Disparateen zerrenda sustatu

Duela hiru urte 2008-11-20an Veleia: disparateen zerrenda artikulua argitaratu zuten, bezperan Arabako Foru Aldundian batzorde zientifikoak faltsutzat salatu zituen Iruña Veleiako ostrakak baina ez ziren ezagutzen txosten zientifikoak. Gero jakin zen data honetan Gorrotxategirena bakarrik sartuta zegoela AFAn, gainontzekoak beranduago sartu baitziren.

Ezer jakin gabe informatu beharrean ustezko disparateen zerrenda lau haizetara zabaltzen, ustezko disparateen zerrenda sustatzen. Txostenak publikatu ahala berehala azaldu ziren ustezko disparateen zerrendaren aurkako iritziak Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan eta Txillardegi besteen artean. 16 txosten zientifiko argitaratu ziren “disparateak” defendatuz eta Sos Iruña Veleiak 2.132 sinadura bildu ditu eskatzeko “disparateak” frogatzeko analisiekin eta indusketa kontrolatuekin. Baina inork ez du barkamenik eskatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude