Hainbat ikaslek Kimikako azterketa berriro egiteko eskatu dute

Berria.info

Elkarretaratzea egin dute Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Bilbon eta Donostian dituen egoitzen aurrean. Euskarazko proban oker adierazitako ariketa bat zegoen.kimika

Dozenaka ikaslek EAEko selektibitatean euskarazko Kimika azterketa berriro egin behar dela eskatu dute gaur Bilbon eta Donostian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren egoitzen aurrean elkarretaratzeak eginda. Izan ere, azterketan oker bat zegoen.

Hutsa aitortu du EHUk, eta nota txartzea ekidingo du. Hala, euskarazko proban oker adierazitako ariketa zuzenduko dute, baina kalifikazioa hobetzen badu soilik hartuko dute kontuan erantzuna.

Ikasleek, ordea, eskatu dute nahi duenak azterketa berriro egiteko aukera izan behar duela, betiere ahal den notarik onena ateratzeko.

Galdera iodo molekularrari buruzkoa zen, baina ‘potasio iodoa’ jarri zuten euskarazkoan. Selektibitatearen borondatezko faseko irakasgaia da Kimika, zientzietako ikasleena, eta garrantzitsua: zientzietako graduetan, inportantzia handia ematen diote Kimika azterketari. Karrera horietan nota handia eskatu ohi dute. Azken espedientearen %40 da selektibitatearen araberakoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude