Irakurtzen ez dakiten epigrafista salatariak

Aurrena benetako grafitoak bezala defendatu dituztenek gero faltsutzat salatzen dituzte Gorrotxategik, Santos Yanguasek eta Cipresek, baina orain sinetsi behar zaie inolako zalantzarik gabe. 2006ko ekainetik urtetan ezagutu dituzten grafitoak eta salatzen ausartu ez direnek (nahiz eta susmoak zabaltzen ibili), faltsutzat salatzen dituzte bi urte beranduago Arabako Foru Aldundian 2008-6-24tik ostera, kasualitatez Henrike Knorr hil ahala (bi hilabete baino gutxiago). Informazio guztia sekretu pean egonagatik telebistan salatzen dituzte ustezko epigrafista aditu ospetsuek programa esoterikoetan jakinda inork ezin diela erantzun, nahiz eta inoiz ez duten txostenik idatzi.

Gorrotxategik (eta Lakarrak) irakurtzen dute CHAVA, baina Filloyk eta Colmenerok YAVHE: 13384 YAVHE ala CHAVA

+MISCART Gorrotxategik  ¿ DESCARTES ? idazten du bere txostenean. +MISCART gezurrezko “Descartes” irakurri zuen Santos Yanguas-ek Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an, algarak eraginez diputatuei. Pegamentua “faltsutze” ebidentzia nabarmena zen Komisiokoentzat.

DENOS => DENOC => DENOG.Gorrotxategirentzat M angelu motzak faltsuak omen dira milaka daudenean. Polita faltsua da beraiek esaten dutelako, nahiz eta geruzez estalita egon. NAIA => NAHIA anaia izan beharrean.

+IP => RIP

Almagro kalumniatzen, difamatzen ala txantxetan, nahiz epaileek betiko artxibatu salaketak

Lakarrarentzt A artikulua faltsua omen da duela 1.700 urte. Gorri ez omen zen kolorea. Z faltsua omen da lau alfabetoetan azaltzen bada ere. Lakarrarentzat ustezko faltsutzaileak Luis Nuñezen Antzinako euskara irakurri zuen.

Blanka Urgellek Iruñeko hitzaldian (2009) ez dagoela H-rik 50 bat gutxienez daudenean.

Veleia izena ere fatsutzat salatzen dute nahiz eta dozena bat ostraketan azaldu leku desberdinetik, baina jarraitzen dute erabiltzen Veleia gorria, alegia euskalduna. 13234a VIILIIIA NOVA / VIILIIIA VICI salatzen dute latinez konturatu gabe euskara izan daitekela.

Deidre faltsua omen da ez dutelako ezagutzen, beraien ezjakinkeria faltsutze froga balitz bezala. Komisiokoek beren txostenak AFAn sarreratu aurretik ez zituzte irakurri ere egin Ruben Cerdanen hiru txostenak 70 ostraken irudiekin. Anqvises, Eneas, Nefertiti, Ramases, Seti…

Faltsutzat salatzen dituzte buztin freskotan idatzitako ostrakak egosi aurretik, geruzaz estalita dauden ostrakak hizkien gainean mendetako deposizioa dutenak… 15920 faltsutzat salatu aurretik ez dira konturatzen hizkiak estalita daudela.

Beraien salaketa larriak frogatzeko armak oso zientifikoak dira, grafologia eta hondeamakinaz aztarnategiko 8.000 M2 hustu eta txikitzea, grafitoak azaldu diren zundaketak barne, Arabako Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura diputatuaren babesarekin eta txikizioaren apologia lotsagabearekin.

Sos Iruña Veleiak salba gaitzala adimenaren aurkako erasoetatik analisiekin eta indusketa kontrolatuekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude