Iruña Veleia lau urte lotsagarri

Lau urte lotsagarri, Gorrotxategik 2006-6-15ean Iruña Veleiako euskara zaharra bermatu ostean hedabide guztien aurrean Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera, duela lau urte Iruñean (Berria.info 2008-10-8an):

“Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Baina Gorrotxategik hilabete batzuk lehenago (2008-6-24) bere faltsutze salaketa larriak sarreratuta zituen Arabako Foru Aldundian ustezko batzorde zientifikoaren sekretu pean babestuta, bere txostenean.

Gorrotxategik tamalez asmatu zuen, lau urte lotsagarri izan dira, ez baitute inolako frogarik aurkeztu, nahiz eta Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak, Eliseo Gil eta Idoia Filloy, gupidarik gabe zigortu dituzten azken lau urtetan. Hauekin batera Iruña Veleiako euskara zaharra. Lotsagarria.

13363

13363 YAVHII / GIIVRII ATA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude