Gorrotxategi Iruña Veleia salatzen 6 urte baino gehiago: Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango

15917 Iruña veleiaDuela sei urte, Iruña Veleiako ikerketa batzordea sekretupean zegoelarik Gorrotxategik hitzaldi bat eman zuen Iruñean eta adierazpen ospetsu batzuk egin zituen, Berria.info 2008-10-8an:

“Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».
(lotura orain ez dabil)

Orduan inork ez zekien (sekretupean zegoelako) baina, Gorrotxategik hiru hilabete lehenago 2008-6-24an, bere faltsutze salaketak sarreratuta zituen Arabako Foru Aldundian, sei urte irauten duen antzerkiari hasieran eman zion:http://www.alava.net/msginet2/Informes/Veleia_Inf_40.pdf Hiru hilabete beranduago 2009-1-18an argitaratu ziren ostraken irudiak eta batzordearen txostenak http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

Sei urte beranduago 20 bat txosten zientifiko daude Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzen, analisiak eta kata kontrolatuak eskatzen. http://www.sos-irunaveleia.org/informes

Azken sei urtetan errukirik ez dago euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justiziaren usaina aspaldi galdu zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude