Ostraka mundua blogak milioi bat ziztada azken 5 urtetan eskerrik asko

Ostraka euskalduna blogak milioi bat ziztada (hits) lortu ditu dagoeneko 2008ko azarotik (5 urte baino gutxiago), 200 mila ziztada urtero azken bost urtetan, zuei esker, eskerrik asko. Duela ia 5 urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, ia bost urte milioi bat ziztada, eskerrik asko. 200 mila ziztada urtero ohitura bihurtu da ostraka bloga ziztatzea milaka lagunentzat. Hitzaldien bideoak ere beste hogeita bi mila bisita izan dituzte zuei esker.Ostraka euskalduna milioi bat ziztada

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon ondarea eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia mugimenduari, 20 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Luis Silgo, Edward C. Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Mikel Albisu, Roslyn M. Frank, Carmen Fernandez Ochoa, Emilio Illarregi, Ulrike Fritz, Joaquin Baxarias, Miguel Thomson, Alicia Satue,…

Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga, iruina.blogspot.com/ , Maju, Iruña Veleia argitu, Ama ata azken webgune indartsua. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen.

Milioi bat ziztada lortu ditu blogak, 5 urte igaro dira, baina oraindik ez da konpondu salaketa faltsuen arazoa; Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta defendatu duten arkeologo mitikoekin, Bihotza eta Musa, justiziarik ez bada, errukia mesedez, 1700 urteko ostraketan bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude