamentoarekin.

2010ean Gasteizko epaileak agindu zuen froga fisiko-kimikoak egin behar direla ostrakekin baieztatzeko salaketak eta badirudi oraingoz Arabako Foru Aldundiak eta Kultura diputatuak ez dituela ostrakak jarri nahi Epaitegiaren kontrol pean.

2010-3-25ean Gasteizen Sos Iruña Veleiak antolatu zuen hitzaldian Gorrotxategik esan zuen “Etor daitezela Iruña-Veleiara munduko arkeometra onenak grafitoak ikertzera… eta entzuleen txalo zaparrada espontaneoa jaso zuen bere harridurako.

Hala ere, 2010-5-4ean Gorrotxategik (eta Lakarrak) EHUko Donostiako Irakasle Eskolan berriro errepikatu zituzten publikoan faltsutze salaketa larriak.

Bi urte eta gehiago faltsutze salaketa oso larriak eginda Arabako Foru Aldundian, ondorio ikaragarriekin pertsona batzuentzat eta oraindik ikertu gabe. Azken bi urtetan 16 txosten zientifiko argitaratu dituzte grafitoak defendatuz eta Sos-Iruña Veleia herri plataformak 2.100 sinadura bildu ditu analisiak eta indusketa kontrolatuak egitearen alde.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude