¿Qué está pasando con Iruña-Veleia? JM Elexpuru liburu berriaren aurkezpena Donostian 2019-1-14 astelena

Qué está pasando en Iruña-Veleia. Jm Elexpuru
JM Elexpuru liburu berriaren aurkezpena.
Jarraipen zabala JM Elexpuru.
Pamielako Jose Angel Irigaraik aurkeztuta, Idoia Filloy, Koenraaad Van den Driessche eta liburuaren egilea mintzatu ginen. Hedabideek nahiko jarraipen zabala egin diote. Garak orrialde osoa eskaini dio argazki eta guzti. Ia beste hainbeste Diario Vascok. Noticias Taldekorik ez zen agertu eta Berria ere ez; ez dute ezer argitaratu. Irratiei dagokienez, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik adierazpenak jaso zituzten kultura programetarako, eta Onda Vascak elkarrizketa egin zidan arratsaldean. ETBk aurkezpenaren berri laburra eman zuen eguerdiko Teleberrietan; gauekoetan ez. Azkenik, Hamaika Telebistak luze jardun zuen bere albistegian eta elkarrizketa bat ere grabatu eta sarean ipini du.