Iruña-Veleia ebazpena 11 urte ondoren: 36 ostraka faltsutuak? eta 72 € kalte ordaina?

17194 GANISIruña-Veleia ebazpena Prozedura laburtua 389/2018 M.

(EITB). Ebazpena irakurri gabe ezin baloraziorik egin, baina kezka nagusi. 36 ostraka faltsutuak? Madrilgo IPCEk esaten duelako? Kalte ordaina 72 €, 36 ostraka hondatzeagatik? Ez al ziren 400 ostraka? Nork sinistu epaileak aparte?Frogak egin beharko dira atzerrian.Iruña-Veleiako azken paradoxak. Iñigo Astiz. Berria.

Ekonomikoa da Iruña-Veleiaren azken paradoxa. Euskararen historia, kristautasunarena eta antzinateari buruzko ikuspegia goitik behera eraldatzekoak ziren pieza sorta handi bat ezagutarazi zenetik hamalau urte bete direnean, hamaika urteko prozesu judizial bat pasatu ondoren, eta 18.000 folio txosten mahai gaineratu dituen epaiketaren ostean, guztira, totalean, den-dena kontuan hartuta, orotara, 72 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio Eliseo Gil arkeologo eta Lurmen enpresako zuzendariak Arabako Foru Aldundiari, aztarnategiko erromatar garaiko 36 pieza hondatzeagatik; zeramika puska bakoitzari 2 eta 10 euro arteko balioa kalkulatuta, 72 euro. Oinarri handirik gabe, milaka euroko kalkulua egina zuten akusazioek, hasieran, baina Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak ikertu eta faltsutzat jotako piezak soil-soilik hartu ditu kontuan epaileak, azkenean, eta hortik kopurua. Kongresu, txosten, ikerketa, irain, kontra-kongresu, negar, hitzaldi, protesta, mikroskopio ordu, blog sarrera eta eztabaida tona hauek guztiak, zer, eta txokolate zurizko 72 Filipino paketegatik. Edo ez. Horrekin batera, bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ere ezarri baitio Gasteizko auzitegiak Gili, iruzur egin, dokumentuak faltsutu eta ondarea hondatzeagatik. Eta aldibereko bi zigor horien arteko kontrasteak argi erakusten du kalte ekonomikoarenaz aparteko beste neurgailu batzuk ere kontuan hartu behar direla Iruña-Veleiako aztarnategiari buruzkoak ulertzen saiatzeko.

Epaiketan, egunez egun agerian geldituz joan zen gidoiaren arabera heldu da epaia. Sorpresa handirik gabe. Akusazioak epaiketako azken-aurreko eguneko azken unean ireki zion atea hasieran planteatutakoa baino kartzela zigor txikiagoa jartzeko aukerari, eta horri heldu dio epaileak. Frogatutzat jo du faltsutzea, Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak ikertutako 36 pieza horien kasuan, baina ez du frogatutzat eman faltsutzeak Gilek berak egin zituenik. Baina jakinaren gainean zegoela dio epaiak, eta iruzurrarekin aurrera egitea erabaki zuela, halere. Horregatik jo zuela Ruben Cerdan ikerlariarengana. Ikerketa batzuk egiteko plantak egin zitzan, eta faltsu zenari egia itxura eman ziezaion. Frogatutzat jotzen du hori ere epaiak, eta horregatik ezarri dio urtebete eta hiru hilabeteko kartzela zigorra Cerdani. Eta horregatik kondenatu ditu Cerdan eta Gil ustezko ikerketa horien truke kobratutakoa itzultzera. 12.490 euro, guztira. 6.245 euro bakoitzak.

Iruña-Veleia epaia. Naiz.

Iruña-Veleia ebazpena (EITB).