Iruña-Veleia benetakoa ala faltsua. Jon Urruxulegi. Berria

13364 Iruña VeleiaIruña-Veleia benetakoa ala faltsua. Jon Urruxulegi. Berria 2018-8-22.

 Iruña-Veleian aurkikuntza arkeologiko batzuk egin eta adituen ustez oso garrantzitsuak zirela jakin nuenean —dagoeneko urte batzuk igaro dira—, pozak burmuin-gorputzak inbaditu zizkidan bat-batean. Iruña-Veleia Gasteiztik hamar kilometrora dagoen erromatar hiri bat zen eta gaur Arabako Foru Aldundiaren titularitate publikoak kudeatzen duen aztarnategi arkeologikoa da.2005 eta 2006. urteetan Eliseo Gil jaunaren ardurapean ari zen enpresa batek erromatar garaiko ehunka objektu aurkitu zituen bertan, denak aparteko izaera dutenak, esan nahi baita, eguneroko bizitza erakusten duten irudiak, kristauen gaia dutenak, hieroglifikoak, pertsonaje mitologikoak, latinez, grekoz eta euskaraz ere idatzitako testuak. Guztia Gizadiaren altxor baliotsutzat kontsideratzeko modukoa. Euskarazko idazkun batzuk Kristo ondorengo III. mendeko estratu arkeologikoetan aurkitu dira. Beraz, Glosa Emilianentseak baino zazpi mende lehenagokoak dira. Badaude kristau otoitz osoak aurkikuntza hau euskararen azterketa historikoa burutzeko altxor kultural ezin hobea egiten dutenak. Aparteko aurkikuntza hau 2006ko otsailaren 8an egin zen publiko.