Gorrotxategiren hitzaldia Madrilen Hic et Nunc

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean hitzaldia bertan behera utzi zuen duela gutxi, baina Madrilen emango du gaur:

Joakin Gorrotxategi, “Hic et Nunc. Un ejemplo de falsificación contemporánea”.

2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.

Bi urte beranduago (2008-6-24)  faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.

Aurten Gasteizen (2010-3-25ean) 20 minutu hitzegin eta esan zuen “etor daitezela munduko arkeometra onenak ikertzera Iruña-Veleiako ostrakak…”

Baina gero Donostian (2010-5-4an) berriro bere salaketen apologia egin zuen UEUko Magisteritza eskolan.

Bi urte terdi badira (2008-6-24) Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak egin zituela Arabako Biltzar Nagusietan , ondorio ikaragarriekin Iruña-Veleiako arkeologo, ondare eta euskara zaharrarentzat eta oraindik ikertu gabe.  Hic et Nunc.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude