Misterio gehiegi Anjel Lertxundi Berrian duela lau urte

Ematen du lau urte ez direla igaro:

Misterio gehiegi. Anjel Lertxundi. Berria 2008-11-7

Hasieran, euforia guztizkoa ekarri zuen aurkikundeak. Gero, zalantzaren harra agertu zen: eztabaidatxoak ere izan ziren aurkikundeen benetakotasunaren gainean. Segidan, zuhurtasunaren izenean, isiltasun erabatekoa egin zen, eta dagoeneko bi urte pasatu dira. Esan beharrekoak esatea gero eta gehiago atzeratu, orduan eta handiagoak izan litezke kalteak.

Ez da astebete aurre-historiako katedradun bat ikusi dugula Euskal Herriko periodiko salduenean den-dena txantxa bat edo iruzur bat izan dela argudiatuz nahiko zuzen eta gordin. Salaketa larria zen oso. Nik dakidala, ez da erreakzio publikorik izan.

Iruña-Veleiako aztarnategiko auzian ez dago balizko aurkikundeen balioa bakarrik jokoan. Asko gal genezake, euforiatsuenak ere ikusi beharko lukeen kontua da, eta kezkatuta gaude; hasierako euforia apartsuaren ondorengo isiltasun astunaren mende.

Misterio gehiegi. Zain segitzen dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude