Alicia Canto IV Milenio programan desagertu da

Duela 4 urte Alicia Canto azaldu zen IV Milenio programa esoterikoan eta bideoa sarean zegoen baina orain desagertu da. Agian ez zen egokia izango Españako historiaren erret akademiako izendatu berri batentzat.

IV Milenio Iruña Veleia, Alicia Canto (orain desagertua)

Duela 4 urte guztia sekretupean zegoela (2009-1-16an argitaratu zen) telebistako programa esoterikoetan azaldu ziren salaketak egiten ustezko adituak, baina sekulan txosten zientifikorik idatzi gabeak grafitoei buruz. Ia beti bezala Arabako Foru Aldundiak ostraka berrien irudien esklusibak ematen zizkieten sinesgarritasuna emateko.  Programa honetan erakutsi zuten aurrenekoz faltsutzat bezala 15542 alfabeto ospetsua, gero jakin zen Daniel Vallo arkeologoak bere eskuekin atera zuela 88 zundaketatik. Faltsutzat salatzen dituzte buztin freskotan idatzitako ostrakak, bi urte aurretik 2005eko Arkeoikuska aldizkariko azalean (11422) argitaratutako ostraka, irakurtzen dute RIP… esoterismo kualifikatua IV Milenio programa esoterikoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude