Lakarra Iruña-Veleiako euskara defendatzen duela 11 hamaika urte

13367 ianEl País 2006-6-18: “Nik neuk eta beste askok uste genuen euskaraz egiten zela Veleian garai horretan”. Iritzi bertsua agertu du Joseba Lakarra EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko dekanoak. “Oso pozgarria da halako froga garbiak agertzea, baina kontrakoa mantendu izan dutenek beraiek lehen eta orain ikusi beharko dute zer zuten hori defendatzeko, eta nik neuk behintzat ez dut uste bazenik kontrako ebidentziarik”.

Kontuak kontu, arkeologoek beren lana bukatzen dutenean, hizkuntzalariek datu zehatzagoak izango dituzte Veleiako berbek euskararen gaineko ikasketak zertan osa ditzaketen aztertzeko. Bien bitartean, hizkuntzaren jatorriari dagokionez ezer gutxi argituko dutela aurreratu du Lakarrak. “Nire ustez, jatorriari buruz ez du ezer argituko, jatorria esaten dugunean euskara beste zein hizkuntzatik datorren esan nahi badugu. Honekin ez da ezer argitzen, ezta hau bezalako beste hamar aurkikuntzarekin ere, zeren eta horrelako gauzak erabakitzeko beste lanabes eta iturri batzuk behar baitira”, argudiatu du. “Agian ustezko lotura iberiarrarekin oraindik urrutiago jarriko litzateke ziur asko, baina ebidentzia hau ez da galdera horiek erabakitzeko muina, beste datu bat besterik ez da”, erantsi du.

Hizkuntzaren bilakaeraren esparruan, berriz, “asko” lagun dezaketela uste du aditu honek. “Besterik ez baldin bada, lehendik ezagutzen edo susmatzen ditugun aldaketa edo ezaugarri batzuen data izango dugu. Eta hori oinarrizko kontua da hizkuntzalari guztientzat”, azaldu du. Besteak beste, Lakarraren iritziz, “ian” hitzaren soinu palatala euskaldunak noiz hasi ziren erabiltzen argitzen lagun dezake.
13396 ian eda lo

Bestalde, aurkitutako hitzen ulergarritasunak harritu egin ditu hizkuntzalariak, itxura “modernoa” baitute guztiek. Dena den, desberdintasunak garai hartan erabiltzen ziren esaldien egitura gramatikalean izan daitezkeela uste dute; eta hori ziurtatzeko, zoritxarrez, ez dago behar besteko informaziorik. Hori azaltzeko Arabako euskararen esparruan gertatutakoa jarri du adibidetzat Joan Perez de Lazarragaren eskuizkribuaren azterketa egin zuen adituak. “Araban, duela hiru urte lau folio eta hiztegi bat besterik ez genituen. Lazarragaren eskuizkribua agertu denetik, gehiago daukagu. Demagun Veleian hiztegi horren orrialde bat besterik ez daukagula, baina Lazarragarena ez daukagu”. Horren harira, orain arte ezagutzera eman direnekin batera, hitz gehiago eta “bukatu gabeko zenbait esaldi” aurkitu zituztela baieztatu du Gorrotxategik.

Iruña-Veleiako euskara defendatu zuten hizkuntzalari gehienek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude