Errukia 1.700 urte Iruña-Veleian

Errukia 1.700 urte Iruña-Veleian

13370 Errukia Pieta

Jesus eta Maria errukia edo pieta. Semea hilda amaren altzoan.
13370a 2005-5-4 Iesus et Mirian
13370b 2005-5-4 Errukia (Pieta)
13370 Iesus et Mirian (Sos)

Errukia Oteitza Donostia

Errukia, Oteitza, S. Bizente Donostia (bi mila urte beranduago):

Pieta Michelangelo (WIKI),

Errukirik ez dago Iruña-Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 15 urteetan.

Aste santua Iruña-Veleian duela 1.700 urte

Aste santua 1.700 urte Iruña-Veleian

13368

Jesus 1.700 urte Iruña Veleia
Maria 1700 urte Iruña Veleia
Jose eta Maria 1700 urte Iruña Veleia
13368b 2005-5-4 Iesus , Ioshe ata / ta Miriam ama
Jesus azken afaria 1700 urte Iruña Veleia
Jesus bizitza 1700 urte Iruña Veleia
Gurutzeak 1700 urte Iruña Veleia
Kalbarioak 1700 urte Iruña Veleia
Errukia 1.700 urte Iruña-Veleian

13357
12108 kalbarioa

Bideoak, Luis Silgo eta Antonio Rodriguez Colmenero arkeologoak:
13376 Jesus bizitza Iruña Veleian Luis Silgo Gasteiz 2010-3-25 (Bideoa 3′ 45”)
13376 Azken afaria, kalbarioa (bideoa Colmenero 2012-11-24)
,
13376 (Sos)

Elkartasun ekonomikoa Eliseo Gil arkeologoarekin

Eliseo Gil 2008
Eliseo Gil

Iturria: Elexpuru JM bloga. Jakina denez, Eliseo Gil Zubillaga, Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendaria izandakoa, grafitoak faltsutzearen errudun jo zuen Gasteizko zigor-epaitegi batek 2020an. Bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta zenbait diru-zigor ere bai, 15.000 euro inguru denera. Zorionez ez du kartzelan sartu beharrik izan, kondenan bi “delitu” ezberdin sartzen zirelako. Epaia errekurrituta dago Konstituzio Auzitegiaren aurrean. Oraindik ez da erantzunik jaso, nahiz eta hiru urte igaro diren.

Bere garaian epai guztiz bidegabea izan zela esan genuen, epaiketan ez baitzen frogatu grafito bakar baten faltsutasuna, eta ondorioz are gutxiago Eliseo Gilen autoretza. Urte luze hauetan gaia hurbiletik jarraitu dugunok garbi ikusi dugu zer nolako bidegabekeria egin den gure kultura ondarearen  zein pertsona batzuen kontra. zeintzuen delitu bakarra aurkikuntza harrigarri bat egitea izan den. Bidegabekeria larriagotu egin da, beste auzipetuak, Rubén Cerdánek, bere burua insolbentetzat jo duelako eta Eliseo Gilek bere gain hartu behar izan duelako isun osoa.

Sentitzen dugu eskaera berriz egin behar izatea. 2021eko ekimenean 9.200 euro bildu ziren. Oraingoan gainerakoa bildu nahi dugu, 15.000 bete arte. Uste dugu Eliseok hori eta gehiago merezi duela. Horregatik guztiagatik, gaiarekin sentsibilizatuta dauden pertsona guztiei eskatzen diegu isun bidegabeak ordaintzen laguntzeko, eta bakoitzak egoki irizten dion kopurua honako kontu honetan sartzeko:

Laboral Kutxa: ES0330350056430561220095 (Unzalu-Fontaneda-ren izenean dago, titularren deiturak). Bilketaren bilakaeraren berri emango da sarri-sarri ondorengo blogetan: Ama Ata, Iruña-Veleia Martxan ,  Iruña-Veleia, gezurra ala egia, https://blogak.argia.eus/gontzal-fontaneda/

Milesker! Eskariaren sinatzaileak: SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan, Martin Ttipia

Gasteizen, 2023ko urtarrilaren 17an

Eliseo Gilen esker oneko hitzak

“Nire eskerrik bero eta sentituenak garai nahasi hauetan lagundu didaten pertsonei, laguntza ekonomiko desinteresatua barne, erakundeek dena  ukatu didaten bitartean. Laguntza honek kontsolatu egiten nau, nire penak arintzen ditu, eta indarra ematen dit itxaropenaren sugarrari eusteko eta nire errugabetasuna aldarrikatzen jarraitzeko.
Arkeologo kondenatua naizen arren, helegitea aurkeztu dut Auzitegi Konstituzionalean, eta nire esku dagoen guztia egingo dut neure burua aldarrikatzeko eta aurkikuntza handi haien egiazkotasuna defendatzeko “.

Nueva petición de solidaridad económica con Eliseo Gil

Como es sabido, Eliseo Gil Zubillaga, en su día director de la excavación arqueológica de Iruña-Veleia, fue declarado culpable de falsificación por un juzgado de lo penal de Vitoria-Gasteiz en 2020. Se le condenó a dos años y tres meses de prisión, y se le impusieron varias sanciones económicas que suman en total unos 15.000 euros. Por fortuna, no tuvo que ingresar en prisión, debido a que en la condena se incluían dos “delitos” diferentes. La sentencia fue recurrida ante el Tribunal Constitucional. Todavía no ha tenido lugar el fallo, a pesar de que han trascurrido casi tres años.

En su día consideramos que se trataba de una sentencia totalmente injusta, ya que durante el juicio no se demostró la falsedad de ninguno de los grafitos en cuestión, y por lo tanto menos aún la autoría por parte de Eliseo Gil. Quienes hemos seguido de cerca el asunto durante estos largos años hemos podido comprobar el infame atropello que han sufrido tanto nuestro patrimonio cultural como unas personas cuyo único “delito” fue realizar un hallazgo extraordinario. La injusticia se ha agravado al declararse insolvente el otro de los encausados, Rubén Cerdán, y al tener que asumir enteramente la multa Eliseo Gil.

Sentimos volver a reiterar la petición. En la iniciativa de 2021 se recogieron 9.200 euros. Esta vez aspiramos a recaudar el resto, hasta completar los 15.000. Creemos que Eliseo se merece eso y más. Por todo ello, apelamos a todas las personas sensibilizadas con el asunto a contribuir al pago de las injustas sanciones, ingresando la cantidad que cada cual considere oportuna, en la siguiente cuenta:

Laboral Kutxa: ES0330350056430561220095(a nombre de Unzalu-Fontaneda, apellidos de los titulares). Se informará puntualmente de la evolución de la caja en los blogs Ama Ata, Iruña-Veleia Martxan, Iruña-Veleia, gezurra ala egia, https://blogak.argia.eus/gontzal-fontaneda/

¡Muchas gracias! Firman la solicitud las entidades: SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan, Martin Ttipia

Vitoria-Gasteiz, a 17 de enero de 2023

Palabras de agradecimiento de Eliseo Gil

“Mi más profundo y sincero agradecimiento para todas aquellas personas que no sólo me han dado una oportunidad que las instituciones me han denegado, sino que además me han prestado su desinteresada colaboración económica, a valorar especialmente en estos tiempos convulsos.

Esta ayuda me conforta, alivia mis penalidades y me da fuerza para seguir manteniendo la llama de la esperanza y seguir proclamando mi inocencia. Aunque soy un arqueólogo condenado, he presentado recurso ante el Tribunal Constitucional y haré cuanto esté en mi mano para reivindicarme y defender la veracidad de aquellos notables hallazgos”.

Jesusen jaiotza 1.700 urte Iruña-Veleian

Jesusen jaiotza 1700 urte Iruña Veleian
Jesusen jaiotza zaharrena 1.700 urte Iruña Veleian: 13376 “Jesusen bizitza” ostraka
13376 jaiotza
13376 Jesusen jaiotza Iruña Veleian 1.700 urte.

13376 “Jesusen bizitza” ostrakan dago margotua munduko Jesusen jaiotza zaharrena 1.700 bat urte ditu. Ez nintzen konturatu Arabako Foru Aldundi “antikristauak eta sakrilegoak” 13376 ostraka hankez gora argitaratu zuelako (aditu batzordekoak ez ziren konturatu), baina Luis Silgo arkeologian doktoreak konturatu eta argitaratu zuen bere txostenean hemen Gasteizen 2010-3-25ean eman zuen hitzaldiaren bideoa (3’45″ aurrera):

Jesusen jaiotzak Iruña Veleian Luis Silgo Gasteiz 2010-3-25 (Bideoa 3′ 45”)
Jesusen jaiotza Iruña Veleian, Antonio Rodriguez Colmenero, Gasteiz 2012-11-24 (bideoa 35′ 30”)
13376 Jesusen bizitza
Izarra, Ioshe, Iesus eta Mirian.
Munduko IIISUS-en jaiotza zaharrena. (IIISHV)

13376 Jesusen bizitza (AFA).
13376 Jesusen bizitza (Sos).
13376 ostraka hankez gora (AFAk argitaratu zuen bezala)

Luis Silgok dio ( Gasteiz 2010-3-25) Jesusen bizitza marraztuta dagoela ostraka honetan, jaiotza, azken afaria, kalbarioa…
13353 www.sos-irunaveleia.org (Beste jaiotza bat)

13353 Beste jaiotza bat

13353

13353 Jesus jaiotza (Sos Iruña Veleia)
13383 2005-5-4 Ieshu / Yavhe / “fili” (beste jaiotza bat garbitu gabe? )
Luis Silgo arkeologian doktoreak Gasteizen 2010-3-25ean eman zuen hitzaldiaren bideoa (3’45″ aurrera):
SORTU logoa: jaiotza eta izarra.
http://www.sos-irunaveleia.org/ostracabase:13350 (beste jaiotza bat?)

13350 Jesus jaiotza?

S. Tomas txerria 2022. urtean Iruña-Veleian bezala duela 1.700 urte

IVPITIIr deitu beharrean “Rosaito”, egia esan ez da aldaketa haundia 2022ko txerriarentzat, duela 1.700 urte Iruña-Veleian bezala:

Rosaito txerria S Tomas 2022

 

 

 

 

 

 

 

Rosaito.

11459 Iruña Veleia
11459a IVPITER (txerria)
S. Tomas txerria 2018.
11459a IVPITER (txerria)
11459a IVPITER (txerria)
11459b FAUNO MAMIIRS

11459b fauno
Lotsagarria bada ere ostraka manipulatu dute. Ama ata blogean IPCE analisien txostenaren irudiak argitaratzen ari dira (11459 txerria) eta ostrakak manipulatuta azaltzen dira ikatz geruzarekin… (11419, 11459)
11459 IVPITER txerria manipulatua
11459 txerria manipulatua

A19. 2008ko azaroak 19, iazko komunitua egun lotsagarri haren 14. urteurrenean.

Iruña_Veleia_2008_11_19A19. 2008ko azaroak 19. 2021eko komunikatua.

Azaroaren 19a, IRUÑA-VELEIAren Eguna (JM Elexpuru)

Iruña-Veleia Arabako Foru Aldundiaren jabetzako aztarnategi arkeologikoa da. 2002az geroztik Lurmen S.L. enpresari esleitu zion induskatzeko, zuzendari Eliseo Gil zelarik. 2005 eta 2006an ezohiko grafitoak zeuzkaten piezak agertu ziren: irudiak, hieroglifoak, latinezko, grekozko eta euskarazko testuak.

Ezustea, batetik eta zalantza ulergarriak, bestetik, 2008an Aldundiak “Batzorde Zientifiko Aholkularia” eratu zuen. Bere azken bilera 2008ko azaroaren 19an egin zen. Amaitu eta minutu batzuetara, Aldundiak talde arkeologikoari “gaizki kudeatutako proiektu arkeologiko bat” egin izana leporatu zion eta aztarnategitik kanporatu zuen, nahiz eta bi txosten bakarrik jasoak zituen (beste hamarrak egun edo aste batzuk beranduago sartuko ziren); bilerakide guztien adostasunik gabe, gehiengorik gabe, eztabaidarik gabe, inork frogarik aurkeztu gabe, teoriak eta iritziak bakarrik. Aldi berean, hedabide-kanpaina bat hasi zen aurkikuntzari eta talde arkeologikoari izen ona kentzeko asmoz, faltsutzeaz hitz eginez etengabe, inolako frogarik gabe, zenbaiten titulu politiko edo akademikoetan oinarrituta soilik.

Eta Aldundiak, arazoari irtenbidea bilatzeko, grafitoak noiz grabatu diren zehazteko laborategi zientifikoetara jo beharrean (beste guztietan egiten den bezala), Eliseo Gilen aurkako salaketa jarri zuen epaitegian, 2009an.

Hamaika urte iraun zuen ikerketa judizialak eta 2020an egin zen ahozko epaiketa. Epaiak Eliseo Gil kondenatu zuen. Eliseo Gilek Araba Herrialdeko Auzitegian helegitea aurkeztu zuen, baina auzitegi honek atzera bota zuen 2021ean.

Eliseo Gilek Auzitegi Konstituzionalean babes-helegitea aurkeztu du “bere eskubide konstituzionalak eta babes judizial eraginkorraren eskubidea urratu direlako“. Hona hemen Eliseo Gilek eta aurkitutako grafitoek Arabako epaitegietan jasan duten defentsa-gabeziaren adibide batzuk.

Epaitegiak ez zuen egin aurkikuntzen zaintza judiziala: aztarnategia ez zen inoiz zigilatu eta aurkikuntzak ez ziren inoiz auzitegiaren esku egon, beti salatariaren (Aldundiaren) arkeologia-museoan egon dira. Horrela, 2012an instrukzio-epaitegiak Espainiako Kultur Ondarearen Erakundeari aditu-txostena eskatu eta aztertzeko hogeita hemeretzi pieza eman zizkionean, horietatik zortzi beste bi laborategiren eskuetan egonak ziren aurretik, 2008 eta 2009an, baina epaitegiak ez zekien, zaintzarik gauzatzen ez zuelako. Aipatutako txostenean oinarrituta, epailearen sententziak hogeita hamazortzi pieza manipulatu zirela adierazten du, horietatik zazpi lehenago beste bi laborategi horien eskuetan egondakoak.
2020an, ahozko epaiketan, arkeologia-museoko bi zaharberritzailek zera testigatu zuten: “Iruñako zeramikazko kutxak gure zerbitzura sartu ziren garbitzeko, eta garbitzen hasi ginen. Hogei bat kutxa ziren. Bigarren kaxa garbitzen ari ginela mokoan adartxo bat zuen hegazti bat agertu zen zeramika batean. Aurrez, grafitoren bat agertuz gero museoari berri emateko ohartarazi ziguten, eta horrela egin genuen. Piezak hartu zituzten. Ez ditugu berriro ikusi ez garbituak ez garbitu gabeak”. Epaitegiak ez zuen testigantza hori jaso ere egin, sententzian ez baitira kutxa horiek aipatu ere egiten. Epaileak aukera izan zuen kutxa horiek eskatzeko, garbitu gabeko piezak aztarnategitik irten zirenean bezala egongo baitziren.

Bestalde, epaiak hauxe aitortzen du, “ez da behar bezala frogatu berak [Eliseo Gilek] grafitoak bere eskuz egin zituenik”, eta hainbat aldiz errepikatzen du: “berak [Eliseo Gilek] edo bitartekoen bitartez egin zituela”. Hortaz, epaiak berak Eliseo Gil errugabea dela adierazten du, “behar bezala frogatu gabe” berak ez zuelako grafitorik egin, ezta “bitartekoen bitartez”; existitzen ez direlako, ez direlako identifikatu, hamaika urtean inor auzipetu edo deklaratzera deitu ez dutelako, ezta  “bitarteko” asmatu berri horiek bilatzen saiatu ere. Baina epaiak Eliseo Gil kondenatu zuen.

Eliseo Gilek helegitea aurkeztu zuen Araba Herrialdeko Auzitegian, eta honek gaitzetsi eta epailearen sententzia mantendu zuen egitate “frogatuak” direla esanez. Auzitegiak ere ez zituen zaharberritzaileen epaiketako testigantzak behar bezala entzun, ezta epailearen epaia behar bezala irakurri ere.

Herrialdeko Auzitegiak hauxe argudiatu zuen: “objektuen ardura Aldundiak bakarrik har zezakeela eta hartu behar zuela, auziaren Instruktorearen kontrolpean“, “instruktorearen kontrolik” ez zegoela begi bistakoa denean,  pieza batzuk beste laborategi batzuetan egon zirelako, Eliseo Gil salatzeko balio izango zuen aditu-txostena burutu aurretik.

Aurkikuntzak zaintza judizialaren menpe egon beharrean “auzi-jartzailearen” eskuetan egotea,  honelaxe defendatzen zuen auzitegiak: “ez dago arrazoi jakinik aurkikuntza batzuk amarruz gutxiesten saiatzeko. Auzi-jartzailearentzat ez zen ezer pozgarriagorik izango benetakotasun hori berrestea baino, Iruña-Veleiako aztarnategia leku erakargarri bikaina bihurtuko zuelako herrialdearentzat”. Argudio hau iritzi pertsonal hutsa da, eta sinesgaitza: norbaitek kereila jartzen badu irabazi nahi duelako da, horixe du “pozgarriena” harentzat, horretarako aurkeztu du. Aldundiak benetakotasuna nahi izan balu, laborategi zientifiko serioetara joko zukeen (beste guztietan egiten denez), auzitegian korapilatu beharrean.

Itxaron izatekoa da Auzitegi Konstituzionalak Eliseo Gilen babes eskeko helegitea onartzea eta behar bezala irakurtzea eta entzutea.

___

Gontzal Fontaneda, SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan eta Martin Txipia elkarteen izenean.

2008ko azaroak 19 (ustezko batzorde zientifikoaren gezurrak pegamentua eta MISCART, informazio gehiago)

Euskeraren jatorria 16. Biltzarra: Trespuestes, Iruña-Veleia azaroak 19

Kartela-Cartel-16-biltzarra1Euskeraren jatorria 16. Biltzarra: Zeltiberismoa, baskoiberismoa baztertzeko asmakizuna?

Egitaraua

09:45 Sarrera- Zergatik eta zertarako asmatu omen zuten zeltiberismoa?
Introducción: ¿Por qué y para qué crearon la teoría del celtiberismo?
10:00 Antonio Arnaiz Villena: ¿Dónde estan los celtas en Iberia?
11:00 Josu Naberan Naberan: Martin Almagro Gorbea eta ideologia borroka
12:00 Juan Martin Elexpuru Arregi: Euskeraren ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan liburuaren aurkezpena
13:00 Jabi Goitia Blanco: Lekuizenen mezua: Ez dago zeltiberoen aztarnarik.
13:45 Irulegiko eskua: informazioa eta eztabaida

16:00 Bisita gidatua harresiko inskripzioetara: ATA… / Visita guiada a la muralla: ATA
17:00 Joseba Mintegi Eskisabel:  Euskaliberiar hitzak hilarrietan penintsula osoan
17:30 Odon Ulibarrena Iroz: Presentación de Celtimanía del siglo XXI: hitos de una estrategia para nublar la memoria histórica de los aborígenes pirenaicos
18:15 Roberto Iturriotz Leza: Presentación del libro: El sustrato semantico universal
19:00 Luis Silgo Gauche: La comunidad cristiana de Iruña-Veleia
19:45 Comunicación: Jesus Gonzalez Artabe: Breve aportación a la euskaldunización
20:00 Amaiera

Euskeraren jatorria.

Sorioneku” duela bi mila urteko euskara zaharra

53 eskua hizkiak 2irulegi_foto-berria-Aranzadi SorionekuIdazketa eskuan: Sorioneku. Aranzadi.

Irulegiko eskua. Aranzadi.

Irulegiko eskua. Berria.

Irulegiko eskua. Argia.

Irulegiko eskua. Mattin Aiestaran. Argia.

Sorioneku. Zuzeu.

 

 

Irulegiko eskuan idazketa: “Sorioneku”. Aranzadi.

52 eskua hizkiakIrulegiko eskuan idazketa. Eider Conde Egia. Aranzadi.

Idazketa eskuan

Brontzezko esku bat, 2.000 urteko antzinatasuna duena, Irulegiko baskoi herrixkako aztarnategian berreskuratua.

Aranguren bailarako Irulegi mendian, 75 urte bete berri duen Aranzadi Zientzia Elkarteak, indusketa sakon bati esker mendiaren tontorrean dagoen Erdi Aroko gaztelua berreskuratu zuen.

Hala ere, Irulegi arkeologikoki leku interesgarria izan da espezialistentzat. 2017tik aurrera, Aranzadiko arkeologia-taldea gazteluaren oinean hasi zen indusketak egiten, azken urteetan Burdin Aroko herrixka bat aurkitu den lekuan. Aztarnategi hau K.a. I. mendekoa da erromatarrak iritsi aurreko garai batekoa, alegia eta iturri klasikoek baskoien lurraldea kokatzen zuten gunean kokatuta dago.

Indusketa Irulegin

Azken indusketa-kanpainetan, aditu-talde honek material arkeologiko ugari berreskuratu du herri horretan bizi ziren eguneroko bizimoduari lotutakoak, baina material horren guztiaren artean pieza aparta atera da lurpetik.

 Mattin Aiestaranek indusketaren zuzendariak zehazten duen bezala, “eskuineko esku luzatuaren forma duen brontzezko xafla bat da, ez dakigu zertarako erabiltzen zen baina Nafar Gobernuko Zaharberritze Departamentuan garbitzen ari zirenean, idazkera bat aurkitu zen atzealdean”.

Idazkera hura karaktere paleohispaniko egina zegoen, hau da, latinera baino lehenagoko sistema grafiko batean idatzita, alegia. Erromatarrak Iruñerrira iritsi baino lehenagoko sistema grafiko batean. Epigrafian eta hizkuntzalaritzan adituek dagoeneko ikertu eta definitu dute idazkia eta beraien iritziz baskoieraz idatzia dago (euskara hizkuntzaren aurrekoa).

“Sorioneku”

Aparteko pieza honek duen beste berezitasun garrantzitsua bere transkripzioa da, epigrafista eta hizkuntzalari adituak gai izan baitira lehen hitza irakurtzeko eta egungo euskaratik ulertzeko. “Gai gara SORIONEKU den lehen hitza ulertzeko, baina oraindik ezin ditugu beste gustiak dezifratu”, dio Joaquín Gorrochateguik, Euskal Herriko Unibertsitateko Indoeuropar Filologian Katedradunak.

Sistema grafikoa

“Zalantzarik gabe baskoieraz idatzitako lehen dokumentua da, eta baskoierazko signario batean idatzia dago gainera”. Javier Velaza, Bartzelonako Unibertsitateko Latindar Filologiako katedraduna.

Javier Velaza Bartzelonako Unibertsitateko Latindar Filologiako katedradunak aurkezpenean azaldu zuenez, “idatzia dagoen sistema grafikoa berezia da, sistema iberikotik eratorritako sistema grafikoa dela argi dago, baina baskoiek egindako egokitzapenak ditu. Ziurrekin signario iberikoan ez dagoen soinu edo fonemaren bat markatzeko egin dituzte hainbat moldakuntza. Zeinu horiek iberirar sistema grafikoan ez ditugu aurkitu, baina bai lurralde baskoian egindako txanponetan. Beraz, Irulegiren piezatik abiatuta, garai hartan funtzionatzen ari zen sistema grafiko baskoi bat bazegoela esan dezakegu”.

Datu hauek oso informazio interesgarria ematen dute; izan ere, gaur egun susmatzen zen baskoiek ez zutela idazkera erabiltzen antzinatean beren hizkuntza idazteko, eta erromatarrak iritsi arte, eta haiekin batera alfabeto latindarra iritsi arte, ez zutela idazten.

Joaquín Gorrochateguik, Euskal Herriko Unibertsitatean Indoeuropar Filologian katedraduna dena Irulegiko eskua ikertu egin du eta aurkezpenean azaldu zuen “aurkikuntza honek baskoien kulturari eta haien munduari buruz argia ematen digu”. Aditu bezala “lehenengo irakurketan lehen hitza SORIONEKU irakurri eta ulertu dezaket arazorik gabe, baina jarraian dauden beste zeinuak ezin ditut irakurri oraindik. Ilunak egiten zaizkit”. Ikerketa gehiago egitea ezinbestekoa dela ikusten du Gorrotxategik eta bere hitzatan “pieza honek hankaz gora jarzten du orain arte baskoien inguruan uste genuena. Ia konbentzitutak geunden baskoiak analfabetoak zirela antzinatean eta idazkera erabili zutela txanpon batzuetan idazteko, iberiar sistema erabiliaz. Orain noski gure uste guzti horiek aldatu egin dira”.

Aztarnategiaren testuinguru historikoa

“Ikertzen ari garen herrixka Sertoriar Gerretan erre eta, ondoren, gerra batean abandonatu zuten”. Mattin Aiestaran, Irulegiko aztarnategiko zuzendaria.

Irulegiko esku hau aurkitu den testuinguru historikoa herrixkaren azken fasea da, Azken Burdin Aroa, K. a. 1go mendean. Aiestaranek kontatzen duen bezala, “ikertzen ari garen herria Sertoriar Gerretan erre egin zuten eta, ondoren, gerra batean abandonatu”. C14ko datazioen eta berreskuratutako kultura material ugariaren bidez lortutako datuen irakurketa bateratuan oinarritutako interpretazioa da. Testuinguru bortitz horretan, herria abandonatu egin zuten, eta bertan geratu ziren eguneroko tresna guztiak, adobezko etxe eraitsien azpian. Zorte handia arkeologoentzat, erasoaren unearen irudi izoztua baitaukagu, eta horri esker, eguneroko material ugari berreskuratu ahal izan baitugu, baita haien eguneroko bizitza ere, ezohiko egoera horregatik aurkitu dugu pieza berezi bat.

Iruegiko eskua

“Lurratik atera eta poltsan sartu nuenean, eskua estaltzen zuten sedimentuak ukitu gabe, Nafarroako Gobernuko Zaharberritze Departamentuan utzi genuen, gainerako materialekin batera”, Leire Malkorra, aztarnategiko arkeologoa.

Leire Malkorra arkeologoak atera zuen pieza 2021eko ekainaren 18an, eta bere poltsan sartu zuen idazketa estaltzen zuen sedimentuarekin, “lurratik ateratzean poltsan sartu nuenean, eskua estaltzen zuten sedimentuak ukitu gabe, eta Nafarroako Gobernuko Zaharberritze Departamentuan utzi genuen, gainerako materialekin batera”, Malkorrak gogora ekarri zuen aurkezpen egunean. Indusketa bideoan grabatu zen, eta kokaleku topografikoan erregistratu zen, gainerako material arkeologikoak bezala.

Bere inskripzioa ez zen 2022ko urtarrilaren 18ra arte aurkitu, Carmen Usuak, Nafarroako Gobernuak kontratatutako zaharberritzaileak ikusi zituen zeinuak, eta ondoren interpretatu zen piezan letra batzuk zeudela. “Garbiketa hasi nuenean, marrak aurkitu nituen eta gero puntu batzuk. Lan guztia lupa binokular batekin egin nuen, eta berehala konturatu nintzen idatzitako testu baten aurrean nengoela.”

“Pieza hori brontzezko xafla bat da, eta haren patinak % 53,19ko eztainua, % 40,87ko kobrea eta % 2,16ko berunaz egina dago. Oso aleazio zaharretan ohikoa da hori, eta, zehazki, 2.000 urteko antzinatasuna izango luke”, Aiestaranek azaldu duenez.

Irulegiko eskuaren autopsiak Nafarroako Gobernuaren gordailu arkeologikoan egin ziren. Epigrafia paleohispaniko eta linguistko indoeuroparreko adituek, Javier Velazak eta Joaquín Gorrochateguik, piezaren transkripzioa eta ondorengo azterketak egin zituzten, idazkera hori signario paleohispaniko batean, zehazki signario baskonikoan, grabatutako idazkera dela ziurtatuz.

Piezaren interpretazio posiblea

Irulegiko eskua epigrafe erritual gisa interpretatzen da. Bizileku-eraikin baten atarian aurkitu denez, duen morfologiarengatik eta dekorazioan eta testuaren hasieran SORIONEKU terminoa agertzen denez, pentsarazten du haren interpretazioa ez dela asko aldatuko sinbolo apotropaiko edo “zorioneko” bat izatetik.

Erabilitako idazkera teknikak

“Irulegiko eskuan idazkera bi teknika erabili dira alde berean eta hori guztiz ezezaguna da, ez bakarrik Hispaniaren epigrafia osoan, baita mendebaldeko epigrafia osoan ere”. Javier Velaza.

Irulegiko eskuan dauden epigrafeak orain arte baskoieraz ezagutzen den testu zahar eta zabalena adierazten du eta erabilitako teknikari dagokionez Irulegiko eskua berezia da ere bai. Velazaren hitzetan “Puntuz egindako testua da. Baina puntuak egin baino lehen, herraminta zorrotz bat erabiliaz, esgrafiatu edo idatzi egin da. Bi teknika hauek testu berdinean ez dira orain arte inon aurkitu. Hori guztiz ezezaguna da, ez bakarrik Hispaniaren epigrafia osoan, baita mendebaldeko epigrafia osoan ere”.

Aurkikuntza berriak euskararen hizkuntza-ezagutzan eta hizkuntza iberiarrarekin izan ditzakeen harremanetan izango dituen ondorioek etorkizunean egingo diren azterketa sakonak eskatuko dituzte, zalantzarik gabe.